Goizeko 09:00etan irten da kalera Zigor Goikoetxea Topas (Salamanca) espetxetik, Marisa Arruek bere kontra egindako salaketa batengatik bi urteko espetxe zigorra bete ondoren. Atean zain zituen etxekoak eta lagunak. Guztiak agurtu ondoren Euskal Herriko bidean jarri dira: 20:00etan iritsiko da Algortara.
Ongi etorri, Zigor!
Euskal presoak etxera!