Espainiar abertzaletasunarentzat ohorea den egun hau, urriaren 12a, hispanitate eguna, genozidio kultural eta sozialaren esanahia du hainbat herrirentzat. 1492an Colonen agintean zeuden ontziak ameriketara iritsi zirenetik, eta mende askotan zehar, herri indigenek ideia, kultura, hizkuntza eta erlijio inposaketaz bizitzera behartuak izan dira.
Mendebaldeko herriek beren garapen militarrak eskaintzen zien gaitasunaz baliatuz herriak zapaldu eta kolonizatu zituzten, eta gaur oraindik ere, ia bost mende beranduago, kolonizatzaileek hasitako eta lurjabeek eta herrialde aberatsetan egoitza duten multinazionalek bermatzen duten baliabideen ustiaketa eta pribatizazioa jasan behar dute, egoera horrek eragiten duen pobreziaren biktima bihurtuz.
Urriaren 12a, espainiar indar armatuen eta guardia zibilari eskainitako eguna da ere bai. Estatuko indar politiko, ekonomiko eta sozialek omenaldi egiten diete egoeraren mantentzean eta edozein aldaketa (Monarkia eredua, antolaketa errepublikar bategatik aldatzea, herrien autodeterminazio eskubideren gauzatzea, etab.) galarazteko orduan duten papera saritzeko. Euren aurretiko kolonizatzaileek egindakoaren ohorea eskeini eta haiek egindako bidea ‑zuzenbide estatuaren jantzi demokratikoaz oraingoan- jarraitu dezaten; herrien nortasuna suntsitu eta hainbat eskubide zibil, politiko, linguistiko eta sozial zapaltzeagatik sarituak dira.
Horregatik diogu argi; soilik herri gaixo bat ilarraitu eta harrotu daiteke bere historia eta orainaldi genozida eta arrazistaz. Urriaren 12an ez dago ezer ospatzeko, eta arrazoi asko herrion independentzia ozen aldarrikatzeko.
Aukera izango da horretarako; alde batetik Ezkerraldeko Ikasle Abertzaleakek Mamarigako Itsasoko Ama eskolan 9tatik aurrera antolatutako herri eskoletan parte hartuz, eta arratsaldez Iruñean Independentistak sareak 17:00etan Golem zinemetatik irtenda antolatu duen manifestazio nazionalean.
Sestaoko Gazte Asanblada
www.sestaokogazteasanblada.org