KLASE SUBJEKTUA BERE DIMENTSIO GUZTIETAN ERAIKIZ – ITAIA

Tabla de contenidos

Ema­ku­mea­ren zapal­kun­tza hain­bat ikus­pun­tu­ta­tik iker­tu­ta­ko gaia izan da his­to­rian zehar. Horrek auke­ra eman du lan-hipo­te­si des­ber­di­nak gara­tu dituz­ten ezta­bai­de­tan sakon­tze­ko: zapal­kun­tza­ren jato­rri­tik hasi­ta, betetzen dituen fun­tzio edo­ta eli­katzen dituen intere­se­ta­raino. Tesi horiek, argi eta gar­bi, hain­bat pro­po­sa­men poli­ti­ko eka­rri dituz­te esku­tik, asko­tan kon­tra­ja­rriak izan dire­nak eta, zein bere ikus­pe­gi­tik, ara­zoa­ri eran­tzu­ten saia­tu izan dire­nak.

Ezta­bai­da horien his­to­ria­ri egin­da­ko ekar­pen gisa, joan den otsai­lean auke­ra izan genuen ikas­le mugi­men­duak 2020ko Herri Uni­ber­tsi­ta­tea­ren edi­zioa­ren barruan anto­la­tu zuen elka­rriz­ke­ta batean par­te har­tze­ko Isa­bel Beni­te­ze­kin 1batera. Mahaiak interes han­dia izan zuen gaia­ren kon­ple­xu­ta­su­na­ri eta oso­ta­su­na­ri hel­tze­ko izan zuen gai­ta­su­na­ga­tik. Gure par­te­tik, kla­se-ikus­pe­gi argi bate­tik hel­du genion gaia­ri. Hurren­go ana­li­siak topa­ke­tan elkar­ba­na­tu­ta­ko eta haus­nar­tu­ta­ko ideia eta ondo­rioen labur­pe­na izan nahi du.

Ema­ku­mea­ren zapal­kun­tza­ren pape­ra domi­na­zio kapitalistan

Zere­gin garran­tzitsua da gizar­te eza­gun batzuek (batzuek, behin­tzat) sexua­ren ara­be­ra­ko men­de­ratze-harre­ma­nak iza­tea era­gin duten pro­ze­su his­to­ri­koak zein izan diren argitzea. Feu­da­lis­mo­tik kapi­ta­lis­mo­ra­ko tran­tsi­zioan ger­ta­tu­ta­ko lana­ren bana­ke­ta sexua­la­ren eral­datze-pro­ze­sua ara­katzea lagun­ga­rri da gaur egun betetzen dituen fun­tzioak iker­tze­ko. Lan­gi­le libreen mer­ka­tu bat osatzea hel­bu­ru, herri-onda­su­nen des­ja­betze-pro­ze­su zabal baten gai­nean jar­du­ten duen pro­ze­su horrek ez du ema­ku­mea­ren ugal­ke­ta-ahal­me­na pro­ze­sua­ren fun­tsez­ko pie­za gisa ahaz­ten. Ugal­ke­ta bio­lo­gi­koa­ren kon­tro­lak lan­gi­le kla­se­ko ema­ku­meak euren gor­putzen des­ja­betze egoe­ran uzten ditu, ugal­tzai­le kate­go­ria­ra murriz­tu­ta. Ugal­ke­ta bio­lo­gi­koa kapi­ta­la­ren aku­mu­la­zio legeen ara­be­ra­ko pro­ze­su sozio­kul­tu­ra­la iza­te­ra iga­rotzen da, honen lan-inda­rra­ren pre­mien ara­be­ra. Horre­ta­ra­ko, hain­bat meka­nis­moz hor­nitzen da; horien artean azpi­ma­rratze­koak dira ema­ku­mea­ren sexua­li­ta­te ez-ugal­ko­rra­ren eta haren pla­ze­ra­ren uka­zioa. Edo, hobe­to esan­da, erre­pro­duk­ti­boa edo mer­kan­ti­la (pros­ti­tu­zioa, por­no­gra­fia) ez den pla­ze­ra­ren ukazioa.

Ema­ku­me lan­gi­lea “etxe­ko-andre” pape­re­ra mugatzea­ren ideia­tik urrun, kapi­ta­lak, bere has­ta­pe­ne­ta­tik, ez du lan indar gisa baz­ter­tu, bai­na lan indar gehia­go sor­tzea­ren behar his­to­ri­ko­ra azpi­ra­tua. Lan-mer­ka­tuan modu selek­ti­boan txer­tatzeak (gizo­nen asa­la­ri­za­zioa), sol­da­ten behe­ranz­ko pre­sio-meka­nis­mo gisa, sol­da­ta­pe­ko ema­ku­meak biga­rren mai­la­ko pro­le­ta­rioak iza­tea eka­rri du, eta mer­kan­ti­li­za­tu gabe­ko etxe­ko lanen eta sol­da­ta­pe­koen logi­kan harra­pa­tu­ta geratzea. Lan bana­ke­ta sexua­lak ema­ku­me lan­gi­leak deba­lua­tu­ri­ko lane­tan kon­tra­ta­tuak iza­tea eta bal­din­tza oke­rra­goak iza­tea zile­giz­tatzen du. Kua­li­fi­ka­tu gabe­ko lan-sek­to­ree­tan ema­ten da ema­ku­meen esku­la­na­ren kon­tzen­tra­zioa, hala nola osa­sun-zer­bitzue­tan eta per­tso­nen zain­tzan, horiek iza­nik, batez bes­te­ko sol­da­ten artean, sol­da­ta baxue­nak kobratzen dituz­te­nak. Horri lanal­di par­tzia­le­ko enple­gua ema­ku­me lan­gi­leen lan-bal­din­tzen ezau­ga­rri oro­ko­rre­ne­ta­ko bat bihur­tzen ari dela gehi­tu behar zaio, ira­ba­zia lanal­di oso­ko enple­gue­na baino % 30 txi­kia­goa dela­rik. Era berean, “ema­ku­me-izae­ra­ri” lotu­ta­ko lan-ozto­po­ak eta lan-arris­ku espe­zi­fi­koak aipa­tu behar dira: bai gene­roa­ren gizar­te-osae­ra­ga­tik (lane­ko jazar­pe­na), bai mer­kan­tzia sexual nozioa­ga­tik (sexu-jazar­pe­na), bai zain­tza­ri buruz­ko idea­rioa­ga­tik (ama iza­tea lanean sar­tze­ko ozto­po gisa edo lan­bi­de-deba­lua­zio gisa, “inpli­ka­zio­rik eza” proiek­tatzea­ga­tik). Horrek guz­tiak sub­jek­ti­bi­ta­te eko­no­mi­ko feme­nino bat sor­tze­ko bidea eman du, ema­ku­mea­ren lan inda­rra mer­kea­goa izan dadin ahal­bi­de­tuz, gain­ba­lio abso­lu­tua han­ditzen den heinean.

Hori guz­tia men­de­ko­ta­sun-pro­ze­su hau legi­ti­matzen duen giro ideo­lo­gi­ko ego­kia­ren esku­tik eto­rri da, meka­nis­mo mer­kan­ti­le­tan edo extra­mer­kan­ti­le­tan (eli­za, kasu) oina­rri­tu­ta indar korre­la­zioen ara­be­ra: apa­ra­tu juri­di­ko eta admi­nis­tra­ti­boen miso­gi­nia, ikas­ke­ten joe­ra andro­zen­tri­koa, ema­ku­meen gai­ne­ko pre­sio kosi­fi­katzai­lea kon­tsu­mo-objek­tu gisa edo lan­gi­le kla­se bar­ne­ko meka­nis­mo dizi­pli­natzai­leen erre­pro­duk­zioa, bio­len­tzia matxis­ta adi­bi­de. Horrek guz­tiak ema­ku­mea errea­li­ta­te sozia­la­ren mai­la guz­tie­tan biga­rren mai­la­ko sub­jek­tua iza­tea era­gin du. Auzi estra­te­gi­koa da hori bur­ge­sia­ren­tzat; izan ere, lan­gi­le kla­sea­ren zati oso garran­tzitsu bat gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe uzten du, pro­le­tal­goa­ren pro­ze­su iraul­tzai­lea eten­ga­be motel­duz.
Oina­rri horiek era­gin poli­ti­ko zuze­na izan zuten nazioar­te­ko lan­gi­le-kla­sea­ren era­ke­ta his­to­ri­koan, bar­ne-hie­rar­kia eta dizi­pli­na-meka­nis­mo bereiz­ga­rrien ezar­pe­na­ren bitar­tez, lehen aipa­tu den beza­la. Poli­ti­ko­ki ikus­pe­gi uni­ta­rio bate­tik arti­ku­latzen ez badi­ra arra­ka­la poli­ti­ko bat era­gi­ten duten pro­ze­su zapal­tzai­le bereiz­ga­rriak, hots, pro­le­tal­go inter­na­zio­na­la­ren bar­ne­ko mise­ria mai­la ezber­di­nak euren artean borro­kan jar­tzea lehe­netsi eta estra­ti­fi­ka­zio horre­ta­tik onu­ra ate­ratzen due­na­ri ez erreparatzea.

Femi­nis­moa, masen kon­tsu­mo­ra­ko pro­duk­tu mora­la ala kla­se borro­ka­ra­ko frontea?

XIX. men­de­ko kapi­ta­lis­moa­ren loral­diak, garatzen ari ziren bal­din­tza sozioe­ko­no­mi­koek eta fran­tziar iraul­tzak mahai gai­nean jarri­ta­ko gizon zein ema­ku­meen­tza­ko “aska­ta­su­na, seni­de­ta­su­na eta ber­din­ta­su­na” kon­tsig­nak betetze­ko ezin­ta­su­nak (bere esen­tzia dela eta) mugi­men­du femi­nis­ta­ren sorre­ra ahal­bi­de­tu zuten. Bai­na kon­tua da kapi­ta­lis­moak ema­ku­mea­ren izae­ra objek­ti­boan eka­rri zuen eral­da­ke­tak, hau da, ema­ku­mea sol­da­ta­pe­ko lanean masi­bo­ki inte­gratzeak, ema­ku­mea­ren auzi moder­noa sor­tu zue­la, haien artean posi­zio anta­go­ni­koak era­tuz: femi­nis­moak ema­ku­mea herri­tar­ta­sun uni­ber­tsa­lean inte­gratzea hel­bu­ru izan zuen bitar­tean, ema­ku­me pro­le­ta­rioek errea­li­ta­te sozia­la bere oso­ta­su­nean iraul­tze­ko gai­ta­su­nak lor­tze­ko asmoa zuten.
Esan gene­za­ke femi­nis­moa, ideo­lo­gia gisa, kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan ema­ku­mea­ren ber­din­ta­sun for­ma­la lor­tze­ko hel­bu­rua­re­kin sor­tzen dela, “ema­ku­me” kate­go­ria­ra­ko deia modu abs­trak­tuan egi­nez. Kla­se anta­go­nis­moa des­ager­tu eta ema­ku­me bur­ge­sa alia­tu bihur­tzen den unean, etsaia desitxu­ratzen da.
Bate­tik, ema­ku­me lan­gi­lea­ren auzia lan­tzea era­goz­ten da: jaki­na da kla­sear­te­ko estra­te­gia oro­tan, bere gara­pe­na­ren une­ren batean, bote­rea­ren jabeen intere­sak kla­se men­de­ra­tua­ren intere­sen gai­nean jar­tzen dire­la. Bes­tal­de, gizo­na etsai poli­ti­ko bihur­tzen da, modu horre­tan kla­sea bana­tuz eta bal­din­tza sozia­lak hobetze­ko gai­ta­su­na galduz.

Pro­po­sa­tu­ta­ko estra­te­giak erre­for­ma par­tzia­len alde borro­katzen du, eta horie­kin, asko jota, kla­se ertai­ne­ko ema­ku­me geru­zak Esta­tu­ra inte­gratzea lor­tzen du. Ema­ku­meen gaia oso­ta­su­na­re­ki­ko alde­ba­kar­ta­su­nez lan­tzean, ara­zoa ez da des­ager­tzen, for­maz alda­tu baino ez du egi­ten: horren adi­bi­de da ema­ku­me batzuek (kla­se ertai­ne­koek) etxe­ko lanen zama­tik libratze­ko auke­ra izan dute­la, lan horiek for­ma mer­kan­ti­li­za­tuan egi­ten dituz­ten ema­ku­me pro­le­ta­ri­za­tue­nen esku utziz. Era horre­tan, lana­ren bana­ke­ta sexua­la beti­kotzen da eta, gai­ne­ra, ordu­ra arte mer­kan­ti­li­za­tu gabe­ko ere­mu bat tru­ke balioan oina­rri­tu­ta­ko harre­man bihur­tzen du kapi­ta­lak, hau da, esplo­ta­zioan oina­rri­tu­ta­ko espa­zio bila­katzen da.

Ezin uka gene­za­ke femi­nis­moak hain­bat for­ma har­tu ditue­la urteen pode­rioz. Asko dira ideo­lo­gia horren ingu­ruan gara­tu diren korron­teak, eta horiek sakon eta modu kri­ti­koan azter­tu behar dira, ikas­ke­ta poli­ti­koak ate­ra ahal iza­te­ko. Hala eta guz­tiz ere, esan gene­za­ke age­rian gera­tu dela, batez ere 1960 – 70eko hamar­ka­daz geroz­tik, mar­xis­moa­ren aur­ka­ko arma­ga­betze ideo­lo­gi­koa­re­kin, bene­ta­ko alda­ke­ta­ra­ko ezin­ta­su­na: borro­kak par­tzia­li­zatze­ko eta indi­bi­dua­li­zatze­ko joe­ra­ren ondo­rioz, eta behin oso­ta­su­na­ren espa­rrua liki­da­tu­ta, kla­se-borro­ka saihes­te­ko auke­ra sor­tu da.

Borro­ka pro­le­ta­rioa ema­ku­me lan­gi­lea­ren espa­rruan: ele­men­tu estra­te­gi­koak eta taktikoak

Ikus­pe­gi mar­xis­ta bate­tik, ema­ku­me zapal­duen eta esplo­ta­tuen ara­zoak gain­ditze­ko, mun­dua­ren ikus­ke­ra zien­ti­fi­koa beha­rrez­koa dugu, bai­na mun­dua­ren kon­tzep­zioa ez da haren edo­zein ata­len eza­gutza, mun­dua bere oso­ta­su­nean eza­gutzea bai­zik. Kasu hone­tan, ema­ku­me lan­gi­lea­ren zapal­kun­tzak bote­re bur­ge­sa­ren arti­ku­la­zioan betetzen duen fun­tzioa azal­tze­ko auke­ra izan dugu, domi­na­zio kapi­ta­lis­ta oso­ta­sun gisa­ra uler­tuz. Argi eta gar­bi, betetzen duen fun­tzioa ber­tan behe­ra uzteak sis­te­ma osoa­re­kin amaitze­ko gai­ta­su­na duen estra­te­gia bat exijitzen du. Soi­lik horre­la lor­tu­ko da zapal­kun­tzek inola­ko fun­tzio­rik bete­ko ez duten gizar­te anto­la­ke­ta bat ezartzea.

Horrek esan nahi du kla­se sub­jek­tua dimen­tsio guz­tie­tan erai­ki behar dela, dau­den arra­ka­la guz­tien aur­ka borro­ka­tuz. Horre­la, ezin­bes­te­koa da ema­ku­meak kla­se-borro­ka­ra batzea, eta horrek masa horien bereha­la­ko boron­da­tea­re­kin konek­tatzea eskatzen du, hau da, ema­ku­me pro­le­ta­rioen egu­ne­ro­ko beha­rrak zein diren azter­tzea eta haien bereha­la­ko pre­miak iraul­tza­re­kin lotzea. Hau da, haien egun­go egoe­ra hobe­tu behar dugu, borro­ka horiek beren kla­se kon­tzien­tzia area­gotze­ra bide­ra­tu, eta borro­ka sozia­lis­ta­ra lotu.

Hel­bu­rua, argi eta gar­bi, lanean ari garen jen­dea­ren, masa pro­le­ta­rio eta ema­ku­me lan­gi­leen, hez­kun­tza poli­ti­ko estra­te­gi­koa izan behar da. Eta hori, esa­ten ari garen beza­la, prak­ti­ka poli­ti­koa­ren bidez egiaz­ta­tu behar da, sozia­lis­moak dakar­tzan alda­ke­tak lan­gi­le kla­sea­ren­tzat onak eta beha­rrez­koak dire­la era­kutsiz. Horrek esan nahi du, plan­te­atzen ditu­gun borro­kak errea­lak izan dai­te­zen, une bakoitzean ditu­gun gai­ta­su­nen ara­be­ra­koak izan behar direla.

Pro­ze­su horrek hipo­te­si sin­di­ka­la balioz­koa dela jus­ti­fi­katze­ko gai­ta­su­na eman­go digu, betie­re pro­ze­su iraul­tzai­le bati lotu­ta badoa. Bes­te­la esan­da, erre­for­mek borro­ka bal­din­tzak hobetze­ko baino ez dute balio. Izan ere, bur­ge­sia­ri, haren figu­ra zehatzei eta pro­le­tal­goa­ren barruan dau­den kola­bo­ra­zio figu­rei aurre egin behar die­gu, etor­ki­zu­nean, kla­se kon­tzien­tzia­ren area­gotzeak eta indar-meta­ke­ta horrek bur­ge­sia gero eta eska­la han­dia­goan borro­katze­ko auke­ra eman dezan. Borro­ka-pro­ze­su horren bidez baka­rrik hezi dai­te­ke pro­le­tal­goa, uler dezan bere men­de­ra­kun­tza-egoe­ra gain­ditze­ko beha­rrez­koa dela eska­la nazio­nal zein inter­na­zio­na­lean bote­rea hartzea.

Jaki­na, orain arte aipa­tu­ta­koak, hel­bu­ru hori betetze­ko gai­ta­su­na duen anto­la­ke­ta-ere­dua eskatzen du. Hau da, bote­re bur­ge­sa­ren aurrean anto­la­tu­ta­ko bote­re pro­le­ta­rioa edo alder­di komu­nis­ta: fron­te guz­tie­tan aldi berean eta modu homo­ge­neoan eran­tzu­te­ko auke­ra izan­go duen bata­sun tak­ti­koa. Hala ere, horrek badu aurre­bal­din­tza bat: estra­te­gia sozia­lis­ta onar­tu eta fron­te guz­tien arti­ku­la­zioa­ri bide eman­go dion bata­sun estra­te­gi­koa. Horre­la, zapal­kun­tza­ren adie­raz­pen zehatze­kin amaitze­ko gai­ta­su­na izan­go duten meka­nis­mo errea­lak zein diren azter­tu behar dugu. Ezin­bes­te­koa izan­go da ema­ku­me pro­le­ta­rioen mase­kin lan egin ahal iza­te­ko beha­rrez­ko tres­nak sor­tzea eta era berean, euren zapal­kun­tza egoe­ra­re­kin amaitze­ko gai­ta­su­na izan­go duten anto­la­ke­ta-modu gara­tua­go eta per­fek­zio­na­tua­go baten beha­rra ikusaraztea.

Lan-ildo zehatzei eta horiek aurre­ra era­ma­te­ko moduei dago­kie­nez, for­ma kolek­ti­boan pre­miaz bilatzen eta iker­tzen hasi behar dugun ebaz­pe­nak dira. Argi dagoe­na da nozio iraul­tzai­lea­ren alda­rri­ka­pen argia izan behar dute­la nozio balia­ga­rri gisa, moda­li­ta­te sozio-libe­ral edo sozial­de­mo­kra­tei aurrea har­tze­ko, azken finean dis­trak­zio neu­rri bai­ti­ra hauek. Horre­ta­ra­ko, ezin­bes­te­koa izan­go da dis­kur­tsoa­ren bide­tik, eta batez ere prak­ti­kan, inter­kla­sis­moa borro­katzea, mili­tan­tzia inte­gra­la sus­ta­tuz eta ere­dua­ren peda­go­gia erabiliz. 

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *