Abenduaren 29an Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatuko den partidara “zerbait berdea” jantzita joateko eskatu die bertaratzeko asmoa daukaten guztiei. “Euskal Herriaren independentzia eta gure selekzioaren ofizialtasunaren alde” esan dute berdez jantzita joateko. Edozein arropa, bufanda, zapi, aterki eta beste edozer eramateko esan dute, “marea berdea” sortzeko edozerrek balio duelako.
Dagoeneko salgai daude independentistak sarearen 3.000 bandera eta 10.000 zapi. Alde Zaharreko Somera kaleko Inpernu dendan ] jarrri dituzte salgai, baina, egunean bertan Bilboko kaleetan ere saltzen jarriko dituztela jakinarazi dute. Goizean Esperantza frontoian postua jarriko dituzte, eta arratsaldean, besteak beste, areatzan eta San Mames inguruan.