Datorren apirilaren 25ean Zarautzen espetxe eta ilegalizazio eskaeraren aurrean Euskal Herrian eta nazioartean jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia bildu eta borroka internazionalistaren beharrezkotasun eta garrantziaz berresteko ekitaldi politikoa burutuko dugu eguerdiko 12:30etan Modelo Zineman.
Otsailean izan genuen eskaera fiskalaren berri. Bertan Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuen kontrako seina urteko espetxe zigorra eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa eskatzen zen.
Ia 30 urteko ibilbide honetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta elkartasun zubiak eraikitzen jardun dugu; brigaden bitartez, eskuhartze inperialistak salatuz edo beste herriekiko elkartasun ekimen eta kanpainak garatuz. Argi utzi genuen Donostiako Doka antzokian 28 urteetako militanteen babespean eginiko agerraldian, estatu espainiarrak ilegalizatu nahi duena internazionalismo iraultzailea, abertzalea eta herri mugimenduko kidea dela. Eta izaera horren erakusle da Euskal Herrian eta nazioartetik jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia.
Euskal Herri mailan hainbat dira “Internazionalismoa ez da delitua” babes testua sinatu duten eragile politiko, sindikal eta sozialak. Bertan “Euskal Herria internazionalista baten alde lan egiteko beharra eta eskubidea, eta herri burujabeen arteko elkartasunezko harremanetan eraikiko den mundu bat” aldarrikatzen dute sinatzaileek.
Orain arteko sinatzaileen artean aurkitzen dira EH Bildu alderdi politikoa; ELA, Stee-eilas, LAB, EHNE Bizkaia- La via campesina eta ESK sindikatuak; Komite Internazionalistak, Mundu bat, Euskadi Cuba, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Eleak, Sare Antifaxista, Marcha Patriotica EH, Txiapasekin (la Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas), KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitarista, Bizkaiako Emakumen Asamblada, Ikasle Abertzaleak, Etxerat, Zirikatzen! Deustuko, kolektiboa, Elkartzen, Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia- Etxeko Langileen Elkartea, SODePAZ, Ahaztuak, Euskal Herrian Euskaraz, Martxoak 3 eta Fracking ez eragile sozialek. Atxikimendua eman nahi izatekotan idatzi internazionalismoaezdadelitua@gmail.com helbidera
Nazioartean berriz, Galizia, Herrialde Katalanak, Gaztela, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Sardinia, Korsika, Mexiko, Venezuela, Argentina, Brasil, Uruguay, Txile, Kolonbia, Puerto Rico, Kurdistan edo eta Frantziatik Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek abian jarritako manifestua internazionalistak eragile eta norbanako ezberdinen atxikimenduak bildu ditu, ehun baina gehiago dagoeneko. Manifestuan euskal herritarren aurkako epaiketa politiko guztiekin, eta beraz baita, Askapena eta 5 kide internazionalisten aurkako epaiketa amaitzea exigitzeaz gain, herrion arteko elkartasun internazionalista lantzen jarraitzeko konpromisoan berresten dute sinatzaileek, bereziki Euskal Herriarekiko elkartasunean.
Euskal Herriko zein nazioarteko manifesturi internazionalistari atxikimendua emateko aukera irekita jarraitzen du eta babes guzti hauek bildu eta gure borrokan berresteko datorren apirilaren 25ean Zarautzen Askapenako kideok ekitaldi politikoa burutuko dugu.