Bilboko Aste Nagusiaren testuinguruan Euskal Herriarekin eta Bilboko hiriarekin konpromisoa duten herritarrek deitutako manifestazioari atxikimendua eman dio sindikatuak eta euskal langileriari, bertan parte hartzeko deia egin.
Egun, Euskal Herrian aldaketarako nahia nabarmena da. Egoera berri bat sortzen ari da, bake eta demokrazia agertoki bat sortzeko urrats nabarmenak eman dira urteotan, normalizazio politiko eta demokratiko prozesuan aurrera eginaz. Hori dela eta, inoiz baino lekuz kanporago daude euskal herritarrok pairatzen ditugun urraketak eta gure kultura, hizkuntza zein nazio izaerari muzin egiten dioten ekimen zein ikurren inposaketak. Azken honen adibide dira Euskalduna Jauregian biltzar espainolak ospatzea, Bilbon sasikibaloiko errege espainiarraren koparako finala ospatzea bultzatzea, Aste Nagusiko jai eredu parte hartzaile eta euskaldunaren kontrak eraosoak bultzatzea, Espainiko futbol selekzioak San Mamesen joka dezala hainbat alditan eskatzea edo «Vuelta Ciclista a España» Bilbo eta Gasteizetik pasatzea.
Sindikatuak dei egiten du guztion artean Euskal Herria ziklo berri batera eramango duen aldaketa politiko eta soziala laguntzera. Honetaz gain, inposizio guztiak gainditu eta heritarren hitza eta erabakia onartua eta errespetatua izango den Euskal Herri berria eraikitzearen alde lan egiteko dei zabala egiten du.