Lobato familiak badarama dirua, lotsa gabe hartua
«Calzados La Palma»-ko langileek beraien kaleratzeen arrazoiak eta Bilboko betiko denda honen itxieraren benetako zergatiak azaldu nahi dituzte.
Hau ez da edonolako kiebra ezan, jabeak diren Lobato anai-arrebek zuzendutako iruzur argia baizik:
- Inongo inbertsiorik egin gabe, negozioa hondoratzeko neurriak hartuz.
- Kalitate handiko produktua denda zikin eta zaharkitu baten salduaz, negozioa berriztu eta berrabiarazteko inongo neurririk hartu gabe.
- Enpresaren ondarea nahasteko asmoz, Iparragirre kalean «Calzados mujer» izeneko denda defizitarioa irekiaz.
- Baliabide ekonomikoak negozioaren bideragarritasunean inbertitu ordez, abokatu bufete garesti batean xahutuz, insolbentzia demostratuko duten kontuak edonondik ateratzeko lana egin dutelarik.
- Helburu espekulatzaileekin eraikinataz libratuz.
Guzti hau borobil irten zaie, negozioa hondoratu dute eta plantila desenplegura bidali dute, hiru nomina zor dizkigutelarik eta FOGASA-ri erreklamatutako 20 egunero indemnizazioak.
Lasai doaz, beraien ondasunak ondo babestuta, aurpegia eman gabe eta 40 urtetan eman diegun zerbitzu akatsgabearen ostean, ez dute hartzen inongo erantzukizunik egun diguten kaltearekiko.
CALZADOS LA PALMA EZ DU KIEBRAK JO!
LOBATO-TARREK DIGUTE ADARRA JO!
2016 otsaiaren 10ean