Schermata 2014-05-27 a 23.37

Aurre­rantz (1)

Ezker aber­tza­lea­ren mili­tan­te­ok gara, gaz­teok eta nagu­siok, betie­re Eus­kal Herria sozia­lis­ta eta inde­pen­den­te, eus­kal­dun, femi­nis­ta eta eko­lo­gis­ta­ren alde borro­ka­tu gare­nok. Gure mili­tan­tzia iraul­tzai­lea Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­dua­ren hain­bat era­kun­de eta kolek­ti­bo­tan era­man dugu aurre­ra, nor­be­rak ego­kitzat jo duen era­kun­dean, hain zuzen ere. 

Eus­kal Herriak eta Ezker Aber­tza­leak gaur egun bizi duten egoe­ra iku­si­ta, bil­du egin gara geu­re bizi­pe­nak, azter­ke­tak eta ikus­pe­giak elka­rri azal­tze­ko. Gure lan, indar, gogoe­ta eta espe­rien­tzia Eus­kal Herria­ren aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren zer­bitzuan jarri nahi ditugu. 

Berro­gei­ta hamar urtez baino gehia­goz gogor borro­ka­tu ondo­ren, lor­tu dugu Eus­kal Herriak exis­titzen jarraitzea, eus­ka­rak bizi­rik irau­tea, kla­se­ko kon­tzien­tzia nazio­na­la eus­kal herria­ren­gan errotzea; lor­tu dugu Ama Lurra­ren sun­tsi­pe­na era­goz­tea, femi­nis­moak aurre­ra egi­tea, eta bes­te borro­ka askok Esta­tu zapal­tzai­leen eta kapi­ta­lis­moa­ren aur­ka jo ta ke jarraitzea; nola­nahi ere, zapal­ke­ta nazio­na­lak, kla­se­koak eta patriar­ka­lak hor dirau­te indarrean. 

Espai­niak eta Fran­tziak proiek­tu sozia­lis­ta eta inde­pen­den­tis­ta oro garatzea era­goz­ten dio­te eus­kal nazioa­ri. Eus­kal Herriak pai­ratzen duen zapal­ke­ta esta­tu horie­ta­ko bur­ge­sien intere­sek gida­tua da; izan ere, euro­par proiek­tua­ren bai­tan, interes horiek inpo­sa­tu egi­ten dituz­te beren one­ra­ko eta herri-kla­seen kon­tra, batez ere ema­ku­meen eta gaz­teen kon­tra. Inpo­sa­tu nahi digu­ten etor­ki­zu­na XIX. men­de­ko bizi-bal­din­tzen antze­koa da: lan­ga­be­zia, mise­ria, baz­ter­ke­ta, derri­go­rrez­ko emi­gra­zioa, terro­re patriar­ka­la, alie­na­zioa, nagu­sien bote­rea, pla­ne­ta­ren agor­pe­na, nazio zapal­duen geno­zi­dio kul­tu­ral eta lin­guis­ti­koa… Hori da demo­kra­zia burgesa. 

Due­la zaz­pi urte­tik hona –gutxi gorabehera‑, ezker aber­tza­leak Eus­kal Herriak pai­ratzen duen egoe­ra horren aur­ka borro­katze­ko era­man duen estra­te­gia ofi­zia­la porrot galan­ta izan da, age­rian gera­tu den beza­la. Borro­ka ins­ti­tu­zio­na­la herri-borro­ka­ren gai­ne­tik lehe­nes­tea, lan­gi­le- eta herri-mugi­men­dua ahul­duz, “efi­ka­zia” poli­ti­ko buro­kra­ti­koa prak­ti­katzea, alder­dia­ren for­ma har­tu­ta, opor­tu­nis­mo­ra eta tak­ti­zis­mo­ra lerra­tuz; alde­ba­te­ko­ta­su­na era­bil­tzea, inpo­sa­tu­ta­ko legeak onar­tuz eta betez, eta abar. Estra­te­gia horrek era­ba­te­ko porro­te­ra era­ma­ten gai­tu zuze­nean. Horre­ga­tik, uste dugu beha­rrez­koa dela lan egi­tea eta borro­katzea poli­ti­ka hori aldatze­ko; beha­rrez­kotzat jotzen dugu, hala­ber, Zutik Eus­kal Herria­ren aurre­tik ezker aber­tza­lea­ren oina­rrian egon diren ildo estra­te­gi­koak berres­ku­ratzea, orain­go bal­din­tze­ta­ra ego­ki­tuz. Ezin da estra­te­gia­rik plan­te­atu kapi­ta­lis­moa­ren orain­go bal­din­tzak kon­tuan har­tu gabe. Ez da egon eta ez dago “ongi­za­te” Esta­tu­rik, eta horren pro­me­sa egi­ten duen proiek­tu sozial­de­mo­kra­ta oro herria engai­natzen ari da.

Estra­te­gia sozial­de­mo­kra­ta hori kri­sian sar­tu da, eta mili­tan­te aber­tza­le eta sozia­lis­ten itxa­ro­pe­nak betetzen ez ditue­nez, berre­go­kitze-pro­ze­su bat jarri da martxan: Abian eztabaida.

Abian ezta­bai­da­ren hasie­rak itxa­ro­pen han­diak piz­tu zituen; horre­ga­tik, Ezker Aber­tza­le­tik edo bera­ren ingu­ru­ne­tik urrun­du­ta­ko hain­bat mili­tan­te berriz ere elkar­tu ziren, ezta­bai­dan par­te har­tze­ko. Per­tso­na askok beren kri­ti­kak aur­kez­te­ko auke­ra iku­si zuten, Zutik Eus­kal Herria ezta­bai­da­ren unean ez beza­la, garai har­tan ezin izan baitzu­ten horre­la­ko kri­ti­ka­rik egin. Bes­tal­de, Zutik Eus­kal Herria­re­kin eta Sor­tu­re­kin ados egon ziren bes­te per­tso­na batzuek, alder­di horren deri­ba erre­for­mis­ta iku­si­ta, ezta­bai­da ire­ki bat egin nahi zuten, gai guz­tiez hitz egin ahal iza­te­ko eta Ezker Aber­tza­lea­ren bene­ta­ko fun­t­sa osatzen duten ikus­pe­gi guz­tiak plan­te­atze­ko. Per­tso­na askok pen­tsa­tu zuten Abian ezta­bai­da­tik era­gi­na izan zeza­ke­te­la Ezker Aber­tza­leak behar dituen ildo poli­ti­koan eta anto­latze-for­man; bes­te batzuek, aldiz, mes­fi­dan­tzaz ikus­ten zuten bide hori. 

Lehe­nen­go ezta­bai­dan, 9.000 per­tso­nak par­te har­tu zuten modu akti­boan, eta Sor­tu­ren ildo poli­ti­koan ikus­ten zituz­ten ara­zo uga­ri pla­za­ra­tu zituz­ten eta 800 ekar­pe­ne­tan isla­tu. Biga­rren fasean, Sor­tu­ren kopu­ru ofi­zia­len ara­be­ra, 4.782 per­tso­nak par­te har­tu zuten. Eta ezta­bai­da­ren azken fasean, datu ofi­zia­len ara­be­ra, 3.059 per­tso­nak par­te har­tu zuten. Par­te-har­tzea­ren behe­ra­ka­da hori iku­si­ta, pen­tsatzen dugu ezta­bai­da­ra­ko plan­te­atu zen meto­do­lo­gia tesi ofi­zia­le­ta­ra­ko soi­lik zela era­bil­ga­rria; izan ere, bene­ta­ko auto­kri­ti­ka baz­ter­tu­ta, kri­ti­katzen omen zuten poli­ti­ka indar­tu egi­ten zuten.

Errea­li­ta­tean, txos­ten ofi­zia­lak jaso­ta­ko % 80ko sos­ten­gua datu fal­tsu bat da, zeren ez bai­ta ezker aber­tza­lea­ren % 80, bai­zik eta Abian ezta­bai­da amaie­ra­ra arte jarrai­tu duen gutxien­goa­re­na, hau da, oso ehu­ne­ko txikia. 

Abian ezta­bai­da mes­fi­dan­tzaz ikus­te­ra bul­tzatzen gai­tuen azke­ne­ko arra­zoia da “ezta­bai­da” egi­ten zen bitar­tean oina­rrie­kin ados­tu­ta ez zeu­den akor­dio estra­te­gi­koak egin dire­la. Adi­bi­de dei­ga­rrie­ne­ta­ko batzuk, bai­na ez baka­rrak, hona­ko hauek dira: Segu­ra­ko auzia­ren ingu­ruan Esta­tua­re­kin egin­da­ko akor­dioa; EAE­ko Etxe­bi­zitza­ren Legea PSE-EE eta UPDre­kin onar­tu iza­na; Udal­bil­tza inda­rrik gabe utzi iza­na, EAJ­re­kin Eude­len ados­tu­ta­koa­ren bidez; eta Udal Legea EAJ­re­kin onar­tu iza­na. Bes­te akor­dio batzuk ere aipa­tu genitza­ke, hala nola Ara­ba­ko Aldun­dia­ren 2016ko Aurre­kon­tuen onar­pe­na, eta Gas­teiz­ko Uda­le­koak, EAJ-PSE­re­kin. Horiek eta bes­te akor­dio batzuek nabar­men murriz­ten dituz­te inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­mo­rantz aurre­ra egi­te­ko aukerak.

Abian ezta­bai­da­ren edu­kia­ri eta egin­da­ko ekar­pe­nei dago­kie­nez, lau izan dira ildo nagusiak:

  • Des­obe­dien­tzia – erre­bol­ta­ra­ko eskubidea.

  • Pre­so poli­ti­koen amnis­tia­ren alde­ko herri-mugimendua.

  • Zuzen­da­ritza kolek­ti­boa, mugi­men­du eredua.

  • Herri-mugi­men­dua indar­tzea eta garatzea, eus­kal Esta­tua erai­kitze­ko pro­ze­su sozia­lis­ta eta inde­pen­den­tis­ta­ren oina­rri gisa.

Pun­tu horien ingu­ruan ez da zuzen­ke­ta bat bera ere onar­tu, eta hori atze­ra­pau­so naba­ria da Ezker Aber­tza­leak ira­ga­nean izan dituen ildo estra­te­gi­koen eta kons­tan­teen ikuspuntutik.

Lehe­nen­go pun­tua­ren gaia, des­obe­dien­tzia, fun­tsez­koa da borro­ka-pro­ze­sue­tan, eta zehaz­ki eus­kal herria­ren borro­kan. Des­obe­dien­tzia akti­boaz hitz egi­ten dugu, horren ondo­rio guz­tie­kin. Des­obe­dien­tzia horrek ez du inola­ko zeri­ku­si­rik pazi­fis­moa­re­kin, zeren azken batean zapal­tzai­leei aurre egi­te­ra era­ma­ten bai­tu; des­obe­dien­tzia erre­bol­ta­ra­ko esku­bi­de gisa era­bi­li­ta, etsaia­ri aurre egi­te­ko une bakoitzean ego­kitzat jotzen diren borro­ka-meto­doak era­bi­liz. Tesi ofi­zia­lek gehie­nez onar­tu dute­na izan da des­obe­dien­tzia zibi­laz hitz egi­tea, bai­na hitz egin baino ez dute egin, pra­xi­ra ezer ere era­man gabe.

Biga­rre­na ere ez da onar­tu: pre­so poli­ti­koen amnis­tia­ren alde­ko herri-mugi­men­du bat eratzea Sor­tu­tik kan­po. Eus­kal pre­so poli­ti­koen amnis­tia­ren alde­ko borro­ka­ren zabal­ta­su­na eta abe­ras­ta­su­na baka­rrik jaso dai­tez­ke bal­din eta borro­ka hori bide­ratzen duen era­kun­dea alder­di­tik kan­po anto­la­tu­ta­ko herri-mugi­men­du zabal bat bada, azke­ne­ko hel­bu­ru ber­be­re­kin bai­na fun­tzio­na­men­du inde­pen­den­tea­re­kin. Mugi­men­du hori are beha­rrez­koa­goa da espai­niar eta fran­tziar Esta­tuak neu­rri erre­pre­si­boak inpo­sa­tu eta bider­katzen ari dire­la­ko. Nora­bi­de horre­tan lan egin nahi ez iza­tea amnis­tia­ren alde­ko borro­ka itotzea da.

Hiru­ga­rre­na, zuzen­da­ritza kolek­ti­boa, mugi­men­du ere­dua. Lan­gi­le-kla­sea­ren borro­ka­ren his­to­riak era­kutsi due­nez, guz­tia zen­tra­li­za­tu nahi denean ez dago herri-mugi­men­du abe­ratsik, bai­zik eta alder­dia­ren trans­mi­sio-kateak, azke­nean herri-era­kun­deak itotzen dituz­te­nak. V. Asan­bla­da­tik ate­ra ditza­ke­gun ira­kas­pe­nak, eta eus­kal herria­ren azken berro­gei­ta hamar urtee­ta­ko borro­ka­ren espe­rien­tziak era­kutsi due­na da mugi­men­du modu­ko era­kun­de bat dela beha­rrez­koa, herri-borro­ken abe­ras­ta­su­na jasotze­ko; ber­tan, bada bata­su­na estra­te­gia­ren ikus­pun­tu­tik, bai­na aldi berean herri-mugi­men­du bakoitzak badu inde­pen­den­tzia bere borrokan.

Azken pun­tua­ri dago­kio­nez: herri-mugi­men­du bat indar­tzea eta garatzea eus­kal Esta­tua erai­kitze­ko pro­ze­su sozia­lis­ta eta inde­pen­den­tis­ta­ren oina­rri gisa, fun­tsez­ko pun­tu bat da herri-borro­ken anto­la­ke­ta­ra­ko. Guz­tia alder­di bate­tik edo Sor­tu, LAB eta Ernai bil­tzen dituen era­kun­de bate­tik pasa­tu nahi iza­tea herri-mugi­men­duak dituen auke­ra guz­tiak mugatzea eta itotzea da. 

Abian ezta­bai­da­ren emaitza horren aurrean, uste dugu V. Asan­bla­da­ren espe­rien­tziak jaso behar ditu­gu­la, hortxe bai­ta­go ENAM izan dena­ren ibi­le­ra­ren hasie­ra; ibi­le­ra hori borro­kaz josi­ta egon da, batzuk arra­kas­tatsuak eta bes­te batzuk ez, bai­na lezioak ate­ratze­ko auke­ra eskai­ni digu­te, bes­te une eta egoe­ra batzue­tan apli­katze­ko, eta uste dugu balia­ga­rriak izan­go zaiz­ki­gu­la orain ere aurre­ra egiteko.

V. Asan­bla­da­tik fun­tsez­ko nozioak ate­ra ditu­gu, ale­gia, gure herria­ren borro­ka­ri jau­zi kua­li­ta­ti­bo bat eka­rri zio­ten nozioak: zapal­ke­ta nazio­nal ezin adis­ki­de­tuz­ko kon­trae­san bat da; bes­te nozio bat esplo­ta­zio kapi­ta­lis­ta da; ema­ku­meek zapal­ke­ta hiru­koitza pai­ratzen dute: nazio­na­la, kla­se­koa eta patriar­ka­la; erre­bol­ta­ra­ko esku­bi­dea, horren zen­tzu guz­tie­tan; pres­ta­kun­tza, ezta­bai­da, pra­xi, kri­ti­ka eta auto­kri­ti­ka­ren beha­rra; Eus­kal Herria kla­se-borro­ka­ren espa­rru auto­no­mo gisa; eus­kal herri lan­gi­lea sub­jek­tu iraul­tzai­le gisa; kla­se-kon­tzien­tzia nazio­na­la eta nazio­na­lis­mo iraul­tzai­lea. Eus­kal herri lan­gi­lea­ren borro­ka ez da iraul­tza demo­kra­ti­ko bat egi­te­ko, iraul­tza sozia­lis­ta bat egi­te­ko bai­zik. Iraul­tza horren sub­jek­tu akti­boa Eus­kal Herri Lan­gi­lea da, eta haren anto­la­ke­ta ez da alder­di kla­si­ko bat; aitzi­tik, mugi­men­dua da behar duen forma.

Une hone­tan, gure ustez, eze­re­zean gera dai­te­ke azken berro­gei­ta hamar urteo­ta­ko borro­ka; edo, aldiz, berretsi egin dai­te­ke, Ezker Aber­tza­lea berran­to­la­tuz eta Eus­kal Erre­pu­bli­ka Sozia­lis­ta­rantz aurre­ra eginez.

Ezker Aber­tza­lea­ren orain­go zuzen­da­ritza­ren erre­for­mis­moa eta orain­go ahu­le­zia ideo­lo­gi­koa dire­la medio, orain dela urte batzuk argi zeu­den zen­bait kon­tzep­tu baz­te­rrean edo ezku­tuan utzi dira, eta horien ordez kon­tzep­tu lau­soak eta pen­tsae­ra ahu­le­koak sar­tzen diz­ki­gu­te mor­dox­ka, ideo­lo­gia moduan, lan­gi­le-kla­sea­ren edu­ki­rik gabe, bai­zik eta guz­tiz kon­tra­koa­re­kin: hiri­tar­ta­su­na, demo­kra­zia –demo­kra­zia noren­tzat den ondo jakin gabe‑, Esta­tua neu­tra­la den zer­bait beza­la aur­kez­tu, pres­ta­kun­tza alde bate­ra utzi… gizar­tea erre­for­ma hutsez eta zapal­ke­tei ete­ki­na ate­ratzen die­te­nen oni­ritzia­re­kin eral­da­tu dai­te­kee­la “pen­tsatzea”. Kon­tua da gal­de­ra honi eran­tzu­tea: nore­na da Eus­kal Herria, eus­kal herri lan­gi­lea­re­na ala kapitalarena?

Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik, tes­tu hau hedatze­ra eta ezta­bai­datze­ra deitzen dugu, berri­ki argi­ta­ra­tu diren bes­te tes­tu batzue­kin bate­ra, bizi dugun egoe­ra his­to­ri­ko zai­la bis­ta­tik gal­du gabe; izan ere, egoe­ra his­to­ri­ko honek masa zapal­duak ber­piz­te­ra era­man gaitza­ke eta gure antze­ko kolek­ti­boe­kin kon­tak­tatze­ra, elkar­tzen gai­tuz­ten pun­tuak bilatze­ko eta horien ingu­ruan batze­ko. Egia da lan hori ozto­pa deza­keen garai batean sar­tzen ari gare­la, hots, hau­tes­kun­de-garaian: espai­niar hau­tes­kun­deak (ekai­na), EAE­ko hau­tes­kun­de esta­tu­ta­rioak (urria); hala eta guz­tiz ere, aur­ki­tu ditza­ke­gun zail­ta­su­nak gora­behe­ra, gure plan­te­amen­dua da koiun­tu­ra hone­ta­tik koor­di­na­tu­ta irte­tea eta aurre­ra egi­tea Aska­pen Nazio­na­le­ko Eus­kal Era­kun­de Sozia­lis­ta Iraul­tzai­lea­ren eraikuntzan.

2016ko ekai­na­ren 6an

Aurre­rantz

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

5 respuestas

  1. Aupa, Aurre­rantz! Biba zuek!

    Bizi­ki poz­ga­rria izan da zuen berri jaki­tea, zinez eta bene­tan! Zuen idaz­kia mamitsua eta sako­na da, eta nik hona­ko zati hauek azpi­ma­rra­tu­ko nituz­ke, haie­kin era­bat iden­ti­fi­katzen naizelakotz: 

    » Eus­kal Herria sozia­lis­ta eta inde­pen­den­te, eus­kal­dun, femi­nis­ta eta ekologista.»

    «Gure mili­tan­tzia iraul­tzai­lea Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­dua­ren hain­bat era­kun­de eta kolek­ti­bo­tan era­man dugu aurrera.»

    «Due­la zaz­pi urte­tik hona –gutxi gorabehera‑, ezker
    aber­tza­leak Eus­kal Herriak pai­ratzen duen egoe­ra horren aurka
    borro­katze­ko era­man duen estra­te­gia ofi­zia­la porrot galan­ta izan da,
    age­rian gera­tu den bezala»

    «Ezin da estra­te­gia­rik plan­te­atu Kapi­ta­lis­moa­ren oraingo
    bal­din­tzak kon­tuan har­tu gabe. Ez da egon eta ez dago “ongi­za­te”
    Esta­tu­rik, eta horren pro­me­sa egi­ten duen proiek­tu sozial­de­mo­kra­ta oro Herria engai­natzen ari da.»

    «Une hone­tan, gure ustez, eze­re­zean gera dai­te­ke azken
    berro­gei­ta hamar urteo­ta­ko borro­ka; edo, aldiz, berretsi egin daiteke,
    Ezker Aber­tza­lea berran­to­la­tuz eta EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTArantz
    aurre­ra eginez.»

    «Aurre­ra egi­tea Aska­pen Nazio­na­le­ko Eus­kal Era­kun­de Sozia­lis­ta Iraul­tzai­lea­ren eraikuntzan.»

    Nire­kin kon­ta­tu, behar duzue­ne­ra­ko. Ene ingu­ruan agi­ri hau eta ber­tzea ere zabal­tzen eta ezta­bai­datzen saia­tu­ko naiz. Bai­ta jen­dea ideia hauen ingu­ruan (auto)antolatzen ere…

    ASKATASUNAREN BIDEAN, AURRERANTZ!!!!!!

  2. Aupa, Aurre­rantz! Biba zuek!

    Bizi­ki poz­ga­rria izan da zuen berri jaki­tea, zinez eta bene­tan! Zuen idaz­kia mamitsua eta sako­na da, eta nik hona­ko zati hauek azpi­ma­rra­tu­ko nituz­ke, haie­kin era­bat iden­ti­fi­katzen naizelakotz: 

    » Eus­kal Herria sozia­lis­ta eta inde­pen­den­te, eus­kal­dun, femi­nis­ta eta ekologista.»

    «Gure mili­tan­tzia iraul­tzai­lea Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­dua­ren hain­bat era­kun­de eta kolek­ti­bo­tan era­man dugu aurrera.»

    «Due­la zaz­pi urte­tik hona –gutxi gorabehera‑, ezker
    aber­tza­leak Eus­kal Herriak pai­ratzen duen egoe­ra horren aurka
    borro­katze­ko era­man duen estra­te­gia ofi­zia­la porrot galan­ta izan da,
    age­rian gera­tu den bezala»

    «Ezin da estra­te­gia­rik plan­te­atu Kapi­ta­lis­moa­ren oraingo
    bal­din­tzak kon­tuan har­tu gabe. Ez da egon eta ez dago “ongi­za­te”
    Esta­tu­rik, eta horren pro­me­sa egi­ten duen proiek­tu sozial­de­mo­kra­ta oro Herria engai­natzen ari da.»

    «Une hone­tan, gure ustez, eze­re­zean gera dai­te­ke azken
    berro­gei­ta hamar urteo­ta­ko borro­ka; edo, aldiz, berretsi egin daiteke,
    Ezker Aber­tza­lea berran­to­la­tuz eta EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTArantz
    aurre­ra eginez.»

    «Aurre­ra egi­tea Aska­pen Nazio­na­le­ko Eus­kal Era­kun­de Sozia­lis­ta Iraul­tzai­lea­ren eraikuntzan.»

    Nire­kin kon­ta­tu, behar duzue­ne­ra­ko. Ene ingu­ruan agi­ri hau eta ber­tzea ere zabal­tzen eta ezta­bai­datzen saia­tu­ko naiz. Bai­ta jen­dea ideia hauen ingu­ruan (auto)antolatzen ere…

    ASKATASUNAREN BIDEAN, AURRERANTZ!!!!!!

  3. Ahan­tzi baino lehen: AURRERANTZ tal­dea­ren esal­di anto­lo­gi­koa, mar­ko batean paratze­ko modukoa:

    «EUSKAL HERRI LANGILEAREN BORROKA EZ DA IRAULTZA DEMOKRATIKO BAT EGITEKO, IRAULTZA SOZIALISTA BAT EGITEKO BAIZIK.»

    Nik pega­ti­nak egi­nen nituz­ke honekin.…

    Gora Eus­kal Iraul­tza Sozialista!!!!!

    Gora Eus­kal Erre­pu­bli­ka (Eko)Sozialista!!!!

  4. Ahan­tzi baino lehen: AURRERANTZ tal­dea­ren esal­di anto­lo­gi­koa, mar­ko batean paratze­ko modukoa:

    «EUSKAL HERRI LANGILEAREN BORROKA EZ DA IRAULTZA DEMOKRATIKO BAT EGITEKO, IRAULTZA SOZIALISTA BAT EGITEKO BAIZIK.»

    Nik pega­ti­nak egi­nen nituz­ke honekin.…

    Gora Eus­kal Iraul­tza Sozialista!!!!!

    Gora Eus­kal Erre­pu­bli­ka (Eko)Sozialista!!!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *