ANIZTASUNA ETA IDENTITATEAK – ITAIA

Tabla de contenidos

Hila­be­te hone­ta­ko sarre­ran, ezker mugi­men­dua­ren korron­te nagu­sien ingu­ruan jar­dun­go dugu. Zehaz­ki, 60. – 70. hamar­ka­da­tik hona gara­tu den pro­po­sa­men poli­ti­koa da jorra­tu­ko dugu­na. Guk joe­ra poli­ti­ko hauen ingu­ruan dugun ikus­pun­tua pla­za­ra­tu­ko dugu, zehaz­kia­go, iden­ti­ta­te poli­ti­kak, plu­ra­lis­moa zein demo­kra­zia erra­di­ka­la­ren gai­ne­ko gure kri­ti­ka pro­po­sa­tuz.

Ezker mugi­men­dua­ren bai­tan, kla­se sozia­lak defi­nitze­ko eta hauen osae­ra­ren nola­ko­ta­su­na iden­ti­fi­katze­ko orduan hain­bat pos­tu­ra dau­de. Gaur egun ordea, uler­men hauen artean bi korron­te poli­ti­ko nagu­sitzen dira: obre­ris­moa, lan­gi­le for­ma tra­di­zio­na­lei eus­ten die­na eta ezker berria, men­de­ra­kun­tza for­ma anitzei iden­ti­ta­te­tik eta plu­ra­lis­mo­tik eran­tzu­ten die­na. Bi ikus­ke­ra edo­ta bi pro­po­sa­men poli­ti­koak itxu­ran ezber­di­nak badi­ra ere, oina­rrian lan­gi­le kla­sea­ren defi­ni­zio bere­tik abiatzen dira. Lan­gi­le­ria­ren sub­jek­ti­bi­ta­te poli­ti­koa indus­tria­ko lan­gi­leen iru­di­te­gi tra­di­zio­na­la­ren iden­ti­ta­te, anto­la­kun­de eta mobi­li­za­zio ere­due­kin ber­din­tzen dute. Defi­ni­zio horrek lan­gi­le kla­sea­ren kon­po­si­zio kon­ple­xua desitxu­ratzen du, eta horre­kin bate­ra, eko­no­mia­ren uler­men muga­tua pro­po­satzen du. Eko­no­mia datu kuan­ti­ta­ti­boe­ta­ra murriz­ten dute eta enpre­sa azter­ke­ta bidez uler­tzen, bere dimen­tsio sozia­la, hots, bur­ge­sia­ren bote­rea ezau­ga­rritze­ko gai­ta­su­na azal­du ordez. Eko­no­mia­ren uler­men eko­no­mi­zis­ta iza­teak ordea, ondo­rio teo­ri­ko zein poli­ti­ko kal­te­ga­rriak era­gi­ten ditu; bes­teak bes­te pro­le­tal­goa­ren egun­go ezau­ga­rrien aurrean ezi­ku­sia egitea.

Aipa­tu beza­la, lan­gi­le kla­seaz dihar­du­ten korron­te poli­ti­koen artean nagu­si modu­ra bi kokatzen ditu­gu. Lehe­nak, obre­ris­moak, “lan­gi­le kla­se tra­di­zio­nal” beza­la iden­ti­fi­ka­tu izan ditu­gun estra­tuen pro­ta­go­nis­mo poli­ti­koa alda­rri­katzea izan­go du hel­bu­ru. Obre­ris­ten poli­ti­ka egi­te­ko modua ordea ez da bes­te alder­di ezker­tia­rre­na­ren­gan­dik ezber­din­dua: esta­tua­ren apa­ra­tuen bar­nean jar­du­ten dute, dis­kur­tsoe­tan lan­gi­le for­ma tra­di­zio­na­la­ren babe­sa eta apo­lo­gia egi­teaz ardu­ratzen dira eta prak­ti­ka poli­ti­koa admi­nis­tra­zioa­ren ges­tio­ra zein sin­di­ka­tu tra­di­zio­na­le­tan jar­du­te­ra bide­ratzen dute.

Biga­rren korron­te poli­ti­koa ezker berria beza­la izen­da­tu dugu. Sujek­ti­bi­ta­te anitzen iza­tea defen­datzen dute, hau da, zapal­kun­tza anitzen ana­li­si­tik abia­tu­ta euren pro­po­sa­men poli­ti­koak ikus­pun­tu anitz horiek guz­tiak inte­gratzea du hel­bu­ru. Erria aldiz­ka­riak Jule Goi­koetxea­ri eta Iña­ki Soto­ri egi­ni­ko elka­rriz­ke­ta batean horre­la aipatzen du Goi­koetxeak (2019:29): “Pix­ka­na­ka erla­zio­natzen hasi­ko gara gaitz guz­ti horiek estruk­tu­ral­ki men­de­ra­kun­tza sis­te­ma des­ber­di­ne­tan estruk­tu­ra­tu­ta dau­de­la”. Korron­te poli­ti­ko horrek harre­man eta prak­ti­ka sozia­len aniz­ta­su­na azpi­ma­rratzen du, zapal­kun­tza eko­no­mi­koa, ber­din­ta­sun eko­no­mi­ko eza aniz­ta­sun horren par­te bat baka­rrik izanik.

Zapal­kun­tza for­ma guz­tien erro komu­na ukatzea­re­kin bate­ra, hauei guz­tiei aurre egi­te­ko estra­te­gia bate­ra­tu baten beha­rra ukatzen dute (Wood 2000). Hau da, eko­no­mia bur­ge­sa­ren era­gin espa­rrua sol­da­ta­pe­ko lane­ra muga­tuz gero, eta kla­se zapal­kun­tza bes­te men­de­ra­kun­tza for­ma guz­tie­kin pare­katzen badu­gu, kla­se­rik gabe­ko gizar­tea­ren erai­kun­tza estra­te­gia ukatzen dugu hasie­ra-hasie­ra­tik. Hau horre­la, ezker berria­ren pro­gra­ma poli­ti­koak sozia­lis­moa­ren uni­ber­tsal­ta­sun asmoen eta kla­se esplo­ta­zioa­ren aur­ka­ko borro­ken poli­ti­ka inte­gratzai­lea­ren ordez, borro­ka par­ti­ku­lar des­ko­nek­ta­tuak pro­po­satzen ditu (Wood 2000). Beraz, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta bote­re egi­tu­ra eta fun­tzio­na­men­du logi­ka zehatzak dituen sis­te­ma beza­la des­kri­ba­tu ordez estruk­tu­ra anitz eta ez-defi­ni­tu gisa­ra ezau­ga­rritzen bada, zapal­kun­tza guz­tiek oina­rri edo erro ezber­di­na dute­la adie­raz­ten da, eta horrek bera­re­kin dakar­tza, zapal­kun­tza bakoitza­re­ki­ko: sub­jek­tu zapal­du ezber­din bat, borro­ka estra­te­gia ezber­din bat, men­de­ratzai­le ezber­din bat, etab.

Ezker berriak aniz­ta­su­na­ren-zen­tzu zati­katzai­lean, bata­su­ne­ra­ko egi­tu­raz­ko ezin­ta­sun gisa­ra uler­tu­ta-alde egi­ten du, Goi­koetxeak (2019:37) “bata­su­na diber­tsi­ta­tean” deitzen dio horri. Hau uler­tze­ko beha­rrez­koak dira hiru kon­tzep­tu: iden­ti­ta­tea, ezber­din­ta­su­na eta plu­ral­ta­su­na. Alde bate­tik, iden­ti­ta­te poli­ti­ken ara­be­ra, nor­ba­na­koa­ren ikus­pun­tu poli­ti­koa bakoitzak bizi izan due­nak eta espon­ta­neo­ki sen­titzen due­nak hezur­ma­mi­tu­ko du. Ezta­bai­da bidez, per­tso­na­lis­moak albo­ra­tu­ta, pisuz­ko arra­zoien ara­be­ra eta interes his­to­ri­ko eta kolek­ti­bo bati eran­tzun beha­rrean – bizi bal­din­tza laz­ga­rrie­nak ditue­na­ren alde borrokatzea‑, nor­ba­na­koa­ren prak­ti­ka poli­ti­koak hau­tu indi­bi­dual eta espon­ta­neo bati eran­tzun­go dio. Bes­te­tik, plu­ral­ta­su­na­ren auzia hone­la ezau­ga­rritzen da: zati­ke­ta gero eta han­dia­goa, harre­man sozia­len eta espe­rien­tzien diber­tsi­fi­ka­zioa, bizitza esti­loen aniz­ta­su­na, iden­ti­ta­te per­tso­na­len uga­ritzea. Plu­ral­ta­su­na­ren bitar­tez beraz, ezker berriak kapi­ta­lis­moa­ren bata­sun sis­te­ma­ti­koa ukatzen du; Wood-ek (2000) aipatzen due­na­ren ara­be­ra, kapi­ta­lis­moa­ren fun­tzio sozia­la uka­tu eta berau egi­tu­ra­rik gabe­ko eta iden­ti­ta­te ezber­di­ne­tan zati­ka­tu­ta­ko aniz­ta­sun bihur­tu dute.

Iden­ti­ta­te poli­ti­ken bide­tik aritzen diren mugi­men­du poli­ti­koek, pro­po­sa­men estra­te­gi­koa demo­kra­zia bur­ge­sean txer­tatzen dute, demo­kra­zia bera horre­la uler­tu­ta: kla­se ikus­pe­gia albo­ra­tu, hau da, kla­se anta­go­nis­moa pre­mi­sa beza­la uka­tu eta beraz, zapal­kun­tza guz­tiak modu berean azter­tzen dituen anto­la­men­du poli­ti­koa. Ezker berriak pro­po­satzen duen ikus­pun­tu demo­kra­ti­koa, demo­kra­zia par­la­men­ta­rio-bur­ge­sa­ri atxi­kitzen zaio, mugi­men­du sozia­lak bar­ne bil­du­ko dituen estra­te­gia demo­kra­zia libe­ra­lean inte­gra­tu nahi bai­tu. Bai­na, demo­kra­zia­ren bitar­tez iden­ti­ta­te per­tso­nal guz­tien­tzat ber­din­ta­su­na eta elkar­bi­zitza defen­ditzea ezi­nez­koa bila­katzen da kla­se anta­go­nis­moa­ri begi­ratzen badio­gu. Kla­se izae­ra ez bai­tu iden­ti­ta­te batek edo bes­teak deter­mi­natzen, bakoitzak betetzen duen egi­tu­raz­ko fun­tzioak bai­zik. Bi kla­seak ber­din­tzea, beraz, ezi­nez­koa izan­go da, sorre­ra­tik aur­ka­ria den eta bate­ra­ezi­na den fun­tzio estruk­tu­ra­la betetzen baitute.

Pro­gra­ma poli­ti­ko horri eran­tzu­te­ko bi jar­dun mota bereiz ditza­ke­gu. Lehe­na, ins­ti­tu­zioez kan­po egi­ten dena (for­malki bada ere), mugi­men­du sozia­lek kalean, auzoe­tan, esko­le­tan, fabri­ke­tan edo bes­te­la­ko espa­zioe­tan egi­ten duten jar­du­na litza­te­ke. Kasu hone­tan, ber­din­ta­sun for­ma­la (gaur egun­go egi­tu­ra man­ten­duz, sub­jek­ti­bi­ta­te ezber­di­nek bizitze­ko bal­din­tza ber­di­nak edu­kitzea) lor­tze­ra begi­ra­ko alda­rri­ka­pe­nak pla­za­ratzen dituz­te eta hauek sozia­li­zatze­ko pro­po­sa­men komu­ni­ka­ti­bo zein ekin­tzai­leak gau­zatzen dira – itxu­raz erra­di­ka­lak, akti­bis­tak eta mobi­li­za­zio jen­detsue­tan oina­rri­tuak-. Hale­re, ekin­tza guz­ti horiek ez dio­te borro­ka pro­ze­su erreal bati eran­tzu­ten, ekin­tza horien hel­bu­rua ins­ti­tu­zioek alda­rri­ka­pen horiek egi­ka­ritzea izan­go da eta hori ber­matze­ko iritzi ezker­tia­rra sor­tzeaz ardu­ratzen dira.

Mugi­men­du sozial horiek guz­tiek beraien alda­rri­ka­pe­nei eran­tzun ins­ti­tu­zio­na­lak eman­go diz­kien alder­di poli­ti­koen beha­rra aza­le­ratzen dute. Mugi­men­du sozia­len ekin­bi­dea pro­bes­ten duten alder­di ins­ti­tu­zio­na­len­tzat, aldiz, boz­ka gehia­go lor­tu ahal iza­te­ko bitar­te­ko garran­tzitsuak dira aurrez aipa­tu­ri­ko herri mugi­men­duak. Modu horre­ta­ra, euren pro­gra­ma poli­ti­koa­re­ki­ko atxi­ki­pen sozial han­dia­goa lor­tzen dute, babes sozial hori hau­tes­kun­dee­ta­ko boz­ke­tan kapitalizatuz.

Aurre­tik aipa­tu beza­la, korron­te poli­ti­ko hauek oina­rriz­ko pre­mi­sa baz­ter­tzen dute: kapi­ta­lis­moa kla­se esplo­ta­zioan datza­la. Eta beraz, albo bate­ra uzten dute bote­re bur­ge­sak zehaz­ten eta deter­mi­natzen due­la gure bizia­ren nola­ko­ta­su­na, inon­go gupi­da­rik gabe.

Guk berriz, lan­gi­le kla­sea, kla­se esplo­ta­tua den hei­ne­tik, bera­ren­tzat onu­ra edo aska­pen errea­la esplo­ta­zioa­ren amaie­ra­re­kin baka­rrik eto­rri­ko dela azpi­ma­rratzen dugu. Hau horre­la guri dago­ki­gu egin­behar his­to­ri­ko horri hel­tzea: pro­le­ta­rioen inde­pen­den­tzia poli­ti­koa­ren bitar­tez, kla­se ardatza­ren ara­be­ra­ko pro­gra­ma poli­ti­koa gorpuztea.

Horre­ta­ra­ko, lehe­nik eta behin pro­le­tal­goa­ren adie­raz­pen berriak eza­gu­tu eta azter­tu behar ditu­gu. Pro­le­tal­goa­ren ezau­ga­rritzea ezin bai­tu­gu orain dela men­de erdi­koa­re­kin alde­ra­tu (lan­gi­le aris­to­kra­zia­ren gai­len­ta­sun garaia, indus­trian lan egi­ten zuten behar­gi­nen gehien­goa, adi­bi­dez); bal­din­tza eko­no­mi­ko eta sozia­lak aldatzen ari diren hone­tan, lan­gi­le kla­sea­ren osa­ke­ta, ezau­ga­rriak eta bizi ikus­ke­rak ere aldatzen ari bai­ti­ra.
Hala ere, pro­le­tal­goa­ren azter­ke­ta ikus­pe­gi kri­ti­ko bate­tik egin behar dugu. Komu­nis­tok ezin dugu errea­li­ta­tea­ren aurrean ezi­ku­sia egin, ez eta nobe­da­dea­ren eta for­ma espon­ta­neoen apo­lo­gia buru­tu ere. Adi­bi­de bat ema­tea­rren eta gure ohi­ko jar­du­na­ri hel­duz, ema­ku­me lan­gi­leak gene­ro zapal­kun­tza nola jasa­ten duen zehaz­tu behar dugu; lan­pos­tuan, etxe­ko lanei dago­kio­nean, gura­so iza­te­ko bal­din­tzei dago­kio­nean, etab. jasa­ten dituen pro­ble­ma­ti­ka zehatzak zeren ondo­rio diren eta egi­tu­ra eko­no­mi­koa­ren bai­tan zein fun­tzio zehatz betetzen duten defi­ni­tu behar dugu.

Borro­ka­ren nora­bi­dea eta izae­ra zein izan­go diren? Pro­le­tal­goa­ren intere­sak ipi­ni behar ditu­gu erdi­gu­nean, pro­le­tal­goak bere aza­lean jasa­ten dituen pro­ble­ma­ti­ka zehatz guz­tiei eran­tzun behar bai­tio­gu. Hona­koa, estra­te­gia sozia­lis­ta­ren bitar­tez lor­tu­ko dugu, pro­le­tal­goak bote­rea har­tze­ko duen estra­te­gia­ren bitar­tez, ale­gia. Mun­du guz­tiak bizi bal­din­tzak berak izan ditzan borro­ka­tu behar dugu, gaur bote­re bur­ge­sak kon­tro­latzen dituen gai­ta­su­nak, bihar gai­ta­sun uni­ber­tsal bihur­tu ditzagun.

Biblio­gra­fia:
Sako­nean. (2019). Erria, 14- 37.
Wood, E. M. (2000). Demo­cra­cia con­tra capi­ta­lis­mo. Méxi­co: Siglo veintiuno. 

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *