Otsai­lak 15, itza­lal­di oro­ko­rra, 22:00etan enpre­sa elek­tri­koen tari­fen igoeragatik

Enpre­sa elek­tri­koak, gero eta ete­kin han­dia­goak izan arren, euren zer­bitzua­ren pre­zioa eten­ga­be igotzen ari dire­nez, deial­di bat zabal­tzen ari da pos­ta elek­tro­ni­koa­ren bidez, Espai­nian itza­lal­di oro­kor bat egi­te­ko etxe guz­tie­tan, otsai­la­ren 15ean, gaue­ko 22:00etan, 5 minutuz.
Hego Eus­kal Herrian zer­bitzu hori ema­ten duten enpre­sek Espai­nian ema­ten duten ber­be­rak dire­nez, mezua eus­ka­raz hedatzea ez diru­di kal­te­ga­rria izan­go denik.
Hona hemen mezua:
ENPRESA ELEKTRIKOAK PREZIOAK %11 IGO DITUZTELA OSPATZEN ARI DIRA 
BIDERA DEZAGUN GURE HASERREA EKINTZA ZEHATZETARA


OTSAILAREN 15ean ITZALALDI OROKORRA


OTSAILAREN 15ean, KONTSUMITZAILEAREN EGUNA IZANIK, argin­da­rra­ren itza­lal­di oro­ko­rra Espai­nia­ko etxe guz­tie­tan, 22:00etan, pro­tes­ta gisa, ENDE­SAk, IBER­DRO­LAk eta FENO­SAk argin­da­rra­ren tari­fan egin duten igoe­ra neurrigabeagatik.


Eten­gai­lu auto­ma­ti­koa solik 5 MINUTUZ ITZALIZ ZULOA EGINGO DUGU EUREN DIRU-KUTXETAN ETA TRANSFORMADOREAK GELDIARAZI BEHARKO DITUZTE. HORRELA, LAPURTZEN DIGUTEN GUZTIA IZANGO DUTE GOGOAN!!!

Aztin ditza­gun euren pol­tsi­koak itza­lal­di soil baten bidez. Minu­tu batzue­tan ilu­ne­tan ego­teak ez digu kal­te­rik egin­go, ez dio inori kal­te­rik egin­go. Bes­tal­de, Argi­ta­su­na ilun­ta­su­nean baino ezin da ikusi.

Saia zai­tez­te! Oso erra­za da etxe­ko eten­gai­lu auto­ma­ti­koa 5 minu­tuz ama­tatzea, ez da kal­te­ga­rria. Ber­bidal eizaie­zue mezu hau zuen lagun guztiei.
Garran­tzitsua da eten­gai­lu auto­ma­ti­koa itzal­tzea. Argiak baino ez badi­tu­gu ama­tatzen, kon­tsu­moa ez da ete­ten, hain­bat elek­tro­tres­na eta apa­ra­ilu bai­tau­ka­gu etxean argin­da­rra kon­tsu­mitzen jarrai­tu­ko dute­nak. Bost minu­tuz itza­li­ta man­ten­duz ez du kal­te­rik era­gin­go, izotz­kai­lu­ko eli­ka­gaiak ez dira desizoz­tu­ko. Gehie­nez, iratzar­gai­lua des­pro­gra­ma­tu­ko zai­gu, edo horre­la­ko­ren bat. Bai­na mere­zi du. Argin­da­rra guz­tiz moz­tuz gero, «zuloa» %30 iza­te­tik %87ra iza­te­ra iritsi dai­te­ke, soi­lik etxee­ta­ko ener­gia-kon­tsu­moa­ren ete­nal­dia­re­kin.

Apro­betxa­tu auke­ra zure etxea ilu­ne­tan ezagutzeko.

Ez ahaz­tu, otsai­la­ren 15ean, gaue­ko 10etan, 5 minu­tuz. Jar eza­zu abi­sua zure sake­le­koan edo etxe­ko hor­me­tan zin­tzi­lik ditu­zun egutegietan.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *