Larunbat honetan, Azaroak 6, Ikasle Eguna burutuko dute Amurrion. Bertan, goizetik hasita hainbat ekimen izango dira: azoka, olinpiada, umeentzako musika eta jolasak, Porrotx, herri bazkaria,… Arratsaldeko 17:30etan manifestazioa eta ekitaldi politikoak hartuko du garrantzia. Eta gauean 21:00etatik aurrera kontzertuak: Doctor Deseo, Habeas Corpus, La Pulqueria, Gose eta Ze Esatek! taldeekin. Errondabiden oraindik sarrerak salgai daude. TRENEN ORDUTEGIA BARRUAN.
Trena Abandoko geltokitik ateratzen da eta Bilbon Miribilla eta Abusu geltokietatik pasatzen da. Gainontzeko Bilboko tren geltokietan (Zorrotza, Olabeaga, San Mames, Autonomia, Ametzola eta Zabalburu) hartu ezkero transbordoa egin behar da Abandon. Bidaia 2,70 euro balio du.
Abandotik 40 minutu eskaz behar du Amurriora heltzeko. Abandotik zenbait irteera: 09.30, 10.18, 11.06, 11.54, 12.42, 13.06, 13.30, 13.51, 14.22, 14.42, 15.09, 15.33, 16.18, 16.54, 17.42, 18.06, 18.36, 19.06, 19.30, 19.54, 20.18, 20.42, 21.06, 21.36, 22.06, 22.36, 23.06, 23.42. Itzultzeko trenak daude gau guztian zehar. Ordutegi guztiak hemen: