Eus­kal Herria bik­ti­ma- Mikel Etxe­be­rria Iztue­ta, «Makauen» Pre­so poli­ti­ko ohia

800 urte haue­ta­ko his­to­ria­ren ondo­rioa: Bik­ti­ma? Eus­kal Herria! Batzuek zapal­kun­tzan eta bes­teek aska­tu nahian era­gin­da­koak. Auto­de­ter­mi­na­zioa eta era­ba­kitze­ko esku­bi­dea Eus­kal Herri osoa­ren­tzat lor­tzen ez den bitar­tean gataz­ka ez da bukatuko

Egun haue­tan, bolo-bolo dabil­tza esal­diak Herri honi aska­ta­sun aitor­tza ukatzen dio­ten alder­di poli­ti­ko eta euren komu­ni­ka­bi­de media­ti­ko eta bote­reen mer­tze­na­rio diren ter­tu­liano uga­ri­ren aho­tan… Bik­ti­mak dara­bil­tza­te luma eta mihi pozoi­tue­tan Eus­kal Herria­ren aska­ta­sun eta bere demo­kra­zia­ren alde borro­ka egin eta egi­ten dute­nen aurka.

Bai­na has gai­te­zen Eus­kal Herriaz, «Nafa­rroa» Esta­tuaz solas­tatzen. Garai batean «Errei­nua» iza­na­ga­tik ere ‑Euro­pa oso­ko esta­tu mai­la­ko eza­gutza eta aitor­tza­du­na- era­soa eta inba­di­tua izan zen gaur egu­nean orain­dik ere inpe­rio izan nahi duen Espai­nia honen esku­tik (orduan Gaz­te­la eta Ara­goi). Jar ditza­gun mahai gai­nean Eus­kal Herria desegin nahian orduz geroz­tik zen­bat mila­ka hil­da­ko, zau­ri­tu, eta tor­tu­ra­tu izan diren, Bik­ti­mak azken batean. Has gai­te­zen Gas­teiz setia­tu eta mili­tar­ki har­tzeaz hitz egi­ten, bai­ta ia Gipuz­koa osoa­ren har­tzeaz ere.

Lurral­de horiek domi­na­tu ondo­ren, eta euren alde­ko jauntxoak nola­bai­te­ko agin­te morron­tzan zituz­te­la, Nafa­rroa­ri era­so egin zio­ten orain dela 500 urte, bai­ta men­dean har­tu ere, horre­ta­ra­ko erdi kolo­ni­za­tu­ta­ko bes­te lurral­de Bas­kon­ga­de­ta­ko sol­da­duak lagun­tze­ra behartuta.

Hil­da­ko eta zau­ri­tu gehie­nak Eus­kal Herri­ko «Nafa­rroa­ko» seme-ala­bak ziren, bai gel­ditzen zen Nafa­rroa defen­di­tu zute­nak, bai­ta Espai­nia­ren ejer­tzi­toa­ren men­pe era­soan ari­tu ziren Bas­kon­ga­de­ta­ko morroiak ere.

500 urtez geroz­tik zen­bat gataz­ka eta gerra, kar­lis­ta­da eta abar Eus­kal Herri hau desegin nahian. Bik­ti­men gutxi gora­behe­ra­ko zerren­da­rik egin dai­te­ke? Zen­batze­rik bada?

Gero Fran­co, Mola eta aba­rren esta­tu-kol­pe mili­ta­rra eto­rri zen, eta kasua­li­ta­tez hemen, Eli­za kato­li­koa­re­kin bate­ra, kolo­ni­za­tu­ta­ko nafar anai-arre­bak izan zituen eus­ka­rri sen­do­ena, Eus­kal Herria desegi­te­ko aha­le­gi­nean. Euz­ka­di­ko Guda­ros­tea osa­tu zen hala­beha­rrez, bai­na inpe­rio­ko inda­rrek men­pe­ra­tu egin zituz­ten Herri honen aska­ta­su­na babes­tu nahi zituz­te­nak. Fran­kis­tek ere bazi­tuz­ten, nola ez, kolo­ni­za­tu­ta­ko morroiak sobe­ra. Orain­dik ere bik­ti­men kon­ta­ke­ta egi­ten ari dira Herri hone­ta­koak, eta hori ere gala­ra­zi­ta egon zen… Zen­bat bik­ti­ma utzi zituz­ten Eus­kal Herria sun­tsitze­ko era­soan? Zen­bat, aska­ta­su­na babestearren?

Fran­kis­moak Eus­kal Herri honen zuz­ta­rrak desegin nahi zitue­nean sor­tu zen ETA. 50 urte haue­tan ETA era­kun­dea­ren hel­bu­rua, ize­nak dion beza­la, Eus­kal Herria ta Aska­ta­su­na izan da. Esta­tu zapal­tzai­lea­ren inda­rren hel­bu­rua ordea, bai­ta euren ber­ta­ko lagun­tzai­lee­na ere, Eus­kal Herria­ren Inde­pen­den­tzia eta bere aska­ta­sun nahiak men­pe­ratzea izan da, auto­no­mia kolo­ni­za­tu bat bihur­tzea. 50 urte haue­ta­ko borro­kan ere, zoritxa­rrez, bik­ti­mak era­gin dira, nos­ki. Zorio­nez orain­goan, kon­ta­ke­ta egin ahal izan­go da, nahiz eta ez den erra­za izan­go; ETAk era­gin­da­koak ondo kon­ta­tuak dau­de, bai­na esta­tu zapal­tzai­leak eta beren kola­bo­ra­zio­nis­tek era­gin­da­koak? Zer­ga­tik ez dituz­te kon­ta­tu nahi hil­da­koak, zau­ri­tuak eta mila­ka torturatuak?

Bik­ti­mak batzuk herri honen aska­ta­su­na lor­tze­ko saia­ke­ran era­gin­da­koak izan dira (nahiz eta gerra txi­ki hone­tan ere ger­tatzen diren nahi­ga­be­koak), eta bes­te batzuk esta­tu zapal­tzai­lea­ren alde­tik era­gin­da­koak, zapal­kun­tza eza­rri eta beti­ko­tu nahian egin­da­koak… Nor­be­rak bere ondo­re­nak ate­ra ditza­la batzuen eta bes­teen hel­bu­ruak kon­tuan edukita.

Aska­ta­su­na lor­tze­ko hel­bu­rua­re­kin borro­ka­tu eta erre­sis­ten­tzia egi­nez hel­du gara gaur egu­ne­raino, zapal­tzai­leen gizal- die­ta­ko sarras­ki mota guz­tiei aurre egi­nez. Gataz­ka hor dago; Eus­kal Herriak aske nahi du bizi eta bere etor­ki­zu­na era­ba­ki nahi du, eta hor, gu, inde­pen­den­tis­tak gara. Bes­teak, esta­tu espai­niar­za­leak dira, eta indar guz­tiz eki­ten dio­te herri honek era­ba­kitze­ko esku­bi­de­rik ere izan ez dezan. Bes­te batzuk aldiz, auto­no­mis­tak dira, eta hauek dira zoritxa­rrez esta­tu zapal­tzai­le horren morroi leia­le­nak, eta ondo­rioz, Eus­kal Herri­ko aska­pe­na­ren aur­ka lan kol­da­rra mal­tzur­ki egi­ten dute­nak, nahiz eta euren mili­tan­tzia­ren gehien­goa aber­tza­lea izan, engai­na­tu­rik dituz­ten aber­tza­leak. Esta­tu espai­no­lak herri hone­tan dau­kan Troia­ko zal­di nagu­sia PNV da, alder­di horre­ta­ko agin­ta­ri fak­ti­ko nagu­siak; esta­tu­ko indar arma­tu zipaioak eus­kal mili­tan­teen eta era­kun­de poli­ti­koen aur­ka lan ziki­na bul­tza­tu eta agin­duak, tor­tu­rak bar­ne, nola ez. Esta­tu espai­no­la­ren morroi txintxo hauek zen­bat bik­ti­ma dau­de euren biz­kar gai­nean har­tze­ko prest?

Nazio edo esta­tu bati era­sotzen zaio­nean arma­da eta ejer­tzi­toen bidez, eta men­pean har­tzen badu­te ere, nazio horrek badu defen­ditze­ko esku­bi­dea, Eus­kal Herriak ere bai. Esta­tu zapal­tzai­le horrek nazio era­san horri berak nahi dituen arauak jar­tzen badiz­kio, eta nazio horre­tan morroi ezin leia­la­goak lor­tzen badi­tu bere interes ezku­tuak defen­ditze­ko, horrek izen gar­bia du, «cola­bo­ra­cio­nis­ta», fran­tses sal­duek nazie­kin egin zuten beza­la. PNV­ko aber­tza­leek begiak eta buruak argi­tu behar­ko dituz­te Troia­ko zal­dun horiek beren tokian jar­tze­ko. Aber­tza­le horiek auke­ra ede­rra dute orain Inde­pen­den­tzia lor­tze­ko bidean sartzeko.

800 urte haue­ta­ko his­to­ria­ren ondo­rioa: Bik­ti­ma? Eus­kal Herria! Batzuek zapal­kun­tzan, eta bes­teek aska­tu nahian era­gin­da­koak. Auto­de­ter­mi­na­zioa eta era­ba­kitze­ko esku­bi­dea Eus­kal Herri osoa­ren­tzat lor­tzen ez den bitar­tean gataz­ka ez da bukatuko.

Espai­nia eta Fran­tzia­ko esta­tuek indar­ke­ria zapal­tzai­lea inda­rrean man­ten­tzen dute orain­dik ere. Aska­ta­su­na­ren defen­t­sa Eus­kal Herria­ren eskue­tan dago; era­ba­kitze­ko esku­bi­dea lor­tzen badu­gu Eus­kal Herriak aska­ta­su­na ira­ba­zi­ko du. Espai­niak bere lurral­dean era­ba­ki­ko du nola bizi nahi duen; eta lagun­tza nahi badu, auzo­tar beza­la eta boron­da­te inter­na­zio­na­lis­ta­re­kin eskua ema­te­ko prest izan­go da herri hau.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *