Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Polizia frantsesak atzo Parisen burututako operazio poliziala gaitzetsi nahi du. Bertan, Polizia frantsesak Egoitz Urrutikoetxea euskal herritarra eta oraindik identitatea ezagutzera eman ez duten beste bi pertsonen atxiloketak egin zituen.
Atxiloketa hauen aurrean eta Estatuek Euskal Herria umiliatu nahi duten une honetan, gure mugimendutik borrokarako beharra nabarmendu nahi dugu beste behin ere eta, era berean, antolatzeko beharra luzatu nahi diogu Euskal Herri Langileriari. Ez da bakerik egongo gatazkaren oinarrian dauden arrazoiak konpontzen eta gatazka horren eraginez errepresaliatutako militante guztiak libre egon arte.
Borroka bitarteko, askatasuna helburu. Jo ta ke irabazi arte!
Euskal Herrian, 2015eko urriaren 7a.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.