LAN DOMESTIKOAREN KOLEKTIBIZAZIO ESPERIENTZIA SOBIETARRA – ITAIA

Tabla de contenidos

Ema­ku­me eta gizo­nen artean ezber­din­ta­su­nak dau­de­la, batzuek bes­teek baino pri­bi­le­gio gehia­go dituz­te­la eta hor­taz apro­betxatzen dire­la, edo­ta batzuek bes­teek baino zapal­kun­tza gehia­go pai­ratzen dituz­te­la maiz aipa­tu izan diren ideiak dira, femi­nis­moa­ren ingu­ru­ko lan­ke­ta bat egi­ten den edo­zein espa­rru­tan: etxe­ko lana­ren bana­ke­ta eta agu­re zein hau­rren zain­tza des­kon­pen­tsa­tua dela ema­ku­me eta gizo­nen artean, ordain­du gabe­ko lan horren pisua ema­ku­mea­ren gain jaus­ten dela… Asko­tan horre­la­ko argu­dioak oina­rritzat har­tu izan dira gene­roen arte­ko hie­rar­ki­za­zioa aza­le­ratze­ko, eta ema­ku­mea­ren ahal­dun­tze eta aska­pe­ne­ra­ko beha­rra aldarrikatzeko.

Argi dago oro­ko­rrean ema­ku­meak sub­jek­tu gutxietsiak gare­la; eta hau fun­tzio­na­la zaio mur­gil­du­ta gau­den sis­te­ma­ri, ema­ku­meok doan egi­ten ditu­gun lan horien­ga­tik ete­ki­na ate­ratzen bai­tu. Garran­tzitsua da fun­tzio­nal­ta­sun edo sis­te­ma­re­ki­ko lotu­ra estruk­tu­ral horren ana­li­sia egi­tea, ema­ku­meak gutxietsiak ego­teak zeri eran­tzu­ten dion uler­tze­ko. Bai­na aldi berean, garran­tzitsua da ere feno­meno horren irten­bi­de edo aurre­ra­pau­so posi­bleak azter­tzea eta pen­tsatzea, bai­ta ema­ku­meen aska­pe­ne­ra­ko har­tu diren neu­rrien espe­rien­tzia his­to­ri­koak azter­tzea ere, neu­rri posi­ble errea­lak balo­ratze­ko. Dato­zen lerroe­tan ideia haue­tan sakon­du­ko dugu, arra­zoia bilatzea­ren ana­li­si­tik hara­go, aska­pe­na­ren nora­bi­dean koka­tu ditza­ke­gun irten­bi­de posi­blee­tan pen­tsatzen lagun­du­ko digulakoan.

1. OINARRI MATERIALA

Sis­te­ma kapi­ta­lis­tan kla­se jabe­du­nak anto­la­ke­ta eko­no­mi­ko zein sozia­la­ren gai­ne­ko bote­rea dau­ka, ete­ki­nak nahie­ran esku­ratze­ko balio dio­na, lana­ren bana­ke­ta sozia­la hel­bu­ru horren (abe­ras­ta­su­na) bai­tan egi­tu­ra­tuz. Hau da, azpi­ra­tua dagoen kla­se sozia­le­ko lan­gi­le orok esfe­ra mer­kan­ti­lean zein sozia­lean egi­ten duen lana­ren bitar­tez sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bizi­rau­pe­na ber­matzen da, lan hori sis­te­ma bera borro­katze­ko bide­ra­tua ez dagoen bitar­tean behin­tzat. Lan mer­ka­tuan aritze­ra­koan gure lane­ra­ko gai­ta­su­nak eta ber­ta­tik sor­tzen den balio guz­tia bote­re bur­ge­sa­ren esku uzten ditu­gu, honek zuze­nean izan­go due­la­rik horren gai­ne­ko era­ba­ki­me­na. Bai­na horrez gain, lan mer­ka­tu horre­ta­tik kan­po, esfe­ra sozia­lean ere gure bizitzak erre­pro­du­zitze­ko lanean jarraitze­ra behar­tuak gau­de (jana­ria pres­ta­tu, etxea eta arro­pak gar­bi­tu, eros­ke­tak egin, ingu­ru hur­bi­le­ko agu­re edo hau­rrak zain­du…) lan horie­ta­ko asko modu pri­ba­tuan egi­te­ko anto­la­tuak dau­de­la­rik (nor­be­ra­ren beha­rrak edo askoz jota etxe­koe­nak asetze­ko) eta haue­ta­ri­ko gehie­nak mer­ka­tuan kon­tsu­mitzea exijitzen dute­la­rik (oro­ko­rrean bizi­rau­te­ko beha­rrez­koak ditu­gun pro­duk­tuak eros­tea). Hor­taz, sis­te­ma kapi­ta­lis­tak esfe­ra sozia­lean egi­ten diren lanen ete­ki­na ere zehar­ka­ko for­man bere egi­ten du.

Bes­tal­de, kon­tuan har­tze­koa da lan bana­ke­ta sozia­la­ren bai­ta­ko lan bana­ke­ta sexua­la. Erraz atze­man deza­ke­gu sol­da­ta­pe­ko lane­tan sozial­ki deba­lua­tuak diren zen­bait lan (gar­bitzai­leak, zain­tzai­leak…) ema­ku­mez osa­tuak dau­de­la oro har, lan bal­din­tza kax­ka­rra­goak eta sol­da­ta baxua­goak iza­nik. Sol­da­ta­pe­koak ez diren lane­tan ere naba­ria da lan bana­ke­ta sexual hori, esfe­ra pri­ba­tu­ko (etxea zein ger­tu­ko fami­lia) hain­bat lan ema­ku­me lan­gi­leak egi­ten bai­ti­tu orohar (etxe­ko gar­bi­ke­ta, sukaldatzea…).

2. PROPOSAMEN TAKTIKOA: LANEN KOLEKTIBIZAZIOA

Argi dago beraz egun­go lan bana­ke­ta sozial zein sexua­lak ema­ku­me lan­gi­lea sub­jek­tu azpi­ra­tua iza­tea ber­matzen dute­la eta esfe­ra pri­ba­tue­ta­ko (domes­ti­koa edo ger­tu­ko fami­lia­koa) egin­beha­rren eran­tzu­le iza­tea natu­ra­li­zatzen dute­la, aska­ta­sun eko­no­mi­ko, sozial eta poli­ti­ko­rik gabekoa.

Hau horre­la, ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko bidean oina­rri mate­rial horien (lan bana­ke­ta sozia­la eta sexua­la) berran­to­la­ke­ta beha­rrez­koa ikus­ten dugu, horrek gizar­tea­ren (lana­ren) berran­to­la­ke­ta exijitzen due­la­rik. Anto­la­ke­ta berri horrek beraz, bizitzak erre­pro­du­zitze­ko beha­rrak logi­ka bur­ge­se­tik at eta des­ja­be­tuon intere­sen bai­tan bir­pen­tsatze­ra garamatza.

Alta, lanen kolek­ti­bi­za­zioaz ari gare­nean ez gara hauek ins­ti­tu­zio bur­ge­se­tan anto­latzeaz ari, horrek kapi­tal meta­ke­ta­ra­ko espa­zio berriak ire­kitzea supo­sa­tu­ko lukee­la­ko. Apos­tua ema­ku­meak etxe­ko esfe­ran dituen ardu­re­ta­tik askatzea bada, esfe­ra pri­ba­tu horrek eskatzen dituen zer­bitzu edo lanak iden­ti­fi­ka­tu eta horiek pro­le­tar­goa­ren intere­sak ber­matze­ko for­ma ego­kie­na pen­tsa­tu beha­rrean gau­de, gizar­tea­ren anto­la­ke­tak guz­tion beha­rrak modu anto­la­tu eta era­gin­ko­rrean ase­tu eta zama hori fami­lia guz­tie­ta­ko ema­ku­meen­gain ez jaus­te­ko. Jana­ria pres­tatze­ko, esa­te­ra­ko, kon­tuan har­tze­koa da zen­bat lan indar, diru eta den­bo­ra inber­ti­tu behar den adi­bi­dez 20 per­tso­nak haien egu­ne­ko otor­duak modu indi­bi­dua­lean pres­tatzen (per­tso­na bakoitzak bere etxean inber­titzen due­na bider 20) edo per­tso­na gutxi batzuk 20 per­tso­nen­tza­ko aldi berean pres­tatze­ra­koan inber­ti­tu beha­rre­koa. Lan bana­ke­ta sozia­la des­ja­be­tuon intere­sak modu era­gin­ko­rrean asetze­ko anto­la­tua ego­tea supo­sa­tu­ko luke lanen kolek­ti­bi­za­zioak, sexua­ren­ga­tik lanen arte­ko bereiz­ke­ta kua­li­ta­ti­bo zein kuan­ti­ta­ti­bo­rik egin gabe.

Ins­ti­tu­zioe­tan gure bizi bal­din­tzak hobetze­ra begi­ra exiji­tu­ri­ko erre­for­mak ez dira beraz, nahi­koa, nahiz eta tak­ti­ko­ki aurre­ra era­man beha­rre­ko borro­ke­tan kokatzen ditu­gun. Hori bai­ta azken finean, estra­te­gia erre­for­mis­ta baten eta erre­for­men era­bil­pen tak­ti­koa­ren ezber­din­ta­su­na, esen­tzian des­ber­di­na dena: mun­du hau batzuen­tzat jus­tua­goa bila­katzea alde bate­tik eta mun­du jus­tu bat erai­kitzea bestetik.

3. ESPERIENTZIA HISTORIKOAK: Erre­pu­bli­ka Sobie­ta­rra XX. men­de­ko lehen erdialdea

Lan domes­ti­koa­ren kolek­ti­bi­za­zioa­ren ideia, bai­na, ez da geuk sor­tu­ta­koa inon­dik inora. Ideia hau ezta­bai­da­tu ez ezik prak­ti­kan ere jar­tze­ra iritsi zen Sobier­tar Bata­su­ne­ko bote­re proletarioa.

Con la Revo­lu­ción de Octu­bre, tras el paso del poder a manos de los soviets, la libe­ra­ción com­ple­ta de las obre­ras median­te la supre­sión de las vie­jas for­mas de la fami­lia y la eco­no­mía domés­ti­ca, no sólo se ha vuel­to posi­ble, sino que es una de las con­di­cio­nes nece­sa­rias de la ins­tau­ra­ción del socia­lis­mo.
Armand, Ines­sa, 1920: 2 – 3

Garran­tzia bere­zia ema­ten zio­ten beraz auzi honi, beha­rrez­koa baitzen ema­ku­me lan­gi­le eta neka­za­riak haien bizitza tamal­ga­rrie­ta­tik askatzea. Horre­la, Sobie­ten bote­re-har­tze­tik (1917) den­bo­ra gutxi­ra, gene­ro auziak errea­li­ta­tea­re­kin topo egin zuen. Auzi honek ezta­bai­da­tik prak­ti­ka­ra sal­to egin zuen lehen aldia dugu hau. Erre­pu­bli­ka Erru­sia­rrak ez zuen itxa­ron, ema­ku­me erru­sia­rrak pai­ratzen zuen egoe­ra laz­ga­rria­ren aurrean lehen irten­bi­deak mahai-gai­ne­ratze­ko. i

Ala­bai­na, beha­rrez­koa zai­gu ordu­ko tes­tuin­gu­rua zertxo­bait aipatzea, kolek­ti­bi­za­zioek izan zituz­ten muga his­to­ri­koak uler­tu nahi badi­tu­gu. Izan ere, bate­tik, garai horre­tan Erru­sia gerra zibil batean zegoen, horrek pro­le­tal­goa­ren gehien­goa borro­kan ego­tea behar­tzen zue­la­rik. Bes­te­tik, Erru­siak ira­gan zaris­ta iza­na­ga­tik, auzi kul­tu­ral eta mora­lei dago­kie­nez aurrei­ritziz josi­ta zeu­den bai lan­gi­le zein neka­za­riak, azken hauek herrial­dea­ren gehien­goa iza­nik. Honen­bes­tez, gerra-tes­tuin­gu­ru eta herri­ta­rren aurrei­ritzi erro­tu hauek ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko ozto­po izan ziren; bai­ta Sozia­lis­mo­ra­ko trans­for­ma­zio­ra­ko bes­te­la­ko alder­di asko­ren­tzat ere.

Tes­tuin­gu­ru hone­tan aur­kitzen ditu­gu, beraz, Sobie­tak. Bai­na, ozto­po­ak ozto­po, pro­le­tar­goa­ren dik­ta­du­ra­ren for­ma sobie­ti­koa lira­te­keen hauek gizar­tea­ren eral­da­ke­ta sozial eta poli­ti­ko­ra­ko tres­na bote­retsuak bihur­tu ziren.

Ema­ku­mea­ren aska­pe­na­ri dago­kio­nean haien egin­ki­zu­nak alder­di ezber­di­nak zituen, ondo­ren­goak iza­nik esan­gu­ratsue­nak: lege zaha­rren deu­sez­ta­pe­na, etxe­ko lanen kolek­ti­bi­za­zioa eta ema­ku­mea­ren par­te-har­tze poli­ti­ko eta sozia­la indar­tzea. ii

Aipa­tu­ta­ko­tik hara­ta­go­ko, lor­tu­ta­ko esku­bi­deak hain­bat izan bazi­ren ere (Segur­ta­sun Sozia­la, homo­se­xua­li­ta­tea­ren onar­pe­na…), ondo­ren­go ata­la­ri eman nahi­ko genio­ke garran­tzia. Izan ere, jakin bada­ki­gu ber­din­ta­sun lega­la ez dela ber­din­ta­sun errea­la­ren isla. Horre­ga­tik, ema­ku­meen aska­pe­ne­ra­ko pro­gra­ma boltxe­bi­kea ez zen horre­ta­ra mugatzen. Aitzi­tik, pro­gra­ma­ren mui­na, ema­ku­mea­ren ardu­ra natu­ral gisa ikus­ten ziren etxe­ko lanen kolek­ti­bi­za­zioan kokatzen zen. Etxe­ko lanek ema­ku­mea eskla­bu bila­katzen zue­na­ren ideia­ri eran­tzu­ten zion horrek, ema­ku­mea­ren anto­la­kun­tza poli­ti­koa eta esfe­ra poduk­ti­boan zuen par­te har­tzea ozto­patzen zitue­la­ko. Lana­ren anto­la­kun­tza horrek, ema­ku­meek gizo­ne­ki­ko bal­din­tza ber­din­ta­su­nean par­te har­tu­ko zuten eko­no­mia kolek­ti­bo bat exijitzen zuen, beraz.

3.2. Etxe­ko lanen kolektibizazioa

Gerra zibil baten erdian, lan­gi­le esta­tuak haur­tzain­de­giak (jar­di­nes de infan­cia, mater­na­les), jan­ge­lak eta arro­pa gar­bi­te­giak sor­tu zituen, bes­teak bes­te. “Gerra­ren komu­nis­moa” dei­tu zio­ten bizi komu­na­la ezar­tze­ko lehen saia­ke­ren tar­te honi. Ondo­ren­goak lira­tez­ke ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko tres­na gisa­ra sor­tu­ta­ko ins­ti­tu­zioe­ta­ko batzuk:

Hau­rren zain­tza
Ema­ku­mea­ren eskla­butza domes­ti­koa­re­kin amaitze­ko gako nagu­sie­ta­ko bat hau­rren zain­tza­ren sozia­li­za­zio­tik zeto­rren. Ares­tian aipa­tu­ta­ko blo­keo eta era­soen erdian, Bote­re Sobietarrak, par­tzial­ki bazen ere, hau­rren man­te­nu publi­koa ber­matzen zuen: tar­je­ta infan­til dela­koa sor­tu zen, fami­liek pro­duk­tuak lortze­ko bitar­te­ko. Esko­le­tan debal­de­ko jan­ge­la eta kan­ti­nak sor­tu zituz­ten. Hez­kun­tza bere oso­ta­su­nean dohai­nik zuen herri­tar orok. Horre­kin bate­ra, ordu­ra arte eza­gu­nak ez ziren haur­tzain­de­gi eta haur-esko­lak sor­tu ziren eta bertan, umeei beha­rrez­ko onda­su­nak ema­ten zitzaiz­kien (arro­pak…). vi

Jan­ge­la publi­koak, kan­ti­na popu­la­rrak (1918)
Jan­ge­la publi­koei esker, etxe­ko sukal­dea pix­ka­na­ka des­ager­tuz joan zen. Sobie­tek garran­tzia bere­zia ema­ten zio­ten honi, lehen esan beza­la, etxe­ko sukal­dea ema­ku­mea­ren eskla­butza domes­ti­ko­tik askatze­ko tra­ba nagu­si modu­ra iden­ti­fi­katzen baitzuten.

“La coci­na case­ra, tan glo­ri­fi­ca­da por los bur­gue­ses, pero que des­de el pun­to de vis­ta de la eco­no­mía no es en abso­lu­to ade­cua­da al obje­ti­vo, es para las cam­pe­si­nas y en espe­cial para las obre­ras un cas­ti­go inso­por­ta­ble que les con­su­me todo el tiem­po libre, las pri­va de la posi­bi­li­dad de ir a las reunio­nes, de leer y de tomar par­te en la lucha de cla­ses: la coci­na domés­ti­ca, en el régi­men bur­gués, es uno de los mejo­res alia­dos del capi­tal con­tra el obre­ro, al favo­re­cer la igno­ran­cia y el retra­so de las obre­ras”
Armand, Ines­sa, 1920: 2

Ume­zur­tzen­tzat etxe­bi­zitza: Bes­pri­zor­ni­ki
Ira­ga­ne­ko noble­zia­ren lur­sai­lak ume­zur­tzen­tza­ko etxe­bi­zitza bila­ka­tu zituz­ten. Ume­zur­tzak esta­tua­ren seme-ala­batzat jotzen ziren, eta beraz, denek izan behar zuten etor­ki­zu­ne­ko gizar­te sozia­lis­ta­ren balia­bi­de oro­taz pro­bes­te­ko auke­ra. vii

Komu­na-etxe­bi­zitzak
Komu­na-etxe­bi­zitza edo­ta etxe­bi­zitza kolek­ti­bo hauek pisu alo­ka­tuak ordez­katzea zuten hel­bu­ru; horiek fami­liak (ema­ku­meak honen bai­tan) iso­latzen zituz­te­nez, harre­man sozial komu­nis­ten gara­pe­ne­ra­ko tra­ba han­dia baitzi­ren. Komu­ni­ta­te berri haue­tan, bizitza komu­ni­ta­rioa­ren espe­rien­tziak jarri nahi ziren abian; ber­tan, arro­pa-gar­bi­te­gi zen­tra­lak, haur esko­lak, hau­rren­tza­ko jan­ge­lak… zire­la­rik maiz­ta­su­nez. Horre­la, ema­ku­me lan­gi­lea­ren­tza­ko aska­pe­ne­ra­ko bal­din­tza errea­lak sor­tzen hasi ziren, egin­behar domes­ti­koak komu­ni­ta­tea­ren auzi gisa uler­tzen baitzi­ren, eta ez fami­lia uni­ta­te barru­ko ema­ku­mea­ren egin­behar modu­ra. Garai­ko infor­ma­zio esta­tis­ti­koa­ren ara­be­ra, 1920an Mos­kun etxe­bi­zitza guz­tie­ta­tik %40, 9000 etxe­bi­zitza baino gehia­go, etxe­bi­zitza komu­ni­ta­te kolek­ti­boak ziren. viii

Bes­tal­de, ama­ta­sun-etxe­bi­zitzak ere sor­tu ziren. Etxe­bi­zitza hauek batik bat haur­dun zeu­den ema­ku­meen­tza­ko edo­ta jada hau­rra izan zute­nen­tza­ko zuzen­duak ziren. Ema­ku­mea­ren­tza­ko babes­le­ku, den­bo­ra tar­te batean haien fami­lia uni­ta­teak sor zitza­keen pre­oku­pa­zioe­ta­tik askatze­ko hel­bu­rua zuten. ix

Aipa­tu­ta­ko ins­ti­tu­zio hauek eta bes­te hain­bes­tek, beha­rrez­koak suer­tatzen ziren toki dene­tan iku­si zuten argia. Hala ere, lan­gi­le eta neka­za­rien beha­rrek beti gain­di­tu izan zituz­ten sor­tu­ta­ko balia­bi­de guz­tiak, tes­tuin­gu­ru his­to­ri­ko gogor horren bai­tan nekez lor­tu ahal izan baitzu­ten haien hel­bu­ru bai­ko­rrak betetzea.

3.3. Par­te har­tze poli­ti­ko eta soziala

Sobie­tek gar­bi zuten soi­lik ema­ku­me lan­gi­le eta neka­za­riak haien lan-kar­ga domes­ti­ko­tik askatzean eman­go zela erreal­ki ema­ku­mea­ren par­te har­tzea esfe­ra pro­duk­ti­boan eta mili­tan­tzia poli­ti­koan. Horren­bes­tez, pre­mi­sa hori beha­rrez­koa zitzaion ema­ku­mea­ri gero­ra gai­non­tze­ko alo­rre­ta­ra sal­to egiteko.

Horre­la, iku­si­ta­ko kolek­ti­bi­za­zio for­ma hauen bul­tzatzai­le eta anto­latzai­le sutsue­nak ema­ku­meak izan ziren. Alder­di Boltxe­bi­kea­ren bai­tan ema­ku­me lan­gi­le eta neka­za­rien depar­ta­men­tu bere­zi bat sor­tu zen: Zhe­not­del. Honen fun­tzioa, bate­tik, ema­ku­meen egoe­ra­ri erre­pa­ratzea zen, azal­du­ta­ko haur­tzain­de­gi, esko­la eta arro­pa-gar­bi­te­gien kudea­ke­taz ardu­ra­tuz. Bes­te­tik, ema­ku­meak par­te-har­tze poli­ti­ko­ra ger­tu­ra­tu zite­zen zuen hel­bu­ru, hauek Sobie­ten par­te nahiz Esta­tu pro­le­ta­rioa­ren anto­la­ke­ta zuze­na­ren par­te izan zite­zen. x Hone­kin lotu­rik aur­kitzen dugu, esa­te bate­ra­ko, Kom­mu­nist­ka aldiz­ka­ria, ema­ku­me zaur­ga­rrie­nei zuzendua.

Bes­tal­de, Ema­ku­me Ordez­ka­rien Asan­bla­dak ere sor­tu ziren. Asan­bla­da haue­tan lan­te­gi eta tai­ler ezber­di­ne­ta­ko ordez­ka­ri ema­ku­meak bil­tzen ziren. Ber­tan, ema­ku­me lan­gi­leek poli­ti­ko­ki anto­latzen ikas­ten zuten. Are gehia­go, aipa­tu beha­rra dago ema­ku­mea­ren paper garran­tzitsua lan­te­gi, Sobiet eta mili­zie­tan. Izan ere, gizon lan­gi­leak arma­da gorria­re­kin gerra-fron­te­ra joan behar zire­nez, ema­ku­meek hauek ordez­ka­tu zituz­ten. Hala ere, ema­ku­me pro­le­ta­rio asko izan ziren lehen lerroan borro­katze­ko hau­tua egin zute­nak. Gai­ne­ra, behin gerra amai­tu­ta, gai­non­tze­ko herrial­de kapi­ta­lis­te­tan ez beza­la, Sobie­tar Bata­su­nean ema­ku­me lan­gi­leak ez ziren lan­te­gie­ta­tik kan­po­ra­tu; kon­tra­ra, hauek kali­fi­ka­zio han­dia­goa izan zeza­ten lanean jarrai­tu zuten. xi Aurre­ko guz­tia kon­tuan iza­nik, ez da harritze­koa ema­ku­meen for­ma­kun­tza teo­ri­ko eta prak­ti­koa­ri ema­ten zitzaion garran­tzi bere­zia. xii

4. KRITIKA ETA ONDORIOAK

Iku­si beza­la, XX. men­dea­ren lehe­nen­go erdial­dean, Sobie­tar Bata­su­nean, ema­ku­mea­ren aska­pe­na egi­ka­ritze­ko hain­bat neu­rri har­tu zituz­ten garai­ko koiun­tu­ra eta bal­din­tze­ta­tik abia­tuz. Hauek lan­gi­le kla­se­ko ema­ku­me eta neka­za­rien bizi bal­din­tzak hobetze­ko eta sub­jek­tu akti­boak bila­katze­ko aurre­ra­pau­su han­diak eka­rri bazi­tuz­ten ere, lan bana­ke­ta sexua­la gain­ditze­ko zail­ta­sun naba­riak izan zituz­ten. Izan ere, lan domes­ti­ko horiek komu­ni­ta­tea­ren esku jarri bazi­ren ere, ema­ku­mez­koak natu­ral­ki egin beha­rre­koak beza­la iden­ti­fi­ka­tuak ziren. Ondo­rioz, komu­ni­ta­te­ko ema­ku­meek jarraitzen zuten lan horiek burutzen, nahiz eta logi­ka edo hel­bu­rua bes­te­la­koa izan.

Egun, etxe­ko lanen for­ma, orain­dik ere anto­la­kun­tza “pre­mo­derno” modu­ra koka­tu ahal­ko genu­ke, moder­ni­ta­teak exijitzen duen lana­ren sozia­li­za­zio­tik urrun. Hala ere, kapi­ta­lak sol­da­ta­ren kon­tzep­tua gizar­tea­ren zirri­ki­tu guz­tie­ta­ra hedatzea du xede; horre­ga­tik, meta­bo­lis­mo sozia­lean beha­rrez­koa den lan oro mer­kan­ti­li­zatze­ko joe­ra du. Sis­te­ma­ren bar­ne kon­trae­sa­ne­ta­ko baten aurrean gau­de: etxe­ko lanak for­ma pri­ba­tuan man­ten­tzeak horien kos­tua aurrez­te­ko auke­ra ema­ten dion bitar­tean, gain­ba­lio tasak han­ditze­ko mer­ka­tu bide berriak zabal­tzea beha­rrez­koa du.

Horren aurrean, lan horien sozia­li­za­zio for­ma sol­da­ta­pe­ko lanean kokatzeak, sis­te­ma­ren mui­na eli­katzen jarraitzea dakar, bur­ge­sia­ren intere­se­ta­ra for­mu­la­tua dagoen lana­ren bana­ke­ta sozial for­ma indar­tzen bai­tu. Beraz, ikus­pe­gi sozia­lis­ta­tik lana­ren anto­la­ke­ta berri bat garatzea beha­rrez­koa dugu eta kon­kre­tu­ki, etxe­ko lanen sozia­li­za­zio era­gin­ko­rre­na asmatzea­ri ekin behar dio­gu gaur­da­nik: esplo­ta­zioan eta sexuen bereiz­ke­ta sozia­lean oina­rritzen diren lan anto­la­ke­te­kin amaituz.

Espe­rien­tzia his­to­ri­koak garai­ko alda­ke­ta sozia­le­ta­ra­ko ikas­ke­ta pro­ze­su moduan kon­tuan har­tu­ta, has gai­te­zen bada egun­go tes­tuin­gu­rua ana­li­zatzen eta gure gai­ta­su­nak ema­ku­mea­ren aska­pe­ne­ra­ko alda­ke­ta errea­lak lor­tze­ko artikulatzen.

i Tole­do, Ceci­lia (2006): El Mar­xis­mo y el Pro­ble­ma de la Eman­ci­pa­ción de la Mujer. Mar­xists Inter­net Archive.

ii Ibidem

iii Armand, Ines­sa (1920): La obre­ra en la Rusia sovié­ti­ca. Bulle­tin Com­mu­nis­te. (Helè­ne Blo­ni­na modu­ra sina­tua – bere bene­ta­ko izena)

iv Ibidem

v (2006ko aza­roa) La Revo­lu­ción Rusa y la eman­ci­pa­ción de la mujer: Mujer y Revo­lu­ción. Spar­ta­cist (59).

vi Men­do­za M, Vla­di­mir: La revo­lu­ción rusa y la cons­truc­ción de la nue­va edu­ca­ción: 1917 – 1921.

vii (2006ko aza­roa) La Revo­lu­ción Rusa y la eman­ci­pa­ción de la mujer: Mujer y Revo­lu­ción. Spar­ta­cist (59).

viii Kollon­tay, Ale­xan­dra (2014): Cator­ce con­fe­ren­cias en la uni­ver­si­dad de Sverd­lov de Lenin­gra­do 1921: Mujer, eco­no­mía y socie­dad. Estu­dio pre­li­mi­nar de Gra­cie­la Teje­ro Coni. Argen­ti­na: Cienflores.

ix Ibidem

x Andreu Nin (1932) : Los Soviets: su ori­gen, desa­rro­llo y fun­cio­nes . Valen­cia: Cua­der­nos de cul­tu­ra LXV.

xi Armand, Ines­sa (1920): La obre­ra en la Rusia sovié­ti­ca. Bulle­tin Communiste.

xii Sere­bren­ni­kov, T. (1943): La mujer en la Unión Sovié­ti­ca. Mos­cu: Edi­cio­nes en len­guas extranjeras.

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *