Recogido de Borroka Garaia
El 2008 la Audiencia Nacional ilegalizó EAE-ANV. La mayoría de los medios de comunicación hizo creer que era una marca de Batasuna para participar en las elecciones.
Pero, ¿sabías que era la segunda vez que el gobierno español prohibía EAE-ANV? ¿Que fue fundado en 1930? ¿Que fue el primer partido que propuso un socialismo para Euskal Herria y que su programa sigue teniendo sorprendente actualidad? ¿Que formó parte del “Frente Popular”? ¿Que tuvo un ministro en el Gobierno de la República, un consejero en el Gobierno Vasco y un importante número de concejales y alcaldes? ¿Que luchó en la guerra de 1936 con cuatro batallones y más tarde junto a los maquis? ¿Que tomó parte en la constitución de “Herri Batasuna” en la Transición?… En definitiva, ¿sabías que ha sido Izquierda Abertzale desde 1930?
EAE-ANV 1930 jaio zen mendebalde osoak bizi zuen gatazka sozial eta ekonomiko baten erdian eta bat egin zuen eredu berri baten alde egiten zuten indarrekin. Gure Herriko aldarrikapen nazionala eta soziala elkartu zituen eta lehen aldikoz Euskal Herrirako eredu sozialista baten proposamena egin.
Ezker Abertzalea ez zen jaio Francoren diktaduraren aurka borrokatzeko, nahiz eta hala egitea tokatu zaion. Ez zen ETArekin jaio ere. Ezker Abertzalea kapitalismoa gaindituko zuen eredu sozial eta nazional baten alde egiteko jaio zen. Euskal Herrirako Independentzia eta Sozialismoa, kapitalismoa gaindituko zuen eredu baten alde hain zuzen ere.
Bitxia da ikustea nola 82 urte pasa ondoren, bere egunerokotasuna gordetzen duten hainbat eta hainbat aldarrikapen eta proposamenek.
1936ko gudan 550 gudari galdu zituen gutxienez. Erbestea, kartzela, errepresio ekonomiko eta poliziala ezagutu zuten EAE-ANVko militante eta gudariak, baino Francoren aurkako erresistentzian tinko aritu ziren.
Diktadorea hil ondoren, ANV‑k ez zituen Moncloako paktuak onartu eta ezta diktaduraren ondorengo trantsizioa ere. Ez zuen diktadorea eta sistema faxistaren inpunitatea bermatzen zuen operazio politikoa onartu.
Ezkerreko indarrez osatuta zegoen HERRI BATASUNA bultzatu zuen 1977an.
Bertan lana egin zuen urte luzez eta 2007ko hauteskundeetara aurkeztu zen, 2008an oraindik orain indarrean dagoen Partiduen Legeak bultzaturik, legez kanporatua izan zen PSOEko gobernuaren eskutik. Hau da, sozialdemokraziaren eskutik.