Gaur, ekainak 5, larunbata, 50 lagunek hartu dute parte Askapenak eta UEUk antolatutako jardunaldietan «Prozesu Bolivartarra: oztopo eta erasoen gainetik “La Patria grande” eraikitzen » (egitaraua eta informazio gehiago hemen).
Aipatzekoa da arratsaldeko hitzaldietako batean (“Integrazioaren aldeko beste mugimenduak eta gerrillak”) eta programan agertzen ez den arren, Salvador Tio, Puerto Ricoko MCBko (Movimiento Continental Bolivariano) kidea ere izan dugula hizlari gisa Julen Zulaikarekin batera (Askapeneko kidea) (argazkia atxikturik).
Bukatzeko esatea partehartzaile guztiak argazki bat atara dugula «Prozesu bolivariarrarekin elkartasuna! Herriok Independentzia!» idatzita zuen pankarta bat eta MCBko bandera eskuan. Gure elkartasun internazionalistarik beroena helarazi nahian Venezuela, Koonbia, Kuba, Bolivia, e.a.-ei. (argazka atxikiturik).