Hilabete azken ostirala izanik mobilizazioak izango dira. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin du berauetan parte harteko.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin nahi du ostiral honetan Euskal Herri osoan zehar burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko.
Aro politiko berria oinarri sendoen gainean egonkortzen ari da, Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren konponbidean urrats garrantzitsuak ematen ari garelarik.
Bide horretan beharrezkoa izango da euskal preso eta iheslariak eskubide guztien jabe libre izatea. Lorpen hau Euskal Herrian egiten dugun lanaren ondorioa da. Gobernuek dituzte espetxeetako giltzak, baina espetxeetako ateak irekitzeko adina indar badu euskal gizarteak.
Mobilizazioa eta eremu guztien inplikazioa beharrezkoa izango aurrera begira ere. Zentzu honetan dei egin nahi dugu datorren ostiralean, azken ostirala izaki, Euskal Herri osoan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko.