EMAKUME LANGILEON NAZIOARTEKO EGUNA: ANTOLAKUNTZAN DATZA IRAULTZA – ITAIA

1910ean pro­po­sa­tu zuen Cla­ra Zet­ki­nek Ema­ku­me Sozia­lis­ten Mun­du Mai­la­ko II.Konferentzian ema­ku­me lan­gi­leon nazioar­te­ko egu­na burutzea. Kon­fe­ren­tziak urte­ro, herrial­de guz­tie­tan anto­latzea onar­tu zuen, “ema­ku­mea­ren boz­kak gure inda­rrak batu­ko ditu sozia­lis­moa­ren alde­ko borro­kan” lelo­pean.

Indus­tria­li­za­zio garai­tik ema­ku­me lan­gi­lea­ren egoe­ra objek­ti­boak eral­da­ke­ta nabar­me­nak jasan zituen, horrek ondo­rio bereiz­ga­rriak izan zitue­la­rik eratzen ari zen pro­le­tal­goa­ren kons­ti­tu­zio poli­ti­koan: ema­ku­mea zapal­du­ta­ko sub­jek­tua zela aza­le­ra­zi zuen. Horrek era berean, lan­gi­le­ria­ren anto­la­ke­tan supo­satzen zituen ozto­po­ak mahai­gai­ne­ra­tu zituen. 

Aitzi­tik, kapi­ta­lak ema­ku­me eta gizo­nak elka­rren kon­tra egi­te­ko pres­ta­tu bazi­tuen ere, lan­gi­le mugi­men­due­tan ema­ku­me lan­gi­leen par­te har­tzeak era­ba­te­ko gora­ka­da izan zuen. Urtee­ta­ko kon­pro­mi­so mili­tan­tea­ren ondo­rio izan zen beraz, egun honen sorre­ra. Lan­gi­le alder­diek iraul­tza sozia­lis­ta­ren bidean mar­ka­tu­ri­ko pau­su taktikoa.

Hala ere, eta porrot his­to­ri­koak medio, ema­ku­me lan­gi­leok men­de­ko sub­jek­tu iza­ten jarraitzen dugu, hau for­man alda­tu bada ere. Hala, jakin bada­ki­gu ema­ku­meon gai­ne­ko zapal­kun­tza erro­tik kon­pon­du ezean, nor den kal­te­tue­na: ema­ku­me proletarioa.

Azken hamar­ka­de­tan gai­ne­ra, kri­si tes­tuin­gu­ruak egoe­ra orain­dik oke­rra­goan utzi ditu ema­ku­me lan­gi­leon bizitzak. Gain­ba­lioa­ren erauz­ke­ta ber­matze­ko esplo­ta­zio meka­nis­moak per­fek­zio­na­tu behar izan ditu kapi­ta­lak, lan egoe­ra gero eta mise­ra­blea­goe­ta­ra kon­de­na­tu gai­tue­la­rik. Horren adi­bi­de gar­bia ditu­gu azken den­bo­re­tan lan femi­ni­za­tuen sek­to­re­tik aurre­ra era­man­da­ko borro­ka guz­tiak: erre­si­den­tzie­ta­ko lan­gi­leak, gar­bitzai­leak, etxez etxe­ko langileak…

Era berean, ukae­zi­na da gizar­tea­ren eral­da­ke­tek auzi sozia­le­tan duten era­gi­na. Kasu hone­tan, aipatze­koa da ziklo eko­no­mi­ko berri horre­kin dato­rren ofen­tsi­ba kul­tu­ra­lak, bio­len­tzia matxis­ta­ren gora­ka­da­ra­ko bal­din­tzak sor­tu ditue­la: 4 ema­ku­me erai­lak izan dira 2019an Eus­kal Herrian, egu­ne­ro ira­kur ditza­ke­gu sexu jazar­pe­nak jasan dituz­ten ema­ku­meen albis­teak, tal­de bortxa­ke­tak eta sexu esplo­ta­zio­ra­ko ema­ku­meen sale­ros­ke­ta kasuak.

Urgen­tziaz­koa dugu beraz, auzi hone­ki­ko inizia­ti­ba poli­ti­koa berres­ku­ratzea. Bada­ki­gu ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza­re­kin bukatze­ko auke­ra baka­rra kla­se anto­la­kun­de batek soi­lik eskai­ni deza­kee­la. Bide horre­tan, ema­ku­meon lan ildoa egun­go bote­re moda­li­ta­tea­ren aur­ka­ko­ta­su­nean anto­latzea dugu egiteko.

Horre­ta­ra­ko beha­rrez­koa izan­go da, ema­ku­me lan­gi­leok egu­ne­ro­ko­ta­su­nean jasa­ten ditu­gun zapal­kun­tzei eta ara­zoei eran­tzun­go dien anto­la­kun­tza tres­nak osatzen has­tea. Beraz, ema­ku­me lan­gi­leon anto­la­kun­tza espa­zioe­tan jar­du­tea dago­ki­gu: elkar­ta­sun for­mak berres­ku­ra­tu, auzi labo­ra­leen onu­ren defen­t­sa alda­rri­ka­tu edo esku­bi­deen alde­ko borro­kak aurre­ra era­ma­tea. Anto­la­kun­tza tres­na eta prak­ti­ka poli­ti­koen bitar­tez ema­ku­me lan­gi­leon hezi­ke­ta poli­ti­koa garatzea ezin­bes­te­koa izan­go da. Hau da, kla­se kon­tzien­tzia area­gotzea hel­bu­ru izan behar dute.

Bide horre­tan, martxoa­ren 8a beza­la­ko egu­nak, estra­te­gia bera indar­tzen duten borro­ka tak­ti­koei bul­tza­da ema­te­ko balia­tu behar ditu­gu, beti ere argi iza­nik, egu­ne­ro­ko­ta­su­ne­ko anto­la­kun­tza­ren osa­ga­rri gisa­ra soi­lik eman ditza­ke­tee­la frui­tuak egun hauek. Beraz, ema­ku­me lan­gi­leok sub­jek­tu poli­ti­ko bila­katze­ko auke­rak sor­tzen jarraitzea dago­ki­gu. Egu­ne­ro­ko lana­ren bana­ke­ta era­gin­kor bat egin eta ema­ku­me lan­gi­leok ber­tan anto­latze­ra bul­tza­tuz. Bene­ta­ko par­ti­da egu­ne­ro­ko borro­kan jokatzen delako.

Gora ema­ku­me lan­gi­leon borroka! 

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *