HOBEKUNTZEN INERTZIAN AZALEKO BEGIRADA BAT – ITAIA

Tabla de contenidos


Alda­ke­ta eten­ga­bean bizi garen hone­tan, egi­tu­ra sozia­lak eta honen erre­pro­duk­zio moduek ere for­ma ezber­di­nak har­tzen dituz­te, momen­tuan momen­tu­ko eta tokian toki­ko bal­din­tzei aha­lik eta hobe­ren ego­kitze­ko. Egi­tu­ra sozial honen par­te den gene­ro zapal­kun­tzak ere logi­ka ber­di­na jarrai­tu izan du his­to­rian zehar, hau da, alda­ke­ta eten­ga­bean egon da ema­ku­meak zuzen­ki era­sotzen gai­tuen zapal­kun­tza moda­li­ta­tea, eta horren aurrean nola ez, zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko ekar­pen anitz egin dira. Aurre­ka­ri his­to­ri­ko hauen ana­li­sia jaso genuen azke­ne­koz publi­ka­tu genuen iritzi arti­ku­luan, azken men­dee­ta­ko ideia oro­kor bat egi­te­ko balio­ga­rria zai­gu­na: Harre­man sozia­len alda­ke­tez eta indar­ke­ria matxis­taz. Ana­li­si horri jarrai­bi­dea ema­te­ko asmoa du arti­ku­lu honek, ondo­ren­go gal­de­rak abia­pun­tu iza­nik: nola atze­ma­ten dugu egun aldatzen joan den zapal­kun­tza hau? Ze era­gin du horrek zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko eran­tzu­ki­zu­nean edo­ta har­tzen diren neu­rri tak­ti­koe­tan?

Azke­ne­ko men­dee­tan ger­ta­tu izan den beza­la, egun ere ema­ku­mea sub­jek­tu subor­di­na­tu iza­te­ra kon­de­natzen duen indar­ke­ria moda­li­ta­teak bizi­rik dirau. Indar­ke­ria hau modu age­ri­koan antze­man dai­te­ke (erail­ke­te­tan, bortxa­ke­te­tan, edo­ta ahoz­ko irain eta gutxies­pe­ne­tan) edo­ta hain age­ri­koa ez den sexua­ren ara­be­ra­ko lana­ren bana­ke­ta kua­lia­ti­boan (sol­da­ta­pe­ko lane­tan ema­ku­me asko sol­da­ta baxu­ko eta lan bal­din­tza gogo­rre­ta­ko lane­ta­ra bide­ratzen dire­la­rik, zein lan esfe­ra sozia­lean egu­ne­ro­ko jar­du­na eskatzen duten beha­rrez­ko lanak bere gain ero­riz). Hala ere, esan beha­rra dago, gizon eta ema­ku­meen arte­ko hie­rar­kian hobe­kun­tzak egon dire­la, egun­go ema­ku­meak pasa den men­de­koak baino esku­bi­de eko­no­mi­ko, sozial eta poli­ti­ko gehia­go ditu. Esa­te­ra­ko, egun­go ema­ku­meak sol­da­ta bat iza­te­ko eta bere bizitza bere kabuz erre­pro­du­zitze­ko auke­ra gehia­go dauz­ka, senar bate­ki­ko depen­den­tzia osoa izan beha­rrik gabe (ema­ku­meak men­pe­ko izan dituen fami­lia ere­du tra­di­zio­na­la bir­pen­tsatze­ko eta aldatze­ko auke­ra ema­ten due­na). Sozia­li­za­zioa­ri dago­kio­nez ere, lehen kaleak eta taber­nak gizo­nen sozia­li­zatze­ko espa­rruak bazi­ren, egun espa­zio mix­to bila­ka­tu dira. Esku­bi­de poli­ti­koei dago­kie­nez, lehen gizo­nez osa­tu­ta­ko agin­te mar­koe­tan egun ema­ku­meen pre­sen­tzia nabar­men han­di­tu da, honek ema­ku­me kon­kre­tu horiei aitor­tza poli­ti­koa ema­ten lagun­tzen dielarik.

Hobe­kun­tza horiek, bes­te asko beza­la, ema­ku­mea­ren aska­pen pro­ze­suan aurre­ra­pau­soak izan dire­la age­ri­koa da, eta ez da maka­la izan egun lor­pen hauek edu­kitze­ko ira­ga­nean egin­da­ko lana. Hala ere, gene­ro zapal­kun­tza­ren for­ma alda­ke­tak bes­te­rik ez dira, gene­ro zapal­kun­tza erre­pro­du­zitzen jarrai­tu dadin egin­da­ko apa­rien­tziaz­ko hobe­kun­tzak, ale­gia. Izan ere, ema­ku­mea domi­na­zio asa­la­ria­tuan txer­tatzeak ez du fami­lia nukleo­tik askatze­ko gai­ta­su­nik izan, gehie­ne­tan lanal­di bikoitza supo­sa­tu dio­la­rik. Era berean, ema­ku­me batzuek goi postuak lor­tu iza­nak, ez du ema­ku­mea aska­tu, ema­ku­me iza­tea ez bai­ta ema­ku­me guz­tien aska­pe­na­ren alde ego­tea­ren sino­ni­mo. Hori dela eta, ez du bere posi­zioa oke­rren dau­den ema­ku­meen alde bizia ema­te­ko zer­tan era­bi­li. Hau da, ema­ku­mea­ren zapal­kun­tza for­maz aldatzen joan da, bai­na ez da inon­dik inora gain­di­tu, pisu hori ema­ku­me pro­le­ta­ri­za­tue­nen­gan isu­riz. Beraz, esan gene­za­ke gene­ro zapal­kun­tza­ren gain­di­pe­ne­ra bidean egi­ten diren lor­pe­nak sis­te­ma kapi­ta­lis­tak asi­mi­la­tu izan ditue­la, esen­tzia ber­di­na man­ten­duz bai­na apa­rien­tzian hobe­kun­tza beza­la aur­kez­tuz. Horre­la, sis­te­ma kapi­ta­lis­tan, ema­ku­me des­ja­be­tuon zaur­ga­rri­ta­su­na bote­re bur­ge­sa inpo­satzen jarraitze­ko meka­nis­mo bila­katzen da.

Finean, bote­re bur­ge­sa kolo­kan ez jar­tzea da egun­go for­ma­zio sozia­la­ren hel­bu­rua, horre­ta­ra­ko beha­rrez­koak diren zapal­kun­tzen for­ma alda­ke­tak asu­mi­tuz. Horre­ga­tik, garran­tzitsua deritzo­gu  ema­ku­meak sub­jek­tu azpi­ra­tu gisa sozia­li­za­tua iza­tea­ga­tik jasan behar dituen apa­rien­tziaz­ko domi­na­zio for­mak, honen atzean izku­tatzen diren fun­tzioe­kin lotzea, horrek bes­te zapal­kun­tza batzue­kin elkar­lo­tua ego­tea­ga­tik arti­ku­latzen duen bote­re bur­ge­sa­ri erre­fe­ren­tzia egi­ten dio­la­rik. Bote­re honen oina­rrian dirua­ren meta­ke­tak daka­rren pro­ze­su sozia­len gai­ne­ko era­ba­kitze ahal­me­na dago, eta horre­ga­tik, zapal­kun­tzen for­ma alda­ke­tek zapal­kun­tza hori erre­pro­du­zitzen duen domi­na­zioa kolo­kan jar­tzen ez duten bitar­tean, bote­re bur­ge­sa­ren­ga­tik asi­mi­la­tuak izan­go dira, azken ins­tan­tzian, pro­ze­su sozia­lak ema­ku­meak sub­jek­tu subor­di­na­tu iza­ten jarraitze­ko egi­tu­ra­tu­ko dire­la­rik, ber­ta­tik ete­ki­na ate­ratzen jarrai­tu ahal izateko.

Todas las “for­mas de apa­ri­ción” tie­nen su “fun­da­men­to ocul­to”. Las pri­me­ras se repro­du­cen de mane­ra direc­ta­men­te expon­tá­nea, como for­mas comu­nes y corrien­tes del pen­sa­mien­to; el otro tie­ne pri­me­ra­men­te que ser des­cu­bier­to por la ciencia”

Enri­que Dus­sel, 2006[i]

Apa­rien­tziaz­ko for­ma guz­tiek, beraz, bere exis­ten­tzia­ren arra­zoia man­ten­tzen dute ezku­tuan. Gene­ro auziak berak, gizar­tea­ren anto­la­kun­tza­ren oina­rria den kapi­tal-harre­ma­na bera ezku­tatzen du, hau da, kla­seen arte­ko bana­ke­ta. Horren ordez, sexuen arte­ko bereiz­ke­ta sozia­la gain­jar­tzea lor­tzen du, hauen arte­ko etsai­ta­su­na meka­nis­mo ezber­di­ne­kin gara­tuz. Horrek ara­zoa­ren erroa eta ardu­ra desitxu­ratzen ditu, ondo­ren­go plan­te­amen­duei ateak irekiz.

Esa­te­ra­ko, gene­ro zapal­kun­tza (bere for­ma guz­tie­tan) gain­ditze­ko eran­tzu­ki­zu­na nor­ba­na­ko­tik garatzea­ren ideia guz­tiz onar­tua dago, guz­tiok bai­tu­gu zer alda­tu, nos­ki.. Hone­kin bai­na, egin beha­rre­ko alda­ke­tak soi­lik nor­be­ra­ren bai­tan dau­de­la uler­tu izan da, alda­ke­ta errea­le­ra­ko bidea nor­ba­na­koak bere kabuz era­ba­kiak har­tzea eta alda­ke­tak egi­tea izan­go balitz bezala.

Hala, maiz aur­ki ditza­ke­gu ingu­ruan pro­ble­ma­ti­ka baten gain­di­pe­ne­ra­ko bidean apor­ta­zio gisa era­ba­ki indi­bi­dua­lak har­tu dituz­ten per­tso­nak: hara­gia jatea­ri utzi dion lagun bege­ta­ria­noa, alkoho­la eda­tea­ri utzi dion eza­gu­na, bere gor­putze­ko ileak depi­latzea­ri utzi dion nes­ka­la­gu­na, etab. Per­tso­na hauek era­ba­ki indi­bi­dual horiek har­tu eta tin­ko jarraitzeak ekar­pe­na egin deza­ke ingu­ru­koen kon­tzien­tzia­zioan; erre­fe­ren­te bila­katzen dira, gau­zak bes­te modu bate­ra izan dai­tez­kee­la demos­tratzen dute, era­ba­ki horien atzean dau­den pro­ble­ma­ti­kak mahai­gai­ne­ratzen dituz­te eta horien gai­ne­ko haus­nar­ke­tak bul­tza­tu edo­ta zalan­tzak aza­le­ratzen dituzte.

Era­ba­ki indi­bi­dual horiek, aipa­tu­ri­ko fun­tzioak betetze­ko balio bade­za­ke­te ere, pro­po­sa­men horrek, hain­bat muge­kin topo egi­ten du alda­ke­ta errea­le­ta­ra­ko pro­po­sa­men estra­te­gi­ko moduan plan­te­atzen dire­nean. Alda­ke­ta errea­le­ta­ra­ko irten­bi­dea nor­ba­na­koa­ren ardu­ra­pean uzten denean, ingu­ru­koei indi­bi­dual­ki era­ba­kiak har­tzea eta alda­ke­tak egi­tea exiji­tuz, kon­tuan izan gabe inter­pe­la­tu nahi dugun sub­jek­tua­ren errea­li­ta­tean arau sozial horiek apli­ka­ga­rriak diren, gure kon­tra tal­ka egi­ten dute. Horre­ga­tik, era­ba­ki horiek errea­li­ta­tea­ren ana­li­si kon­kre­tua eta haus­nar­ke­ta kolek­ti­boa behin­tzat gal­de­gi­ten ditu, era­ba­ki horiek denok onar­tu ahal iza­te­ko bal­din­tzak sor­tzea­ren auzia­re­kin bate­ra. Nor­ba­na­koa­ren mora­li­ta­tea­ren ara­be­ra­ko era­ba­ki gisa plan­te­atzeak aitzi­tik, gizar­te­ko alda­ke­ta errea­lak era­gi­te­ko zail­ta­sun nabar­me­nak izan­go ditu.

Era­ba­kiak nor­ba­na­koa­ren ardu­ra­pean uztea­ren hari­ra, maiz entzun izan dugu ere guz­tiok zalan­tzan jarri behar ditu­gu­la ditu­gun pri­bi­le­gioak eta horiek aldatze­ko neu­rriak har­tu, bakoitzak bereak alda ditzan: ema­ku­me aza­lez zuri­koak etor­ki­nen aurrean edo­ta bes­te etnie­ta­koen aurrean ditu­gu­nak, gizon zuriek ema­ku­me zurie­ki­ko dituz­te­nak, edo­ta ema­ku­me bur­ge­sek des­ja­be­tue­ki­ko dituz­te­nak. Arti­ku­lu honen hel­bu­rua pri­bi­le­gioen haus­nar­ke­tan okatzen ez abda ere, garran­tzitsua iru­ditzen zai­gu hauen ingu­ru­ko ondo­ren­go apun­teak mahai­gai­ne­ratzea. Pri­bi­le­gioak lan­gi­le kla­sea mai­la­ka­tua man­ten­tze­ko bote­re kuo­tak beza­la uler­tu­ta, lan­gi­le kla­se­ko kide batzuk bes­te batzue­ki­ko bal­din­tza hobea­goak iza­tea ahal­bi­detzen dute; izan jaio­te­rria herrial­de kapi­ta­li­sa aurre­ra­tua iza­tea­ga­tik, ekoiz­pen pro­ze­suan bal­din­tza dui­nak dituen fami­lian jaio iza­na­ga­tik, bio­lo­gi­ko­ki sexu jakin bate­kin jaiotze­ra­koan gene­ro rol batzuk iza­tea­ga­tik, etab. Pri­bi­le­gio horiek sozia­li­za­zio ezber­di­ne­ta­ra bide­ratzen gai­tuz­te, kla­se bata­su­ne­ra­ko kon­tzien­tzia eki­di­nez. Hala ere, kla­se bur­ge­se­ko kideek dituz­ten pri­bi­le­gioak ez dira lan­gi­le kla­se­ko kideok ditu­gu­ne­kin kon­pa­ra­ga­rriak, hauek (kla­se jabe­du­nek) bote­re eko­no­mi­ko, sozia­la eta poli­ti­koa duten hei­nean, pri­bi­le­gioen oso­ta­su­na­ren gai­ne­ko era­ba­ki­me­na dute. Hor­taz, haien bote­re posi­zioa man­ten­du ahal iza­te­ko beha­rrez­koak diren opre­sio moda­li­ta­te oro sor­tu­ko dituz­te, bana­ke­ta sozia­la eten­ga­be ber­ma­tuz. Era berean, opre­sio horien kon­tra­ko ideo­lo­giak ere honen par­te­tik bul­tza­tuak izan­go dira, guz­tiz kapi­ta­lak asi­mi­la­tuak, haien pri­bi­le­gioen deu­sez­ta­pe­na erreal­ki lor­tze­ko poten­tzia­la duten teo­riak ez gai­len­tze­ko asmoz.

Orain arte esan­da­koa­re­kin gene­ro zapal­kun­tzak egun har­tzen duen for­ma­ren ideia oro­kor bat egin deza­ke­gu, bai­ta honen aurrean egi­ten diren plan­te­amen­duek duten inpli­ka­zioa ere. Modu labu­rrean ondo­ren­go ondo­rioak ate­ra ditzakegu:

  • Azke­ne­ko men­dee­tan ema­ku­mea­ren egoe­rak izan duen bila­kae­ra iku­si­ta, egun esku­bi­de gehia­go ditu­gu­la antze­man deza­ke­gu, bai­na horrek ez du esan nahi askea­goak gare­nik, bote­re bur­ges horren guz­tiz men­pe­ko iza­ten jarraitzen bait dugu. Hau da, apa­rien­tzian alda­ke­tak egin diren arren, ema­ku­meon zapal­kun­tza ez da inodik inora gain­di­tu eta ema­ku­me lan­gi­leok sub­jek­tu azpi­ra­tu iza­ten jarraitzen dugu.

  • Ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza man­ten­tzea fun­tzio­na­la zaio egi­tu­ra sozia­lean bote­rea duen kla­sea­ri. Izan ere, bur­ge­siak ete­kin eko­no­mi­koa ate­ra dezan mai­la ezber­di­ne­tan azpi­ra­tu­ta­ko sub­jek­ti­bi­ta­teak behar ditu. Ema­ku­meon kasuan, aurre­tik zeto­rren sexua­ren ara­be­ra­ko des­ber­di­na­ta­su­na sub­su­mi­tu zuen, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bereiz­ga­rria den ema­ku­meon lan inda­rra deba­lua­tuz ete­kin eko­no­mi­koa handitzeko.

  • Orduan zer­ta­ra­ko apa­rien­tziaz­ko alda­ke­tak? Azken hamar­ka­de­tan lan han­dia egin da ema­ku­meen­ga­na­ko zapal­kun­tza auzi­tan jar­tze­ko eta sub­jek­tu honen posi­zioa hobetzen joa­te­ko. Honen aurrean, era­ba­ki­men eko­no­mi­ko eta sozia­la dute­nak neu­rriak har­tu beha­rrean egon dira, hori bai, beti ere honen oina­rria kolo­kan jarri gabe. Horre­la, egin­da­ko apa­rien­tziaz­ko alda­ke­tak balia­tu izan dituz­te kon­tsu­mis­moa sus­tatze­ko, sexu aska­ta­su­na­ren sines­me­na­ren bitar­tez hiper­se­xua­li­za­zioa indar­tze­ko, aske iza­tea­ren sines­men fal­tsua edu­kitze­ko eta modu hone­tan gene­ro zapal­kun­tza­ren oina­rri errea­laz hain­bes­te ez kez­katze­ko. Beraz, egun borro­ka­tu beha­rre­ko erre­for­mek bote­re bur­ge­sa izan behar dute opun­tu eta bide horri estra­te­gi­ko horre­tan txer­ta­tu­ta­ko pau­su tak­ti­koa izan behar dute.

  • Ema­ku­meen posi­zioa hobetze­ko alda­ke­tak plan­te­atzen jarraitzea ezin­bes­te­koa da, bai­na hauek ezin dira nor­ba­na­koa­ren ardu­ra­pen soi­lean ero­ri, alda­tu nahi den sub­jek­tua ez bai­ta nor­ba­na­koa bera, sub­jek­tu kolek­ti­boa bai­zik. Hor­taz, alde bate­tik, kolek­ti­boa­ren alda­ke­ta­ra­ko gai­ta­su­nen azter­ke­ta egin behar da eta bes­te­tik, arau sozia­la modu kolek­ti­boan onar­tua iza­te­ko bal­din­tzak sor­tu behar dira.

[i]Enri­que Dus­sel, (2006). KATEGORIE. Hemen­dik eskuratua:

https://​mar​xis​mo​cri​ti​co​.files​.word​press​.com/​2​0​1​1​/​1​0​/​k​a​t​e​g​o​r​i​e​.​pdf



Sour­ce link 

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *