Guardia Zibilak gaur goizean Bizkaian burutu duen polizia operazioa dela eta Amnistiaren Aldeko Mugimendutik benetako kezka azaldu nahi dugu atxilotuak izan diren herritarrek jasan ditzaketen tortura basatien aurrean. Guardia Zibilak sistematikoki erabiltzen du tortura horrelako polizia operazioetan, inkomunikazio aldia baliatzen dutelarik atxilotuei mota guztietako tratu txar físiko nahiz psikologikoak eragiteko.
Euskal Herrian abian den eta astez aste gorpuzten ari den prozesu politikoaren aurrean errepresioa da Espainiako Gobernuak hartu duen jarrera politikoa. Benetako prozesu demokratikoa baten aldeko lanak errepresioa du ordainetan oraindik orain. Honela torturarekin, espetxearekin, sakabanaketarekin eta antzeko atxiloketekin erantzuten die Espainiako Gobernuak euskal herritarron askatasun, konponbide eta bake nahiei.
Errepresioaren aurrean mobilizazioa eta presio soziala areagotzea dagokigu. Horretan ari gara eta hori erakusten dute azken hilabeteotan burutuko ditugun masa mobilizazio ikaragarriek. Herritarron mugimenduak eta aktibazioak ekarriko du errepresioaren gelditzea eta desaktibazioa.
Zentzu honetan datozen egunetan Bilbo neta Barakaldon burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.