Los agen­tes socia­les y polí­ti­cos darán nue­vos pasos ante la represión

Tra­duc­ción en el enlace!.

Tex­tos en eus­ka­ra y cas­te­llano, ver­sión cas­te­llano en PDF pul­san­do aquí

Age­rral­dia hasi aurre­tik, elkar­ta­su­na adie­ra­zi die­te aste hone­tan atxi­lo­tuak izan diren eta inko­mu­ni­ka­tu­rik aur­kitzen diren eus­kal herri­ta­rrei, eta kez­ka azal­du dute jaso deza­ke­ten tratuagatik.

AAM, TAT, Alter­na­ti­ba Ara­lar, Eus­ko Alkar­ta­su­na, Ezker Aber­tza­lea, EHNE, ESK, HIRU, LAB, STEE-EILAS, Alter­na­ti­ba Gaz­teak, Gaz­te Aber­tza­leak, Gaz­te Inde­pen­den­tis­tak eta Iratza­rri­ko kideek har­tu dute par­te age­rral­dian. Hona­koa adie­ra­zi dute:

Eus­kal Herrian hamar­ka­daz hamar­ka­da luza­tu den gataz­ka, bor­tiz­ke­ria eta erre­pre­sio egoe­ra gain­ditze­ko aurre­ka­ri­rik gabe­ko momen­tuak bizi ditu­gu. Gataz­ka poli­ti­koa gain­ditzeak bakea eta demo­kra­zia erdies­tea esan nahi du. Boron­da­te horre­tan bat egin dugu azken hila­be­teo­tan sek­to­re poli­ti­ko garran­tzitsuek, gehien­go sin­di­ka­lak, hamai­ka gizar­te era­gi­lek eta mila­ka eta mila­ka eus­kal herri­ta­rrek. ETA era­kun­deak irai­le­tik hona egin dituen ira­gar­pe­nak bide hone­tan aurre­ra egi­te­ko beha­rrez­koak izan dire­la uler­tzen dugu halaber.

Kon­pro­mi­so asko batu dira gure herriak bakea eta demo­kra­zia eza­gu­tu ditzan. Boron­da­teak, nahiak, alda­rri­ka­pe­nak eta ametsak kon­pro­mi­so zehatze­tan gor­puz­ten joan dira hila­be­teen joan eto­rrian. Atze­rae­zi­nak diren urratsak eman dira. Mobi­li­za­zio his­to­ri­koek hiri­bu­rue­ta­ko kaleak bete dituz­te. Adie­raz­pen eta akor­dioek herri­ta­rren babes zaba­la izan dute. Gataz­ken kon­pon­ke­tan espe­rien­tzia han­dia duten nazioar­te­ko adi­tuak gure herri­ra begi­ra jarri dira, lane­ra­ko gogoz, beraien ekar­pe­na egi­te­ko eskua luzatuz.

Kon­pro­mi­so, boron­da­te eta urrats haue­kin tal­ka egin due­na egu­nez egun Espai­nia­ko Gober­nuak era­kutsi duen jarre­ra izan da. Eus­kal Herrian lora­tu den ilu­sioa ito nahi izan dute Espai­nia­ko agin­ta­riek, adie­raz­pen poli­ti­ko etsi­ga­rrien ondoan, ezku­tuan, mutu­rre­ko bortxa­ke­ria era­bil­tze­ra iritsi dire­la­rik. Horre­tan dihar­du­te, eta logi­ka horre­tan soi­lik uler­tu ditza­ke­gu aste­ro­koak bihur­tu diren poli­zia ope­ra­zio zaba­lak eta ondo­ren­go tor­tu­ra tes­ti­gan­tza beldurgarriak.

64 eus­kal herri­ta­rrek tor­tu­rak sala­tu zituz­ten iaz. Pol­tsak, sexu jazar­pe­nak, umi­lia­zioak, kol­peak, mehatxuak, behar­tu­ri­ko dekla­ra­zioak. Oiar­tzun txi­kia duten basa­ke­ria han­diak. Espai­nia­ko segur­ta­sun inda­rren zie­ga ilu­ne­tan leku­tuak. Inon­go tele­bis­ta kame­ra edo argaz­ki maki­nak sarre­ra­rik ez duten infer­nuan ikus­ten diren iru­diak. Inon­go mikro­fono edo gra­ba­gai­luk sarre­ra­rik ez duten zoko­rik ilu­ne­ne­tan entzu­ten diren oihuak.

Aurrez pen­tsa­tuak, ondo kal­ku­la­tuak eta hel­bu­ru poli­ti­ko argie­kin era­bi­liak dira sare­ka­dak eta tor­tu­rak. Ez da kasua­li­ta­tea pro­ze­suak urrats berriak eza­gu­tu aha­la Espai­nia­ko Gober­nua erre­ze­ta zaha­rre­kin etor­tzea. Atxi­lo­tu ia guz­tiak auzo eta herrie­tan lan poli­ti­koa eta sozia­la age­rian egi­ten zihar­du­ten mili­tan­te­ak izan dira. Era­gin­kor­ta­sun poli­zia­la­ren kea sal­du nahi izan dute Espai­nia­ko gizar­tean, atzean eus­kal herri­ta­rren artean bene­ta­ko izua zabal­tzea bila­tu dute­nean. Gal­de­ke­ta poli­ti­koak, behar­tu­ri­ko dekla­ra­zio poli­zia­lak, bel­du­rra­ren heda­pe­na. Horri deitzen dio­te era­gin­kor­ta­sun poliziala.

«azt­nu­gaL» idatzi zuen urta­rri­lean atxi­lo­tua izan zen Patxi Arra­ti­be­lek, tor­tu­ra saioen erdian, ezin­ta­su­nak jota, dekla­ra­zio poli­zia­la­ren orri zuriak eskai­ni zion auke­ra baka­rra­ri eutsiz. Eus­ka­ra da gure terri­to­rio libre baka­rra idatzi zuen idaz­leak, pre­so zela. Terri­to­rio berean iltza­tu zuen bere mina Etxa­rri­ko gazteak.

Lagun­tza oihu bat izan zen Patxi­re­na, eta gaur oihu horri eran­tzu­te­ra gatoz. Adie­raz­pen hone­tan batu garen guz­tiok atxi­lo­ke­tak eta tor­tu­rak amai­tu dai­te­zen urrats berriak eman­go ditu­gu­la jaki­na­ra­zi nahi dugu. Azken hila­be­teo­tan izan­da­ko ope­ra­zio eta tor­tu­ra kasuek eran­tzun zaba­la izan dute gure herrian. Nahi­koa dela erre­pi­ka­tu dugu hamai­ka aldiz. Mobi­li­za­zioa han­diak buru­tu ditu­gu. Egin­da­koa ez da alpe­rrik izan. Bai­na gaur egin­da­koa ez dela nahi­koa izan uler­tzen dugu. Horre­ga­tik, atxi­lo­ke­ta eta tor­tu­ra kasuen aurrean gure kon­pro­mi­so­ak bider­katze­ko boron­da­tea eta kon­pro­mi­so­ak ager­tu nahi ditugu:

- Bizi dugun une poli­ti­koan atxi­lo­ke­tak eta tor­tu­rak ego­tea onar­te­zi­na dela pen­tsatzen dugu. Ez dugu onar­tu­ko Eus­kal Herrian zio poli­ti­koe­kin burutzen den atxi­lo­ke­ta gehia­go­rik, ez inko­mu­ni­ka­zio egoe­ra­rik, ez eta hel­bu­ru poli­ti­koak dituen bortxa­rik basa­tie­na­ren era­bil­pe­nik ere. Tor­tu­rak beti­ra­ko des­ager­tu behar du.

- Espai­nia­ko Gober­nua­ri behin­goz erre­pre­sio­ra­ko poli­ti­kak alda­tu eta kon­pon­bi­de­ra­ko pau­suak eman ditzan eskatzen dio­gu, bake eta demo­kra­zia ager­to­ki bate­rantz dagoz­kion urratsak eman ditzan. Gaur­tik aurre­ra erre­pre­sio poli­ti­kak albo­ratze­ko eska­ri zuze­na, irmoa eta argia luzatzen diogu.

- Bide hone­tan jarraitzen badu­te gu ez gare­la eskuak gurutza­tu­ta gel­di­tu­ko jaki­na­ra­zi nahi die­gu. Orain arte beza­la era­so guz­tiek jarre­ra argia izan­go dute parez pare. Gaur­tik aurre­ra erre­pre­sioa­ren aurrean har­tu­ko dugun jarre­ran urrats eta kon­pro­mi­so berriak gau­za­tu­ko dire­la esan nahi dugu.

- Pro­ze­su demo­kra­ti­koa buru­raino era­ma­te­ko hel­bu­ruan jarrai­tu­ko dugu lanean. Bide horre­tan atxi­lo­ke­tak eta tor­tu­rak amaitzea beha­rrez­koa izan­go da. Guk hori horre­la izan dadin lan egin­go dugu.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *