Vamos a dejarnos de tonterías
erran zuten sei preso ohik (Josune Onaindia, Fernando Diaz, Joseba Artola, Maritxu Uzkudun, Agustin Figal eta Jose Ramon Martinez de la Fuente) hauteskunde kanpainaren azken egunean, EHBildu bozkatzeko deia eginez.
Hasieratik argi utzi zuten zein ziren tonterías
horiek guztiak, nork erranak zituen, eta egurra ederki banatu zuten. Helburua eta jomuga, jakina, Askatasunaren Bidean batzarra zen, eta bere posizio politikoak. Sekulan aipatu gabe, jakina, baina zeharka ederki jipoituz: Cuando el discurso se viste de
izquierda revolucionaria
. Donde la dialéctica de transformación consiste en reivindicar la pureza revolucionaria
como si fuese un ejercicio de testosterona.
Perla gehiago ere eskaini zizkiguten preso ohi horiek: Donde la dialéctica se convierte en mero léxico o verborrea más allá de la incidencia transformadora. Los cambios cuantitativos se convierten en mero
Eta egurra banatzen segitzen zuten, jendeak horrela EHBilduri bozka emateko animatuko zelakoan-edo : reformismo
, despreciándolos. Es el todo o nada
o todos o ninguno
. Se desprecia a las masas
y su falta de conciencia revolucionaria.teoricistas
, nosotros solos podemos, en nombre del pueblo y la clase trabajadora pero sin el pueblo y sin la clase trabajadora, porque son reformistas.
Eta bukatzeko, hona hemen Ezker Abertzale iraultzailearen estrategiari buruz egiten zuten analisia: Hay quienes piensan que un debilitamiento electoral de EH Bildu, supondría una derrota o debilitamiento de un planteamiento
reformista
y por tanto daría mayor oportunidad
a un replanteamiento dentro de la izquierda abertzale, a planteamientos más revolucionarios
…
Hipotesi horri begira, beren erantzuna hauxe izan zen: Nada más lejos de la realidad, un debilitamiento de EH Bildu supondría un debilitamiento de los planteamientos independentistas y de la posibilidad de acumulación de fuerzas en torno a ellos. Supondría menguar las posibilidades y la eficacia de un acuerdo político entre fuerzas independentistas en el Estado frente al centralismo español. Supondría fracasar en la ruptura democrática con el franquismo, todavía pendiente 80 años después. Supondría igualmente debilitar las posibilidades de transformación y, por tanto, debilitaría a los sectores obreros y populares. Supondría llevar la resolución de las consecuencias del conflicto a peores posiciones y retrasar la vuelta a casa de presos, refugiados y deportados. Y, globalmente, supondría debilitar el proceso de emancipación política, social, cultural y feminista de Euskal Herria.
Hauteskundeak izan dira Espainiako Erresuman eta emaitzak hor daude, denon begi-bistan. EHBildurenak, bereziki. Hauteskunde kanpainan hain arinki eta alaiki errandako astakeriak orain aplikatu behar dira. Boza batzuk bildu nahian botatako ahoberokeriak ez ditugu ahazteko, eta iritzi artikulu bikain eta distiratsu horren egileei galdetu beharko genieke, ea EHBilduk hartu duen porrota (abendukoa baino are larriagoa) zeren seinalea ote den. Erantzunen digute? Geroak erranen …
Ezker Abertzale iraultzaileko militante askoren ustez, EHBilduren ahultzea Zutik Euskal Herria!
txostenaren bidez nagusitu ziren erreformismo eta oportunismoaren makaltzea da, eta ez inolaz ere, Ezker Abertzalearen eta ENAMen porrota. Bi gauza desberdin baitira, ENAM eta Ezker Abertzale osoa, eta SORTUk ordezkatzen duen estrategia zehatz eta konkretua, zeinarekin gero eta jende gehiago ados ez dagoen. Gauza bera gertatu da Espainian: Unidos Podemos-ek milioi bat bozka galdu ditu. Hori ez da berez seinale txarra, alderantziz izan daiteke, Estatu Espainolean ezker iraultzaile baten oinarria agerian gelditu baita. Jende askok ez du irentsi Podemos eta IUren oportunismo mugagabea, eta etxean gelditu da. Euskal Herrian bezala. Begiratu Almerian zer gertatu den … OTANeko jenerala eserlekurik gabe gelditu da. Gaizoa!
Testu gogoangarri horren egileen ustetan, EHBilduren porrot elektoralak ondorio beldurgarriak ukanen lituzke: independentismoaren ahultzea, frankismoarekiko haustura demokratikoaren porrota, sektore herritar eta langileen posizioak ahultzea, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea atzeratzea, Euskal Herriaren emantzipazio prozesuaren ahultzea … Honi gehitzen badiogu PPren hobekuntza eta 14 diputatu gehiago, pentsa liteke Ezker Abertzale erreformista depresio politikoaren mugetan egon daitekeela, artikuluaren egileen hitzak seriotan hartuz gero …
Ba zuek hain modu apokaliptikoan deskribaturiko porrot elektoral hori gertatu da, jaun-andereok, eta ez dut uste katastrofe horiek guztiak gertatuko direnik. Alderantziz, uste dut aurkako gertatuko dela. Ezker Abertzale erreformistak sekulako kolpea jasan du, eta agerian gelditu da estrategia independentista eraginkorra
ikaragarrizko iruzurra izan dela, engainu maiuskuloa, eta hori, ez guk erraten genuelakotz, eta hasiera-hasieratik, gainera, praktikan eta errealitatean halaxe gertatu delakotz baizik. Borroka armatua puri-purian ari zen garaietako HBk baino bozka guttiago lortu ditu EHBilduk. Zergatik?
Panorama argitzen hasia da. Monarkia neofrankistaren krisia luzatuko da, eta garbi dago bere porrota Catalunya eta Euskal Herriko prozesu independentista eta iraultzaileetatik etorriko dela. Udazkenean Europako Batasunak inposatutako murrizketa erraldoiak aplikatu beharko dituzte gobernu guztiek, Hegoaldeko bi gobernutxo autonomiko espainolek ere bai. Brexitaren ondorio ekonomiko eta politikoek Europaren krisia areagotuko dute, eta Herri Langileen erresistentziak gogortuko dira. Borroka gogor eta gordinak aurrera eramateko prestatu behar gara.
Orain guri dagokigu Herritar Batasun abertzale eta sozialista iraultzaile berria antolatzen hastea, poliki-poliki, oinarri-oinarritik eta presarik gabe. ENAM fronte guztietan indartu behar ditugu, eta bereziki Amnistiaren aldeko borroka. Udazkenean, EHBilduk zer eginen ote duen begira egon gabe, guk geurera jo behar dugu: herri mugimenduak sendotu eta dinamizatu arlo guztietan. Joan dadila Ezker Abertzale erreformista bere logika elektoralista eta instituzionalistaren bururaino, Mendebaldeko herrialdeetako hauteskunde autonomiko espainoletan egin dezala bere azken ahalegina, eta bitartean, haiei begira egon gabe, eta polemika antzuetan murgildu barik, sor dezagun herriz herri eta auzoz auzo Ezker Abertzale iraultzailearen mugimendu politikoa. Garaia iristen delarik denon artean erabakiko dugu zein hauteskundetara aurkeztu, aurkeztu behar baldin badugu, nola, norekin eta noiz. Beti ere Euskal Herri Boterearen mesedetan, eta ez alderantziz, jakina. Herri Mugimendu eta langileen borroken mesedetan. Ez da lan erraza izanen, ez da inoiz erraza izan, baina merezi du, merezi duenez. Eta utzi behingoz tontakeriak, laguntxo horiek hain ongi aholkatu ziguten bezala …
Mikel Erro