M8| HEZKUNTZATIK EMAKUME LANGILEON ANTOLAKUNTZARI EKIN! : Ikasle Abertzaleak

M8| HEZKUNTZATIK EMAKUME LANGILEON ANTOLAKUNTZARI EKIN! : Ikas­le Abertzaleak

Tabla de contenidos

Urte­ko gai­non­tze­ko egun guz­tien gisa­ko borro­ka egu­na bada ere, martxoa­ren 8ak badu izae­ra his­to­ri­ko bat, mili­tan­te iraul­tzai­leon­tzat garran­tzia bere­zia due­na. 1910ko ema­ku­me sozia­lis­ten II. Inter­na­zio­na­lean bil­du­ta­ko ema­ku­me lan­gi­leek Ema­ku­me Lan­gi­lea­ren Nazioar­te­ko Egun beza­la izen­da­tu zuten.

His­to­rian zehar lan­gi­le kla­sea­ren bai­tan eman diren borro­ka ezber­di­nak desitxu­ratze­ko hau­tu gar­bia du bur­ge­siak, Ema­ku­me Lan­gi­lea­ren Nazioar­te­ko Egu­nean zuzen­ki era­gi­nez: borro­ka egun hau bere intere­sen ara­be­ra mol­da­tuz eta egu­na­ren sorre­ra­ren his­to­ria kome­ni zaion moduan kon­ta­tuz, ema­ku­me zapal­duon izae­ra iraul­tzai­lea murriz­tu eta kla­se bata­su­na ozto­pa­tu du. Horre­ga­tik, lan­gi­le his­to­ria­ren berres­ku­ra­pe­nean jar­du­tea dago­ki­gu ikas­le lan­gi­leoi, ira­kas­pen poli­ti­koek ekar­pe­na egin­go digu­te­la jakinik.

Gaur-gaur­koz, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren oina­rri objek­ti­boa­ren bai­tan, hau da, lan bana­ke­ta sozia­la­ren bai­tan arti­ku­latzen den lan bana­ke­ta sexua­la­ren ondo­rioz, kapi­ta­lak ema­ku­me lan­gi­lea sub­jek­tu azpi­ra­tu moduan hez­tea lor­tzen du. Ema­ku­mea aitor­tza poli­ti­ko­rik gabe­ko eta gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe­ko sub­jek­tua da, hau da, errea­li­ta­te sozia­la­ren mai­la guz­tie­tan biga­rren mai­la­ko sub­jek­tu gisa sozia­li­za­tua da. Aipa­tu­ta­ko guz­tiak bete-betean era­gi­ten du ema­ku­meon sub­jek­ti­bi­ta­tean: segur­ta­sun eza, nor­gehia­go­kak, asan­bla­de­tan gure iritzia ema­ten ez ausar­tzea… Pro­le­tal­go feme­ni­noa­ren des­po­li­ti­za­zioa beha­rrez­koa zaio bur­ge­sia­ri, horre­la, lan­gi­le­ria­ren sek­to­re han­di bat gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe uzten bai­tu, iraul­tza pro­ze­sua eten­ga­be atze­ra­tuz. Horren aurrean, beha­rrez­koa dugu ema­ku­me lan­gi­lea akti­bo mili­tan­te bila­ka­tu eta beha­rrez­koak diren gai­ta­sun poli­ti­koak lor­tze­ko anto­la­kun­tza tres­nak mahaigaineratzea.

Hez­kun­tza espa­rrua­ri dago­kio­nez, espa­zio hone­tan gene­ro auziak har­tzen duen for­ma­ren iker­ke­ta urgen­tziaz­koa dugu, ber­tan ager­tzen diren pro­ble­ma­ti­ka ezber­di­nak iden­ti­fi­ka­tu eta ate­ra­bi­de era­gin­ko­rre­nak pro­po­satzea xede. Horien artean aipa­ga­rria da, gizar­tea lan bana­ke­ta sexua­la­ren bai­tan hez­te­ko hez­kun­tzak betetzen duen fun­tzioa, aurre­tik aipa­tu beza­la gene­ro zapal­kun­tza­ren oina­rri beza­la iden­ti­fi­katzen dugu­la­rik lan bana­ke­ta sexua­la. Beraz, ezin­bes­te­koa da guretzat hez­kun­tza­tik ema­ku­me lan­gi­leon anto­la­kun­tza martxan jar­tzea, egu­ne­ro­ko­ta­su­ne­ko anto­la­kun­tzan eta elkar­ta­su­nean oina­rri­tu­ta­ko jar­du­na­ren bitar­tez, ema­ku­me lan­gi­leon aska­pen pro­ze­suan gure ekar­pe­na egi­te­ra bidean. Guz­ti hau gar­bi ikus gene­za­ke modu des­ber­di­ne­tan aurre­ra era­ma­ten ari den prak­ti­ka­ren bitar­tez: uni­ber­tsi­ta­te­ko ema­ku­me tal­deen egu­ne­ro­ko jar­du­na, ikas­tetxee­tan hila­be­te osoan zehar aurre­ra era­man­da­ko dina­mi­ka edo­ta gar­bitzai­leek gre­ba­ra­ko hau­tua egin iza­na, euren lan bal­din­tzak hobetze­ra bidean.

Hor­taz, ema­ku­me lan­gi­leok borro­ka­ren lehen lerroan izan­go gara, des­ja­be­tuon kon­tzien­tzia gara­tu eta eten­ga­be era­sotzen gai­tuen ofen­tsi­ba­ri eran­tzu­nak bila­tuz. Aspal­di ohar­tu gine­la­ko nor den bur­ki­de eta nor etsai, guri dago­ki­gu lan­gi­le kla­se­ko sek­to­re zapal­du guz­tien aska­ta­sun errea­la erdiestea.

Bor­titz erai­ki­ta­ko mun­duan mira­ri­rik ez denez ger­ta­tu­ko, guk argi dau­ka­gu: anto­la­kun­tzan datza iraultza.

GORA EMAKUME LANGILEON BORROKA!

Sour­ce link 

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *