Eus­kal Herria­ren aurrean

Ni, oku­patzai­leen eta kapi­ta­la­ren esku­ko kar­tze­la bihur­tu duten Eus­kal Herri hone­tan pre­so nagoen hau, Herria­ren aurrean ager­tzen naiz eta zuzen­bi­dean hobe­kien dago­kion beza­la, zera DIOT:

Idaz­ki honen bitar­tez mili­tatzen dudan herri mugi­men­dua­ren defen­t­sa egi­te­ra eta azken astee­tan bera­ri buruz esan­da­koen aurrean eran­tzu­te­ra nato­rre­la, bai­ta dago­ki­gun afe­ran argi­pen berriak egi­te­ra ere, honen guz­tia­ren oina­rria hona­ko ALEGAZIOAK izanik:

  1. ETA era­kun­de zibi­lak berriz ere era­kutsi du bere idaz­kie­tan askoz indar han­dia­goa jar­tzen due­la erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen aska­ta­su­na­ren alde lanean dihar­duen gurea beza­la­ko herri mugi­men­du xumea­ri aurre egi­ten, pre­soak kar­tze­lan ego­tea­ren ardu­ra­dun poli­ti­koei aurre egi­ten baino, ETA era­kun­de sozia­lis­ta iraul­tzai­lea­ren jarre­ra his­to­ri­ko­tik zein urrun dagoen age­rian utziz.

    Berri­ro ate­ra du Paris­ko epai­ke­ta­ko seien gaia gure mugi­men­dua­ri era­so egi­te­ko. Epai­ke­ta horre­ta­tik eten­ga­be ate­ra behar­ko litza­te­keen gai baka­rra mili­tan­te horiek jaso dituz­ten bizi oso­ra­ko zigo­rren sala­ke­ta behar­ko litza­te­ke, bai­na honi buruz ez die­gu txin­tik ere irakurri.

    Bula­rrean domi­na­rik ez dute­la behar esan dute. Gure mugi­men­duak ez du domi­na­rik banatzen, his­to­ria­ren mani­pu­la­zioa­ri aurre egi­ten dio etor­ki­zu­na ira­baz­te­ko lana­bes moduan. Izan zire­la­ko gara eta gare­la­ko izan­go dira.

    Bere oni­ritzia ez dau­ka­gu­la esan du. Gure mugi­men­dua inde­pen­den­tea eta mili­tan­te hel­duez osa­tu­ta­koa da. Gai­ta­sun kri­ti­ko nahi­koa dau­ka­gu inoren oni­ritzia­ren zain egon behar ez iza­te­ko. His­to­ria libu­rue­tan ager­tu­ko da ETAk, bere ibil­bi­dea­ren amaie­ran, herri­tik jaio­ta­ko amnis­tia­ren alde­ko mugi­men­du bati eman zion tratua.

  2. Sor­tu­ko boze­ra­mai­le batek esan du gure plan­te­amen­duak 80ko hamar­ka­da­ra buel­tatzen gai­tue­la. Bada, horre­la­ko argu­dio hus­tuak his­to­ri­ko­ki entzun ditu­gu Eus­kal Herria­ren etsaien aho­tan Ezker Aber­tza­lea­ri era­so egi­te­ko. Jarre­ra poli­ti­koak defen­datze­ko argu­dioen fal­tan bes­tea barre­ga­rri uzte­ko saia­ke­rak ager­tzen dira. Zer­bait garaiz kan­po bal­din bada­go gure herria zapal­du­ta man­ten­tzen duen kapi­ta­lis­mo inpe­ria­lis­ta eta bere lege­di osoa dira. Ez gara gu zapal­tzai­leen lega­li­ta­tea onar­tze­ko plan­te­amen­duak defen­datzen ari gare­nok eta jarre­ra poli­ti­ko horiek ez dira 80koak, 70ekoak bai­zik. Bes­te batzuek bide hori egin zuten lehe­na­go eta bada­ki­gu non buka­tu zuten.

    Bitar­tean, komu­ni­ka­bi­dee­tan denek guri buruz hitz egi­ten dute, bai­na gure­kin kon­ta­tu gabe. Esan­gu­ratsua da eten­ga­be Sor­tu­ri era­so egi­ten dio­te­nak, pre­soen gaian eta gure plan­te­amen­due­kin alde­ra­tu­ta beti jar­tzen dire­la Sor­tu­ren alde, eta hori ere argi­ga­rria da kon­tu­ratze­ko esta­tuen­tzat ze plan­te­amen­dua den erosoena.

  3. Gure mugi­men­dua­ren plan­te­amen­duei aurre egin beha­rrean, batzuek esal­di eta hitz erre­pi­ka­ko­rrak era­bil­tzen dituz­te zer­ga­tik euren alter­na­ti­ba gurea baino hobea den inoiz azal­du gabe: «zati­katzai­leak», «hel­bu­ru ezku­tuak», «Gora EPPK»… Askoz erra­za­goa da iko­noak era­bil­tzea eta jen­dea­ren sen­ti­men­tal­ta­sun akri­ti­koa­ri dei egi­tea egoe­ra­ren ana­li­si objek­ti­boak eta borro­ka ideo­lo­gi­koa egi­tea baino. Hori­xe izan da kapi­ta­lis­moa­ren eta sozial­de­mo­kra­zia­ren ezau­ga­rri nagu­sie­ta­koa, lelo erra­zak asmatzea eta bere nagu­si­ta­sun media­ti­koa era­bil­tzea beraien pen­tsa­mol­dea ezar­tze­ko, bai­ta hitz iraul­tzai­leak har­tzea ere edu­kiz hus­te­ko. Amnis­tia hitza har­tzea zapal­tzen gai­tuen lege­dia onar­tu behar dela defen­datze­ko aipa­tu­ta­koa­ren adi­bi­dea da. Lega­li­ta­tea onar­tu­ta zigo­rrak bete­ta kar­tze­la­tik ate­ratzea barruan urte pilo egin eta gero bes­te edo­zein gau­za izan­go da, bai­na ez amnistia.

  4. Ohi­koa bihur­tu da esa­tea guk ez dau­ka­gu­la estra­te­gia­rik eta ez dugu­la momen­tu hone­ta­ra­ko inola­ko irten­bi­de­rik eskain­tzen. Behin eta berriz esan dugu guretzat lehen­ta­su­na zela amnis­tia­ren gaia berri­ro kale­ra ate­ratzea lehe­nen­go urrats moduan, eta lor­tu dugu­la ezin da zalan­tzan jarri. Biga­rren urrats moduan plan­te­atu dugu hel­bu­ru honen ingu­ruan Eus­kal Herri Lan­gi­lea­re­kin indar meta­ke­ta egi­ten saiatzea ezin­bes­te­koa dela herri pre­sioa­ren bitar­tez esta­tuak mugia­raz­te­ko, bai­na hau ez da epe labu­rre­ko kon­tu bat, eta egin behar da ustez zure bur­ki­deak zire­nak boi­ko­ta egi­ten dizu­te­nean ere. Indar meta­ke­ta­ri buruz ari gare­nean, garran­tzitsua da esa­tea horre­ta­ra­ko jen­dea kon­ben­tzi­tu behar dela, eta ez gu iza­tea bes­te batzuen dis­kur­tsoe­ta­ra mugitzen gare­nok, betie­re jakin­da gure hel­bu­ruak begi bis­ta­tik gal­du gabe plan­te­amen­du ezber­di­nak dituz­te­ne­kin pun­tu aman­ko­mu­nak aur­kitzea posi­ti­boa dela. Zen­tzu hone­tan azpi­ma­rra­ga­rria da indar meta­ke­taz gehien hitz egi­ten dute­nak edo­zei­ne­kin bil­tze­ko prest dau­de­la gure­kin izan ezik, jakin­da hain­bat gai­tan eta bakoitzak bere ira­kur­ke­ta pro­pioa egi­ten ados­ta­sun mini­moe­ta­ra hel­tzea posi­blea litzatekeela.

    Orain gutxi, Berriak egin­da­ko elka­rriz­ke­ta batean, Juan Mari Ola­nok azal­du zuen pre­soak ater­tze­ko modua herri pre­sioa egi­tea dela esta­tuak mugia­raz­te­ko. Bes­te ezer bere­zi­rik ezin izan du pro­po­sa­tu, zoritxa­rrez, kar­tze­le­ta­ko gil­tzak ez dau­de­la­ko gure esku. Aza­roan Hasier Arrai­zi Deian egin­da­ko elka­rriz­ke­tan, bio­len­tzia­ren ingu­ru­ko dis­kur­tsoan kon­trae­san han­die­tan sar­tzeaz gain, pre­soen afe­ra­ri buruz gal­de­tu zio­te­nean, gau­za bera eran­tzun zuen, «pre­sioa egin Madri­lek espetxe poli­ti­ka alda dezan». Eta hor buka­tu zen dena.

    Horre­taz gain, ez dator txar­to noi­zean behin gogo­ra ekar­tzea ETAk berak eta Sor­tuk onar­tu dute­la azken urtee­tan martxan jarri duten estra­te­giak ez ditue­la aurrei­kus­ten zituz­ten emaitzak eman eta ez gau­de­la espe­ro zuten lekuan. Harri­ga­rria horre­la­koak entzu­tea euren ibil­bi­de orria nazioar­te­ko inpe­ria­lis­moa­ren ordez­ka­riek eman­da­ko ahol­kuei jarrai­tuz disei­na­tu zute­la kon­tu­tan har­tzen badu­gu. Ahaz­tu gabe zen­tzu mini­moa dau­kan edo­no­ren­tzat kon­trae­san gain­die­zi­na dela Zutik EH doku­men­tuan estra­te­gia berria­ren erdi­gu­nean des­obe­dien­tzia zibi­la kokatzea eta orain kon­tra­ko noranz­koan doan lege­dia­ren onar­pe­na defen­datzea. Estra­te­gien ingu­ruan lezio gutxiago.

  5. EPPK, agi­ri bat argi­ta­ratzen due­nean, ira­kur­ke­ta poli­ti­koa egi­ten ari da modu publi­koan, eta zile­gia ez ezik, ikus­pun­tu iraul­tzai­le bate­tik ezin­bes­te­koa da kri­ti­ka egi­te­ko auke­ra ire­ki­ta iza­tea, soi­lik era­ba­ki bakoitzak dituen alde onak eta txa­rrak balan­tzan jarri­ta jakin bai­te­za­ke­gu har­tzen ditu­gun jarre­re­tan onu­rak ala kal­teak gai­len­tzen diren. Pre­so poli­ti­koak pre­so baino lehe­na­go mili­tan­te­ak dira eta horre­la tra­ta­tuak iza­tea mere­zi dute. Pre­so ego­tea­ga­tik esa­ten duten guz­tia­ri men egin behar zaio­la defen­datzen dute­nak, mili­tan­te hauei, bes­te behin ere, euren izae­ra poli­ti­koa ken­tzen ari zaiz­kie. Horre­la­ko jarre­rak balio­ga­rriak izan dai­tez­ke bar­ne mai­lan iritzi uni­for­mi­za­tuak ezar­tze­ko, bai­na etsaia­ri poli­ti­ko­ki aurre egi­te­ko orduan erre­pre­sa­lia­tuak ikus­le huts bihur­tu eta era­gi­le moduan balio­ga­betzen ditu.

    Azken astee­tan entzun behar izan dugu pre­soei zigo­rrak luza­tu nahi diz­kie­gu­la irten­bi­de indi­bi­dua­len aur­ka jotzen dugu­nean, edo zigor bikoitza eza­rri nahi die­gu­la. Heme­ro­te­kei erre­pa­soa ema­ten badie­gu horre­la­ko aku­sa­zio nahi­kotxo aur­ki­tu­ko ditu­gu orain ez hain urru­ne­koak, eus­kal mili­tan­te­ak atxi­lotzen zituz­te­nen aho­tik EPP­Kri eta ETA­ri hori­xe bera lepo­ra­tuz. Horre­la­ko argu­dioek ezta­bai­da poli­ti­koa­ren mai­la lurra­ren parean uzten dute.

  6. Urrats bakoitzean alde onak eta txa­rrak mahai gai­nean jarri behar badi­ra emaitza bere oso­ta­su­nean iku­si ahal iza­te­ko, epai­ke­te­tan fis­ka­la­re­kin egin­da­ko akor­dioe­tan gau­za bera egin behar dugu, eta ez ezar­tzen digu­ten epai­te­gi faxis­ta­ren era­ba­kia­ren ara­be­ra­ko balo­ra­zioak egin. «Kar­tze­la­ratzen bagai­tuz­te poli­ti­ko­ki gaiz­ki egin dugu eta ez bagai­tuz­te kar­tze­la­ratzen, one­nak gara». Horre­la­ko plan­te­amen­du sin­pleek soi­lik izan deza­ke­te logi­ka bal­din eta gerra bat gal­du eta gero berriz borro­ka­ri eki­teak ez due­la mere­zi balo­ratzen badu­gu. Orain arte, Lan­graitz Bide­koak izan ezik, Ezker Aber­tza­le­ko inork ez dugu onar­tu hori ger­ta­tu denik. Bakoitzak bide ezber­di­nak jorra­tu nahi ditu bai­na bi pre­mi­sa horiek bate­ra ez ditu inork onartu.

    Ana­li­za­tu deza­gun beraz zein den egoe­ra. Kar­tze­lan ia 400 pre­so poli­ti­ko ditu­gu, ihe­sean eta depor­ta­tu­ta dau­de­nak ezin kon­ta, eta orain­dik epai­ke­ta pilo gel­ditzen dira. Erre­pre­sio hau pai­ratzen duten per­tso­na guz­tiek momen­tu jakin batean era­ba­ki zuten euren ongi­za­te per­tso­na­la­ri baino garran­tzi han­dia­goa eman­go zio­te­la borro­ka­ri, horrek dakar­tzan arris­kue­kin. Inork ez deza­la gaiz­ki uler­tu esan nahi duda­na, ondo bai­ta­kit mili­tan­te­ok ez gare­la sen­ti­men­du­rik gabe­ko robo­tak, bel­du­rra, mina, tris­tu­ra eta bes­te hain­bat sen­tsa­zio sufritzen ditu­gun per­tso­nak bai­zik. Bai­na orduan zin­tzoak izan gai­te­zen gure burue­kin eta ez deza­gun tran­pa egin. Dituen kos­te altuak dire­la-eta borro­ka egi­tea mere­zi ez due­la ondo­rioz­tatzen badu­gu, orduan bai, logi­koa izan­go da erre­pre­sioa des­ak­ti­batze­ko eta bakoitza aha­lik eta las­te­rren bere etxean egon ahal iza­te­ko beha­rrez­koa den guz­tia egi­tea eta borro­ka biga­rren plano batean uztea, ondo­rio poli­ti­koak dire­nak dire­la, bai­na hori gerra gal­du duen eta borro­ka­ra inoiz itzu­li nahi ez due­na­ren ikus­pun­tu­tik baino ezin dai­te­ke egin.

    Herriak, ordea, bere hel­bu­ruei muzin egi­ten ez die­la argi dago eta horre­tan guz­tiok ados bagau­de, ados egon­go gara ere borro­ka bera zein egoe­ra­tan gel­ditzen den balo­ra­tu behar­ko dugu­la ema­ten dugun urrats bakoitzean, eta badaez­pa­da nor­bai­tek orain­dik zalan­tzak badi­tu, ez naiz borro­ka arma­tua­ri buruz ari, gure mugi­men­dua ez bai­ta horre­ta­ra­ko jaio, bai­na edo­zein borro­ka mol­dek inoiz pasa­tu ezin ditza­keen zen­bait marra gorri ondo mar­ka­tu­ta izan behar ditu efek­ti­boa iza­tea nahi badugu.

  7. Segu­ra­ko 35en epai­ke­ta­ko pak­tuan auzi­pe­tuek ontzat eman zuten Gar­zo­nen dok­tri­na eta onar­tu egin zuten Bata­su­na ETA zela. Etor­ki­zu­nean hori onar­tu iza­nak herria­ren pen­tsa­mol­dean eta belau­nal­di berrien­gan izan­go duen era­gi­na oso latza izan­go da, eta are gehia­go jarre­ra hori mugi­men­du poli­ti­ko iraul­tzai­le deritzan zuzen­da­ritza­tik dato­rre­la kon­tu­tan izan­da. Aska­pen borro­ka­ri era­gi­ten dion kal­tea ahaz­tu­ta kar­tze­la saihes­tea lehe­nen­go hel­bu­ru beza­la jar­tzen duen mili­tan­tea ez da iraultzailea.

    Aurre­ko astean 5 nafar akor­dio ber­di­ne­ra hel­du dira Audien­tzia Nazio­na­lean eta las­ter ate­ra dira zutik­za­leak garai­pen poli­ti­ko gisa sal­tze­ra eta ere­du horren balia­ga­rri­ta­su­na defen­datze­ra, eta larria­goa, kar­tze­la saihes­te­ko bide bakar­tzat aurkeztera.

    Ez diot pak­tu guz­tiak berez txa­rrak dire­nik, bai­na bakoitza­ren ondo­rio poli­ti­koei ere begi­ra­tu behar die­gu. Eta esa­te­ra noa­na ez da inolaz ere nafar hauen kon­tra­ko era­so per­tso­na­la, iritzi poli­ti­koa bai­zik. Tor­tu­ra­ren kon­tra buru­tu duten «azt­nu­gal» kan­pai­na bikai­na eta balio poli­ti­ko han­di­koa izan da, oihar­tzun han­di­koa. Gai­ne­ra, Estras­bur­gok Espai­nia­ko esta­tua kon­de­na­tu zuen atxi­lo­tue­ta­ko batek jarri­ta­ko tor­tu­ra sala­ke­ta ez iker­tzea­ga­tik. Ara­zoa dator pak­tua onar­tzean aku­sa­zioak modu «librean» onar­tzen ditu­zu­nean eta, ondo­rioz, tor­tu­ra­pean egin­da­ko dekla­ra­zio guz­tiak juri­di­ko­ki balioz­tatzen ditu­zu­nean, horrek dituen ondo­rio poli­ti­ko eta juri­di­koe­kin, eta hau ger­ta­tu da tor­tu­ra­ren kon­tra­ko erre­fe­ren­te argi batean, eta ez da baka­rra, antze­koa ger­ta­tu baitzen Unai Roma­no­re­na eta bes­te kasu batzue­tan ere. Ez dut per­tso­na hauen duin­ta­sun per­tso­na­la zalan­tzan jar­tzen, argi gera dadi­la, ikus­pe­gi poli­ti­ko bate­tik ari naiz eta bakoitza­ri per­tso­nal mai­lan pro­ze­sa­tu­ta ego­teak modu ezber­di­nean era­gi­ten dio­la onar­tu­ta eta ulertuta.

  8. Lehen aipa­tu badut batzuek kar­tze­la saihes­te­ko bide bakar­tzat pak­tuak sal­tzen diz­ki­gu­te­la, gogo­ra eka­rri nahi dut aste berean Jor­ge Olaiz libre gel­di­tu dela pak­tu­rik egin gabe, orain­dik epaia­ren zain dagoen arren, edo­ta Aska­pe­na­koak euren era­kun­dea­ren defen­t­sa eta mili­tan­tzia inter­na­zio­na­lis­ta­ren gorai­pa­me­na egin­da absol­bi­tu­ta gel­di­tu zirela.

    Nor­bai­tek esan­go du epai­tua izan gabe erre­za dela bes­teen jarre­ra poli­ti­koak kri­ti­katzea, bai­na nor­be­ra­ren txan­da hel­du­ta iku­si­ko dugu­la hain kohe­ren­teak garen, eta egia da. Horre­ga­tik eta Amnis­tia­ren Alde­ko Mugi­men­du­ko aur­pe­gi eza­gun bat nai­zen hei­nean, idatziz kon­pro­me­titzen naiz gure mugi­men­dua­ren aur­ka inoiz tamai­na han­di­ko era­soa ger­ta­tu­ko balitz, anto­la­kun­dea­ren eta aska­pen borro­ka­ren duin­ta­su­na nire ongi­za­te per­tso­na­la­ren aurre­tik jar­tze­ko jarre­ra har­tu­ko dudala.

  9. Art. 72.6 LOGP: …pro­gre­sión al ter­cer gra­do (…) per­so­nas con­de­na­das por deli­tos de terro­ris­mo (…) satis­fac­ción de la res­pon­sa­bi­li­dad civil (…) mues­tren sig­nos ine­quí­vo­cos de haber aban­do­na­do los fines y los medios terro­ris­tas, y ade­más hayan cola­bo­ra­do acti­va­men­te con las auto­ri­da­des (…) decla­ra­ción expre­sa de repu­dio de sus acti­vi­da­des delic­ti­vas y de aban­dono de la vio­len­cia y una peti­ción expre­sa de per­dón a las víc­ti­mas de su deli­to (…) que el pre­so está real­men­te des­vin­cu­la­do de la orga­ni­za­ción terro­ris­ta y del entorno y acti­vi­da­des de aso­cia­cio­nes y colec­ti­vos ile­ga­les que la rodean…

    Hone­taz gain, gra­duz pasatze­ko egin beha­rre­ko guz­tiek pre­so poli­ti­koen duin­ta­su­nean eta euren arte­ko kohe­sioan izan­go dituz­ten ondo­rio larriak alde bate­ra utzi­ta, nor­bai­tek azal­du ahal digu behin­goz zelan bete­ko duten legea, kon­tu­tan izan­da sala­ke­ta eta damua dire­la inoiz iga­ro­ko ez duten marra gorria? Nor­bait gezu­rre­tan ari da eta hori ez da Amnis­tia­ren Alde­ko Mugimendua.

    Bide hau pro­po­satzen ari dire­nak bada­ki­te amaie­ran goian ager­tzen den para­gra­fo­are­kin topo egin­go dute­la eta ate horre­ta­tik oso pre­so gutxi dagoe­la sar­tze­ko prest. Amnis­tia gau­zae­zi­na dela uste badu­te, ez litza­te­ke gutxie­nez indul­tua eska­tu behar? Hori dela­ko Kolon­bian amnis­tia par­tzia­laz balia­tu ezin dai­tez­keen pre­soen­tzat eskatzen ari dire­na. Gai­ne­ra, indul­tuak aurre­ra era­ma­te­ko ez da sikie­ra beha­rrez­koa pre­soek edo abo­ka­tuek eskae­ra lega­lik egi­tea. Bai­na ara­zoa ez da hori, ara­zoa da pre­soen jarre­ra jakin batzuk beha­rrez­koak dire­la Sor­tu­ren estra­te­gia, des­obe­dien­tzia­tik urrun sis­te­man txer­tatzean datza­na, aurre­ra era­man ahal iza­te­ko, izan ere oso zai­la bai­ta herria­ri azal­tzea ins­ti­tu­zioe­tan ego­te­ko lege­dia, alder­dien legea bar­ne, onar­tzen duzu­la pre­soek kar­tze­lan erre­sis­ten­tzia jarre­ra man­ten­tzen duten bitar­tean. Lehen­da­bi­zi­ko hel­bu­rua, beraz, ez da pre­soak kale­ratzea, ildo poli­ti­ko jakin bat eli­katzea baizik.

    Bes­te alde bate­tik onar­te­zi­na da hau guz­tia jus­ti­fi­katze­ko Sor­tu esa­ten ari den moduan lega­li­ta­tea beti onar­tu dela esa­tea, mani­pu­la­zio hut­sa iza­teaz gain irain galan­ta dela­ko kar­tze­le­ta­ko bizi bal­din­tzak hobetze­ko hain­bes­te borro­ka egin eta hain­bes­te sufri­ka­rio pasa­tu behar izan dituz­ten mili­tan­te­en­tzat. Lege­diak berak ezber­din­tzen du Sor­tuk fede txa­rrez ezber­din­tzen ez due­na, kar­tze­le­ta­ko lege­dia bi blo­ke­tan bana­tu­ta dagoe­la: esku­bi­deen blo­kea eta bete­beha­rre­na. Esku­bi­deen blo­kea txa­peo, gose eta ega­rri gre­ba, zai­nen moz­ke­ta, komu­ni­ka­zio gre­ba eta abar luze baten ondo­rioz pix­ka­na­ka ira­ba­zi­ta­ko kar­tze­la barru­ko aska­ta­sun espa­rru txi­kiak izan dira, pre­so poli­ti­koei izer­dia eta odo­la kos­ta­tu zaiz­kien eta inork opa­ri­tu ez diz­kien espa­rruak. Esan beha­rrik ez dago LOG­Pren 72. arti­ku­lua­ren sei­ga­rren pun­tua ez dagoe­la esku­bi­deen blo­kean, Kolek­ti­boak inoiz onar­tu ez duen bete­beha­rren blo­kean bai­zik. Pre­so poli­ti­koek duin­ta­sun mini­mo batez bizi ahal iza­te­ko lor­tu­ta­ko garai­pe­nak duin­ta­sun hori bera ken­tze­ko etsaiak asma­tu­ta­ko neu­rrie­kin kon­pa­ratzea ez dau­ka izenik.

  10. Lege­dia­ren onar­pe­na egi­tean zen­bait ter­mino era­bil­tzea­ren ondo­rioez hitz egi­ten dugu­nean, len­goaiak herria­ren pen­tsa­mol­dean jokatzen duen pape­raz ari gara. Etsaia­ren ter­mi­no­lo­gia onar­tzen has­ten zare­nean bere tesie­ta­ra hur­bil­tze­ko bidea egi­ten has­ten zara, eta azken astee­tan horren adi­bi­deak ere izan ditu­gu. Hau ikus­te­ke dugu­na­ren hasie­ra baino ez da.

    Martxoa­ren 17ko ikas­le gre­ba­ren bai­ta­ko pro­tes­te­tan ger­ta­tu­ta­ko lis­ka­rren aurrean, Ikas­le Aber­tza­leak hona­ko adie­raz­pe­nak egin zituen: «Poli­zia Nazio­na­lak eta Poli­zia Fora­lak (…) ez dituz­te beha­rrez­koak ziren neu­rriak har­tu horre­la­ko ger­tae­rak saihes­te­ko ikas­le gre­bek iza­ten duten izae­ra gataz­katsua kon­tuan har­tu­rik», «Iru­ñe­ko Uda­letxea­ren kon­tra­ko ger­tae­rak lekuz kan­po dau­de», «Eli­teen par­te­tik pak­tu sozia­la apur­tzen ari da» eta antze­koak entzun ahal izan genituen.

    Api­ri­la­ren 9an Zor­notzan Kutxa­bank eta Movis­ta­rren aur­ka buru­tu­ri­ko era­soen aurrean, uda­le­rri­ko EH Bil­du­ko tal­deak zera adie­ra­zi zuen: «El Gru­po Muni­ci­pal EHBILDU de Amo­re­bie­ta-Etxano mues­tra su recha­zo a los des­per­fec­tos sobre las pro­pie­da­des pri­va­das (sic) per­te­ne­cien­tes a Kutxa­bank y a Movis­tar ocu­rri­dos este pasa­do sábado.

    La con­vi­ven­cia ha de par­tir de la tole­ran­cia y del res­pe­to a las ideas, dos pila­res fun­da­men­ta­les que se ven que­bran­ta­dos con este tipo de actos, y que debe­rían ser sal­va­guar­da­dos por una socie­dad que aspi­ra a vivir en paz».

    Api­ri­la­ren 15ean Arnal­do Ote­gik terro­ris­mo hitza era­bi­li zuen ETA­ren jar­due­ra­ri erre­fe­ren­tzia egi­te­ko komu­ni­ka­bi­deei eskai­ni­ta­ko pren­tsau­rre­koan. Zer esa­nik ez La Sex­ta­ko Sal­va­dos tele­saioan egin­da­ko strip­tea­sea­ri buruz. Bes­te gau­za asko­ren artean, elka­rriz­ke­ta­ren une batean, Xabier Lopez Peña zena­ren­gan­dik baino Egi­gu­re­nen­gan­dik hur­bi­la­go kokatze­ra hel­du zen. 

    Hiru pasar­te hauei izen pro­pio­rik jarri­ko ez bage­nie PNV edo­ta PSOE­ren ordez­ka­rien batek egi­nak eman­go lukete.

  11. Azken ale­ga­zio­ra iritzi­ta, azpi­ma­rra­tu nahi­ko nuke amnis­tia­re­na ez dela erre­pre­sa­lia­tuei baka­rrik era­gi­ten dien kon­tzep­tua, gehien­bat hauei era­gi­ten die­la jaki­na den arren. Amnis­tia­ren alde­ko borro­kak herri oso bati era­gi­ten dio eta oso bere­zi­ki gaz­te­ria­ri. Amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na Eus­kal Herrian zer ger­ta­tu den eta gataz­ka­ren erroak non dau­den iden­ti­fi­katze­ko lana­bes ezin hobea iza­teaz gain, gure herria­ri aska­ta­su­na­ren bidea ire­ki­ko dion borro­kak behar duen oxi­ge­noa da. Horre­ga­tik, hasie­ra­tik gure leloa bihur­tu dugu Amnis­tia eta Aska­ta­su­na!, bada­ki­gu­la­ko lehe­nen­goa­ren esku­tik eto­rri­ko dela bigarrena. 

Aipa­tu­ta­ko guztiagatik,

Herria­ri ESKATZEN diot eman­da­ko azal­pen guz­tiak kon­tu­tan har ditzan eta amnis­tia­ren bide­tik inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde borro­kan jarrai dezala.

Jus­ti­ziaz­ko eskae­ra izateagatik, 

Bara­kal­don, 2016ko api­ri­la­ren 19a.

Sen­doa Jura­do Garcia.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Un comentario

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *