Isu­nak San Mame­sen Amnis­tia­ren alde­ko iku­rrak eramateagatik

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­du­tik atzo, San Mames fut­bol zelaian, Bil­bao Ath­le­tic eta Cor­do­ba­ren arte­ko nor­gehia­go­ka jokatzen ari zenean jazo­ta­ko ger­tae­ra erre­pre­si­boa sala­tu nahi dugu:

San Mame­se­ko zin­pe­ko zain­da­riek bi gaz­te ate­ra zituz­ten fut­bol zelai­tik eta Ertzain­tza­ren esku utzi zituz­ten amnis­tia­ren alde­ko iku­rri­ña era­ma­tea­ga­tik. Bi gaz­teei “kiro­lean bio­len­tzia saihes­te­ko” legea apli­ka­tu die­te eta kirol espa­rrue­tan 3 hila­be­te eta urte­be­te bitar­te­ko zigo­rraz gain, 300 eta 60.000 euro bitar­te­ko isu­na ezar diezaiekete.

Honen aurrean eta ezer baino lehen, gure mugi­men­duak elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die bi gaz­te hauei, babes poli­ti­koa ema­tea­re­kin bate­ra. Horre­taz gain, zin­pe­ko zain­da­rien, PNVren Ertzain­tza­ren eta Ath­le­tic Clu­be­ko zuzen­da­ritza­ren jarre­ra zipaioa sala­tu nahi du.

Ez da lehe­nen­go aldia amnis­tia­ren alde­ko iku­rrak era­ma­tea­ga­tik ala bes­te edo­zein herri alda­rri­ka­pe­na egi­tea­ga­tik Eus­kal Herri­ko fut­bol zaleen aur­ka jotzen dute­la, otsai­lean Indar Gorri Osa­su­na­ko peña­ren aur­ka­ko ope­ra­zioa San Mame­sen ger­ta­tu­ta­koa­ren aurre­ka­ri dugu­la­rik. Ez da lehe­nen­go aldia ere amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na­ren aur­ka egi­ten dute­la. Fran­ko hil eta gutxi­ra, 1977ko amnis­tia­ren alde­ko martxe­tan, poli­ziak 7 hil­da­ko era­gin zituen. Amnis­tia­ren alde­ko mobi­li­za­zioak his­to­ri­ko­ki jaza­rriak izan dira, amnis­tia­ren alde­ko mili­tan­te­ak ere bai, eta Amnis­tia­ren Alde­ko Batzor­deak eta Aska­ta­su­na­ren legez kan­po­ratzee­kin bate­ra hamar­ka atxi­lo­tu, tor­tu­ra­tu eta espetxe­ra­tu zituzten.

Amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na, pre­so, ihes­la­ri eta depor­ta­tuen aska­ta­su­na gal­de­gi­teaz gain, gure herria­ren zapal­kun­tza­ren zuta­beak deu­sez­tatze­ko aha­le­gi­nean ezin­bes­te­ko hel­bu­rua da eta horre­ga­tik gaur­ko egu­ne­ra arte erre­pre­sioa­ren jo pun­tuan jarraitzen du. Herria ani­ma­tu nahi dugu ozto­po guz­tien gai­ne­tik amnis­tia­ren alde lanean jarrai dezan. Borro­kaz eta anto­la­kun­tzaz lor­tu­ko dugu! Jo ta ke amnis­tia eta aska­ta­su­na lor­tu arte!

Eus­kal Herrian, 2016ko martxoa­ren 6a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *