BATUKADA FEMINISTA – MAMIKI KONPARTSA
MUESTRA DE CINE CONTRA LAS VIOLENCIAS MACHISTAS (descargar programa)
LUNES 28 DE MARZO, MARTES 29 y MIÉRCOLES 30.
Golem ALHONDIGA 17:30, 20:00 y 22:15. Bilbao
Indarkeria matxistak ugariak eta askotarikoak dira, eta sistema patriarkalak munduko toki guztietan emakumeak diskriminatzeko eta zapaltzeko erreminta bezala erabiltzen ditu. Ikusgai dauden eta zuzenak diren horietatik hasita; eraso fisikoak, psikologikoak, sexualak… ikusezinak diren horietaraino; publizitatearen sektoreak gure gorputzak objektu bezala erabiltzea, emakumeak modu libre batean ibili ezin dugun gure herri zein hirietako puntu beltzak, emakumeen autonomiaren gaineko kontrola, beldurra…
Beharrezkoa da indarkeri hauei aurre egiteko moduak hausnartzea indarkeri harren zergatietara joz. Hori da hain zuzen ere “indarkeria matxista guztiei aurre egin.“Patriarkaturik gabe Denok jabe” gure kanpainaren helburua, ikuspegi orokor eta internazional baten bitartez, emakumeenganako indarkeriaren gaia (tratu txar fisikoetatik harago) zabaltzea eta sakontzea munduko toki askotan ematen diren errealitateak Euskal Herrian bizi dugunarekin lotuz.
Kanpaina honetan kokatutako ekimena da orain aurkezten dizuegun “Indarkeria Matxistaren Aurkako Zinema Emanaldia”, martxoaren 28, 29, eta 30ean Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango dena.
Biktima izaera horretatik eta morbotik urrundu, eta indarkeria matxista hauen kontrako estrategiak egunetik egunera garatzen dituzten antolatutako emakumeak, taldeak eta bestelako ekimenak omendu nahi ditugu. Zinema-aretora gerturatzen zareten pertsonekin hausnarketa hauek konpartitzeko espazioak sortzea da gure asmoa.