Otxarkoagako presoari 12.000 euroko bermea ezarri diote, beraz, hau ordainduta libre geratuko da eta datozen orduetan Bilbora buelta egingo du. Gaur azken ostirala izanda, presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo da Arriagako plazan.
Karlos Renedo Otxarkoagako euskal presoa Aranjuezen espetxeratua egon da 2010eko maiatzetik eta epaileak ezarritako 12.000 euroko bermea ordaindu eta gero, Bilbora bueltatuko da. Ziurrenik gaur bertan utziko dute libre.
Renedo 2010eko maiatzaren 6an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Olatz Izagirre, Asier Coloma eta Gaizka Likonarekin batera Lapurdin. 2009ko azaroan Donibane Lohizunera alde egin zuen Espainiako Poliziak gazte independentisten auka egindako operazioan torturatua izatea ekiditeko. Euskal Herriko Iparraldean bizitza publikoa egin zuen 2010eko maiatza arte Otxarkoagako presoak. Renedorekin batera, Zuriñe Gogenola eta Gaizka Likona Lekeitiarrak aske geratuko dira.