Herrien historian beti agertu izan da xede moduan justizian eta elkartasunean oinarritutako jendarte bat erdiestea. Xede hori XIX. mendean “sozialismo utopikoa” deitu zuten eta XX. mendean “sozialismo erreala”. Orain, XXI. mendean, sozialismoa birsortzeko beharra dugu, antzinako kontraesanak gaindituz…
Zeregin horretan, “sozialismoa jendearen etorkizuneko irtenbide bakarra” dela azalduko digu Cheng Enfun-ek, Txinako Herri Errepublikatik. Izan ere, bere iritziz “mendebaldeko hedabideek Txina deabruarekin parekatzen dute”; horregatik, guk eurekin batera egin nahi dugu gogoeta, zuzenean eta bitartekaririk gabe.
Modu berean, Darío Azzelini‑k beste kontinente batean ematen ari den eraldaketa azalduko digu, hots, Venezuelak bideratzen duen “mugimendu komunitarista”.
Gogoeta horiek guztiak kontinente “zaharrerantz” ekarriko ditugu geroago, eta inguru hurbilago honetan Tony Andreani‑k bere egitasmoa -“Sozialismo elkartzailea Europan”-azalduko digu.
Gure helburua zehatza da: etorkizun hurbil batean errealitate bihurtzeko baldintza egokiak sortu bitartean, “utopiak” hemen eta orain presente jarraitzea.
EGITARAUA
MARTXOAK 14, 15, 16
“El proceso de China hacia el socialismo”
Cheng Enfu. Txinako Herri Errepublikako Gizarte Zientzien Akademian, marxismoaren ikerketa teorikoaren zuzendaria.
14: Mintegia Donostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Areto Nagusia. 16:00 – 20:00
15: Hitzaldia Bilbon, Bizkaia Aretoa (Avda. Abandoibarra, 3), Mitxelena Gela. 17:30 – 20:00
16: Eztabaida mintegia Bilbon, Bizkaia Aretoa (Avda. Abandoibarra, 3), Baroja Gela. 11:00 – 14:00
APIRILAK 5, 6, 7
“El proyecto de Socialismo Asociativo en Europa”
Tony Andreani. Paris 8 Unibertsitateko Zientzia Politiko irakasle emeritua. “Le socialisme est (a)venir” liburuaren egilea.
MAIATZAK 11, 12, 13
“El proceso comunitarista en Venezuela”
Darío Azzellini. Zientzia Politikoetan Doktore eta “Comuna en construcción y Venezuela desde abajo” filmaren zuzendaria.
Aukera askeko kreditu 1 edo 2 EHUko ikasleentzat
Hitzaldiak: doako izenematea
Mintegiak*: 15€ mintegi bakoitzeko /30€ jardunaldiak (hiru mintegietan parte hartuko duten ikasleentzat)
*Mintegietako partehartzaileei
materialen karpeta emango zaie
Informazio gehiago eta izenematea: ikastaroen blogean edo ipes.bilbao@euskalnet.netEsta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Izena emateko epea: 2011ko martxoaren 10a