«Behar ez dugun» AHT-ren aur­ka­ko mani­fes­ta­zioa egin dute

AzkenEzkahg.jpg
Duran­go­ko kalee­tan barre­na egin den mani­fes­ta­zioa. (Jua­nan RUIZ/​ARGAZKI PRESS)

DURANGO-. AHT Gel­di­tu! Elkar­la­nak dei­tu­ta, ehun­ka lagun bil­du dira Duran­gon Abia­du­ra Han­di­ko Tre­na­ri (AHT) ezez­koa adierazteko.

Ertzain­tza hur­bil-hur­bi­le­tik zela­tan edu­ki eta gero, mani­fes­ta­zioa amai­tu­ta sala­tu dute­nez, hain­ba­tek «gure herri­ra pro­gre­soa tre­na­re­kin» dato­rre­la «sal­du nahi» iza­tea arbuia­tu du Mila Elor­za bozeramaleak.

«Bai­na ez gara kapa­zak –azal­du du, iro­niaz– pro­gre­so hori gure begie­kin ikus­te­ko. Ez gara horre­ta­ra­ko kapa­zak, ez gai­ta­sun fal­ta­ga­tik, fal­tsua dela­ko baizik».

Esan due­nez, «poli­ti­ka­rien eta zen­bait enpre­sa­ren asmoak hor­ma baten aur­ka egin du tupust. Errea­li­ta­tea­ren hor­ma­ren aur­ka. Herri baten ezetza, eta mer­ka­tu kapi­ta­lis­ta­ren txo­ko guz­tie­tan kol­pa­tu duen krisia».

Kri­si garaian gai­ne­ra, makro­proiek­tua­ri eskai­ni­ta­ko aurre­kon­tua %27 gora egin due­nean, haren aur­ka egi­ten jarraitze­ko deia egin dute.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *