Gabi etxean nahi dugu. Errepresio gehiagorik ez!» lelopean, datorren iganderako, azaroak 28, manifestazioa aurkako sarekadan atxilotu zuten Gabi Basañezen askatasuna aldarrikatu eta «eskubide guztien urraketarekin bide berriak» zabaltzen ari diren garai honetan. Adierazi dutenez, «Gabik, Sopelan eta Euskal Herrian, euskararen alde lan egin du, internazionalismoaren alde ekimen publikoak eta erabat demokratikoak bere ekarpen alaia eskaini digu, bai Olentzaroa prestatzen, bai herriko jaietan bere soinuari eragiten edota ikastolako aita bezala bere neurriko ekarpena egiten». Hori guztia delitua ez dela eta hori egiteagatik ezin dutela espetxeratu aldarrikatu dute. Horrenbestez, igandeko manifestazioa 13:00etan abiatuko da, Sopelako udaletxeko plazatik. Argazkian, gaur egin dute agerraldia Sopelan.
Askapena aurrera atxilotuak askatu atal berezia
Gaur gizon-emakumeek sortutako herri ekimenak asteak daramatza martxarako atxikimenduak biltzen. Gabi Basañez algortarra izan arren, ez dira gutxi euskalgintzan, kulturgintzan eta bestelakoetan sopeloztarrekin izandako hartu-emanak. Hartara, bera askatzea zein errepresioarekin amaitzea eskatzeko, atxikimenduak biltzen hasi ziren Sopelako (eta eskualdeko) herritarren, kolektiboen, elkarteen aurkeztuko dute, Eusko Alkartasuna, Alternatiba, Berdeak eta ezker abertzalearen babesarekin.
Manifestaziorako, berriz, aipatu eragileak kenduta, ondokoek eman dute atxikimendua: Aitxu! euskara elkartea, Koska irratia, Ukberri.net Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala, Hau Pittu Hau konpartsa, Abante konpartsa, Plaza Beltza kultur gunea, Gazte Asanblada Sopeloztarra, bertsolariak, surflariak, Uribe Kostako AEKko irakasleak, Gabiren lagunak eta 300 herritar baino gehiago.
Alcalan daukate
Irailaren 28an goizaldean Espainiako Polizia Nazionalak Askapenaren aurkako sarekadan 7 lagun atxilotu zituen, horien artean Gabi Basañez. Inkomunikazioa pairatu ondoren urriaren 1ean Espainiako Audientzia Nazionaleko Ruz epaileak danak jaso eta erakunde terroristako kide izatearen kartzelatu zituen. Egun Alcalako (Madril) espetxean daukate Gabi Basañez, Uribe Kosta eskualdetik.
Gabi etxean nahi dugu! Errepresio gehiagorik ez!
Duela aste batzuk, Gabi Basañez eta ASKAPENA erakunde internazionalistako beste kide batzuk atxilotu eta espetxeratu zituzten. Gabik Sopelarekin lotura handia du.
Euskal Herrian benetako demokrazia eta bakea lortzeko bide berriak zabaltzen ari dira. Beraz, distentsiorako eta ezberdinen artean zubiak eraikitzeko unea da.
Baina tamalez, egoera itxaropentsu eta berrien aurrean Espainiar Gobernutik errepresioarekin erantzuten ari dira. Gero eta alderdi eta eragile gehiagok normalizaziorantz urratsak ematen ari direnean, probokazioak ere ugaltzen ari dira.
Eskubide guztien urraketarekin amaitzea jendarte gehiengoaren helburua da eta Gabi Basañezekin eta beste askorekin agiten ari direna ez da bateragarria. Gabi eta bere familia indarkeri instituzionalaren biktimak dira. Gabi Sopelan aspaldidanik ezagutzen dugu eta badakigu bere lan politikoa eta soziala erabat zilegia, publikoa eta demokratikoa dela.
Gabik, Sopelan eta Euskal Herrian, euskararen alde lan egin du, internazionalismoaren alde ekimen publikoak eta erabat demokratikoak burutu ditu. Gabik gure itsasoko olatuekin gozatu egin du.
Gabik gure jaietan beti bere ekarpen alaia eskaini digu, bai Olentzaroa prestatzen, bai herriko jaietan bere soinuari eragiten edota ikastolako aita bezala bere neurriko ekarpena egiten. Hori dela ez da delitua. Hori egiteagatik ezin dute espetxeratu.
Gaur hemen agertzen garen herritarrok, pentsamolde ezberdinekoak gara, baina Gabi ezagutzen dugu eta berari eta beste askori egindakoa ez dugu ontzat ematen.
Euskal Herrian beste aro bat zabaltzeko aukera garbia sumatzen dugu eta horrek ilusioz betetzen gaitu. Denok era eraikitzailean gure ekarpena egin behar dugu eta gure herrian gertatzen diren urraketa guztien amaiera ikusi nahi dugu. Gure herrian dauden egitasmo politiko guztiak berdintasunean eta benetako demokraziaren arauen arabera lehia egiteko aroa ikusi nahi dugu.
Indarkeria guztiak iraganeko kontua izatea desiratzen dugu. Ziur gaude horretan ere Gabiren lagunak bagarela. Hori dela eta, zerbait egin behar dugula deliberatu dugu eta “Gabi etxean nahi dugu. Errepresio gehiagorik ez!” lelopean Sopelan mobilizazio bat burutu nahi dugu.
Mabilizazioa, azaroaren 28an eguerdiko 13:00etan, Sopelako udaletxetik abiatuko da eta bertan parte hartzeko Sopelako herri guztiari deia egiten diogu.
Etorkizunaren alde: eskubide guztiak, proiektu guztiak