Ema­ku­me lan­gi­lea iraul­tza­ra­ko prest! dina­mi­ka­ren jatorria

Dagoe­ne­ko jaki­na­ra­zi dugun beza­la, martxoak 8ari begi­ra hain­bat eskual­de­ta­ko ema­ku­meok batu eta jar­du­nal­di batzuk anto­la­tu ditu­gu. Due­la hila­be­te pare komu­nean genuen kez­ka batek elkar­tu gin­tuen: nola jarri martxan ema­ku­me lan­gi­leon aska­pen pro­ze­su era­gin­kor bat? Zen­tzu horre­tan, bada, eta gal­de­ra horrek pla­za­ratzen diz­ki­gun kora­pi­loak askatzen aha­le­gin­tzea­rren, dato­zen egu­ne­tan hain­bat hitzor­du izan­go dugu Oar­soal­dea, Bida­soal­dea, Donos­tial­dea eta Buruntzaldean.
Horre­la, Ema­ku­me Lan­gi­lea­ren Nazioar­te­ko egu­nak sor­tzen duen tes­tuin­gu­rua balia­tu nahi­ko genu­ke, iner­tzia soi­le­tik hara­ta­go, martxoak 8aren sorre­ra ahal­bi­de­tu zuten kez­ka eta borro­ken ingu­ruan haus­nar­tze­ko, berauen gaur­ko­ta­su­na mahai­gai­ne­ra­tuz. Horre­la, jar­du­nal­di hauek ema­ku­me lan­gi­lea erdi­gu­nean izan­go duten tres­na bihur­tu­ko ditu­gu, egun garran­tzitsu honen ins­ti­tu­zio­na­li­za­zioa­ren eta apro­pia­zio saia­ke­ra­ren aurrean. Zen­tzu hone­tan, gure­kin batze­ko, par­te har­tze­ko eta ezta­bai­da­ra­ko gon­bi­da­pe­na luzatzen dio­gu borro­ka­ra­ko gri­na duen orori.
GORA EMAKUME LANGILEON BORROKA! JTK!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *