TORTURAIK EZ!! Mani­fes­ta­zio Nazionala

Tor­tu­ra errea­li­ta­te gor­di­na da Eus­kal Herrian. Azken 50 urteo­tan, kasik 10.000 eus­kal herri­ta­rrek tor­tu­rak edo tra­tu txa­rrak sala­tu ditu poli­zia ezber­di­nen esku egon ondo­ren. Badi­ra tor­tu­ra­pean hil­da­ko herri­ta­rrak ere.
Azken asteo­tan tor­tu­ra leku­kotza berriak iritsi zaizkigu.
Tor­tu­raz hitz egi­ten dugu­nean ez gara lehe­nal­dian ari, orai­nal­dian baizik.
Tor­tu­ra­re­kin amaitzea guz­tion ardu­ra da.
Eus­kal Herrian eta nazioar­tean hamai­ka era­kun­de, alder­di poli­ti­ko eta sin­di­ka­tuk arbuia­tu dute inko­mu­ni­ka­zioa­ren prak­ti­ka. Amnis­tia Inter­na­tio­nal, Nazio Batuen Era­kun­de­ko begi­ra­leak, Nazioar­te­ko abo­ka­tuen elkar­go ezber­di­nak, Eus­ko Auto­no­mi Elkar­te­ko par­la­men­tua, Eus­kal Auto­no­mi Elkar­te­ko Arar­te­koa, Eus­kal Herri­ko gehien­go sin­di­ka­la… Espai­nia­ko gober­nuak muzin egin die eskae­ra hauei guztiei.
Inko­mu­ni­ka­zioa era­bil­tzen jarraitzen du Espai­nia­ko Gober­nuak tor­tu­ra eta tra­tu txa­rrei bide ema­nez. Tor­tu­ra­ren era­gi­na ez da komi­sa­rian amaitzen. Tor­tu­ra­pean egin­da­ko dekla­ra­zioak fro­ga beza­la era­bil­tzen dira auzi­te­gie­tan, eta fro­ga hauek herri­ta­rrak zigor­tze­ko baliatzen dira.
Gure herrian zabal­du den aro poli­ti­ko berrian tor­tu­ra­ren gaia mahai gai­nean jarri nahi dugu. Giza esku­bi­de guz­tien ber­meaz hitz egi­ten ari garen hone­tan, tor­tu­ra­re­kin amaitzeak garran­tzia bere­zia har­tzen du gure begietara.
Estras­bur­gok Espai­nia­ko Esta­tua zigor­tu du tor­tu­ra sala­ke­ta bat iker­tu ez iza­na­ga­tik. Hila­be­te amaie­ran Mat­tin Sara­so­la eta Igor Por­tu tor­tu­ratzea egotzi­ta Guar­dia Zibi­lak aku­sa­tuen aul­kian ese­ri­ko dira Donos­tian. Hila­be­te amaie­ran Mai­te Orue tor­tu­ratzea egotzi­ta Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­lak aku­sa­tuen aul­kian ese­ri­ko dira Madri­len. Den­bo­ra iga­ro da ger­tae­ra haie­ta­tik bai­na orain­dik orain uga­riak dira Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­lak, Guar­dia Zibi­lak eta Ertzain­tzak buru­tu­ri­ko atxi­lo­ke­ten ostean tor­tu­ra­tuak izan dire­la sala­tu duten eus­kal herritarrak.
Tor­tu­ra ezku­tuan man­ten­tze­ko aha­le­gi­na aspal­di­koa da. Tor­tu­ra sala­tu iza­na zigo­rra­ren jomu­gan dago. Tor­tu­ra­tuak izan diren herri­ta­rrak auzi­bi­dean jarri dituz­te beraiek jasan­da­koa sala­tu iza­na­ga­tik. Tor­tu­rak sala­tu dituz­ten herri­ta­rren abo­ka­tuak auzi­bi­dean jarri dituz­te beraien beze­roak jasan due­na sala­tu izanagatik.
Egoe­ra hone­tan, gaiak duen larri­ta­su­na­ri lotu­rik, hona­ko eskae­rak mahai gai­nean jarri nahi ditugu:
- Tor­tu­ra errea­li­ta­te bat da Eus­kal Herrian. Tor­tu­ra kasuak ez dira salbuespenak.
Tor­tu­ra­re­kin behin beti­ra­ko amaitzea eskatzen dugu. Inor gehia­go tor­tu­ra­tua izan ez dadin beha­rrez­ko neu­rri eta ber­meak alda­rri­katzen ditugu.
- Tor­tu­ra­tuak izan diren herri­ta­rrei tor­tu­ra­ren ondo­rioak gain­ditze­ko beha­rrez­koak zaiz­kien bideak eskai­ni behar zaizkie.
- Tor­tu­ra­ren prak­ti­kak duen zigor­ga­be­ta­su­na amaitze­ko eskatzen dugu.
- Era­kun­de publi­koei kon­pro­mi­so argiak eskatzen diz­kie­gu tor­tu­ra­re­kin amaitze­ko eta horre­ta­ra­ko eman behar den lehe­nen­go pau­sua inko­mu­ni­ka­zioa­re­kin behin­goz bukatzea da.
Beraz, tor­tu­ra­re­kin amaitze­ko lan egi­te­ko deia luzatzen dugu. Zen­tzu hone­tan dei egin nahi dugu Urria­ren 30ean Donos­tian buru­tu­ko den mani­fes­ta­zioan par­te har­tze­ra. Mani­fes­ta­zioa­ren leloa Tor­tu­ra­rik ez! izan­go da eta arratsal­de­ko 17:30etan ate­ra­ko da Anti­gua­ko Tune­le­tik. 
Tor­tu­ra­ren Aur­ka­ko Tal­dea, Tor­tu­ra­tuak izan diren herri­ta­rrak, Tor­tu­ra­tuak izan diren herri­ta­rren senideak.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *