Ibon Iparragirreren kontra, Espainiako Gobernuak darabilen HIESaren erabilera politiko kriminala salatzera deia egiten dugu, azaroak 28 Ondarroan. Espainiako Gobernuak, HIESaren inguruan bidegabekeriaren marka guztiak hautsi dituela ozen salatu nahi dugu. Horren adierazle garbia da Ibon Iparragirreren kontra darabilten HIESaren erabilera politiko kriminala; disidentzia edozein medioren bidez txikitu nahian. Ustezko justiziaren inposaketatik haratago doan apustua da estatuarena Ibonekiko; osasun eskubideen kontrakoa, pertsonen duintasunaren kontrakoa, eta HIESAren inguruan nazioartean sinatutako akordio guztien kontrako jarrera aktiboa darabiltena. Ibon espetxearen bidez akabatu nahi dute, eta horren aurrean, kalera irteteko deia zabaltzen dugu, azaroak 28 Ondarroan, “Espetxeak gaixotzen gaitu, Ibon Ondarrure!” lemapean, estatuaren jarrera kriminala salatzeko asmoz. Ibon Iparragirreren baldintzarik gabeko askatasuna exijitzen dugu! Espainiako Gobernuak, HIESaren erabilera politikoarekin buka dezan exijitzen dugu!
ESPETXEAK GAIXOTZEN GAITU.
IBON ONDARRURE!
IBON ONDARRURE!