Iritsi da “bila­di hadi” bri­ga­da kul­tu­ra­la Pales­ti­na­ra – Askapena

Bere oso­ta­sue­nan iritsi da “bila­di hadi” ize­ne­ko bri­ga­da kul­tu­ra­la Pales­ti­na­ra (“biladi”-k nire herria/​nire lurra esan nahi du). Atzo, uztai­lak 15, elkar­tu ziren par­tehar­tzai­le guz­tiak, aire­por­tu edo muga­ko kon­tro­le­tan apar­te­ko ara­zo­rik izan gabe Zis­jor­da­nian. Bri­ga­da bere­zi hau iaz­ko “elkar­ta­su­nez tour” ‑aren jarrai­pe­na da. Orduan artis­ta pales­ti­na­rrak (ber­tso­la­riak, abes­la­riak…) izan ziren Eus­kal Herrian ema­nal­di eta harre­man ezber­di­nak egi­ten. Orain­go hone­tan gu gara Pales­ti­na­ra abia­tu gare­nak, arlo ezber­di­ne­tan lan egi­ten dugun eus­kal­du­nak, ber­tso­la­riak, ira­kas­leak, ikas­leak, kaze­ta­riak, musi­ka­riak eta antzer­ki­la­riak izan­go gara Pales­ti­na­ko lurre­tan egun batzutan.

Egi­tas­moa argia da, arloz arlo eta elkar­ta­su­nez ber­tan ema­nal­diak edo­ta elkar­la­nean ibi­li ber­ta­ko kul­tu­ra arlo­ko lagun zein herri mugi­men­due­kin. Modu hone­tan bi herrion arte­ko harre­ma­nean sakon­du eta Pales­ti­nar herria­ri gure elkar­ta­sun osoa adie­ra­ziz. Israel­go esta­tu sio­nis­ta­ri boi­ko­ta egi­teaz gain, Pales­ti­na­re­kin harre­ma­nak sus­tatzea bait dela­ko elkar­ta­sun modu­rik eraginkorrena.

Esan beha­rra dago, bri­ga­da guz­tie­kin ger­tatzen den beza­la, honek ere bere frui­tuak Eus­kal Herrian eman­go ditue­la gehien­bat. Proiek­tu ezber­di­nak jorra­tu­ko bai­ti­ra espe­rien­tzia honen ondo­rioz eta herria zein beraien borro­ka eta erre­pre­sio bor­titza­ren egoe­ra ber­ta­tik eza­gu­tu ostean, aipatze­koak dira sor­tu­ko diren libu­ruak, doku­men­ta­lak, abes­tiak edo­ta performance-ak.
Bri­ga­da kul­tu­ral honen non­dik nora­ko guz­tiak blog hone­tan topa­tu­ko dituzue: 

http://​bila​diha​di​.word​press​.com/

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *