Ehunaka oiartzuarren harrera jaso dute Ander Errandoneak eta Estanis Lopezek
Bi euskal preso politiko ohiak herrira iritsi direnean kalea hartu duten herritarren txaloak, besarkadak eta muxuak jaso dituzte.
25 urte espetxean pasa eta gero, Maiatzaren 10ean askatuko dituzte bi Oiartzuarrak
1986ko Maiatzaren 17 geroztik Espainiako espetxeetan bahiturik eduki dituzte bi herritar hauek. 25 urte luzeetan beraien senide eta lagunengandik urrun, aberria ezin ikusirik. Azken urteetan espetxean bizi duten egoera krudelaren testigu garbiak izan dira bai eurek eta bai eta senideak. Estanis Lopez Agiriano momentu hauetan Castellonen aurkitzen da eta Ander Errandonea Arruti berriz, Herrera de la Manchan.
Estanis Lopez Agiriano 1967ko Urtarrilaren 15ean jaio zen eta 19 urte zituela (1986ko Maiatzaren 17an) atxilotu zuen Guardia Zibilak ETAko kide izatea leporatuta. 25 urte hauetan gobernuak diseinatutako espetxe politika hiltzailearen ondorioz EHtik urruti egon da. Espetxe ezberdinetatik igaro da beste hainbat euskal preso bezala.
Ander Errandonea Arruti “Ordoxelai” 1963ko Maiatzaren 18an jaio zen eta 23 urte zituela (1986ko Maiatzaren 17an) atxilotu zuen Guardia Zibilak egindako sarekadan ETAko kide izatea leporatuta. . 25 urte hauetan gobernuak diseinatutako espetxe politika hiltzailearen ondorioz EHtik urruti egon da. Espetxe ezberdinetatik igaro da beste hainbat euskal preso bezala.
25 urte igaro ostean berriz herrian izango ditugu oiartzuarrak.
KONDENA BETEA DUTENAK ETA GAIXO LARRIAK ETXERA!!
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua.