Ad hominem argudioei stop. Amnistia aurrera!
Ad hominem argudioak dira eztabaida alde batera utzita deskalifikazio pertsonaletan oinarritzen direnak, eztabaidan arerio duzunaren iritziei aurre egin beharrean solaskidearen edota haren komunitatearen ustezko akats eta gabeziak azpimarratzeko erabiltzen direnak. «Arerio baten argudioari ezin badiozu erantzun ez dago dena galduta: iraindu dezakezu» (Elbert Hubbert). Mikel Zubimendiren Historiaren motorraz hitz-aspertu batzuk artikulua (Gara, 2015-08-13) irakurriz gero ad […]