Gasteizen izan duten hitzorduan, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako pentsionisten mugimenduaren ordezkariek mobilizazioak deitu dituzte apirilaren 13 eta maiatzaren 11.ean. Mobilizazioak lau laurraldeetako hiriburuetan izango dira eta «agenda politikoan eragitea» dute helburu, hauteskunde testuingurua baliatuta
Borroka egunak baina, agenda sozialean ere eragin nahi du, «gizarte osoari eragiten dion» afera dela jakitun, aldarriak «hauteskundeez haratagoko eragina» izatea nahi dute. Hala, hilabete luzeetako borrokari jarraipena emateaz gain, «gizarte osoak esku har dezan» eskatu dute.
Instituzioak entzungor aldarrikapenen aurrean
Era berean, deitzaileek Eusko Jaurlaritzaren borondate falta salatu dute. Izan ere, pasaden astean Gizarte eta Enplegu Sailburuarekin izandako bileratik «ezer positiboa» atera ez izana azpimarratu dute; Beatriz Artolazabal sailburuaren konpromiso falta mahai gainean jarri nahi izan dute. Pentsiodunek, besteak beste, 1080€ko pentsio minimoa, 1200€ko gutxieneko soldata, Pentsio Sistema Publikoa, pentsioen erreformen deuseztatzea eta aurrejubilatzeen gaineko penalizaziorik ez izatea eskatu dizkiote Sailburuari.