Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu : Ikasle Abertzaleak

Ondo­rioak ez ditza­la lan­gi­le kla­seak ordain­du : Ikas­le Abertzaleak

Edukien taula/ Tabla de contenidos

Pro­gra­ma pdf formatuan:

Ondo­rioak ez ditza­la lan­gi­le kla­seak ordaindu

Sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­rioak gogo­rrak iza­ten ari dira hez­kun­tzan eta horren leku­ko zuze­nak gara ikas­leak. Azken astee­tan egoe­ra oro­ko­rra naha­sia eta alda­ko­rra izan da, eta hez­kun­tza­ri eta gure ikas­ke­ta pro­ze­sua­ri dagoz­kien era­ba­kiak ere horre­la­koak izan dira, zurru­mu­rruz ingu­ra­tuak eta oso alda­ko­rrak. Badi­ru­di egoe­ra egon­kor­tzen ari dela eta agin­ta­ri poli­ti­koak hasiak dire­la gehie­gi luza­tu diren era­ba­kiak har­tzen; orain­dik, ordea, oso airean dau­de ikas­ke­ta aka­de­mi­koa­ren non­dik norakoak.

Martxoa­ren 25ean behar-beha­rrez­koak ziren hona­ko exijen­tzia hauek mahai-gai­ne­ra­tu geni­tuen: 1)Airean dau­den era­ba­ki guz­tiak lehen­bai­lehen har­tzea, 2)Ikasleoi egoe­rak jar­tzen diz­ki­gu­na baino zail­ta­sun gehia­go ez jar­tzea eta 3)Ikasleria lan­gi­le­ria­ren intere­sek era­ba­ki mar­koe­tan pre­sen­tzia eta pisua iza­tea ikas­le anto­la­kun­deen ordez­ka­ritza­ren bitar­tez. Ezin­bes­te­ko gutxie­ne­ko alda­rri­ka­pen oro­ko­rrak dira hauek, bai­na egu­nak aurre­ra joan aha­la, alda­rri­ka­pe­ne­tan sakon­du eta exijen­tzia zehatza­goak mahai-gai­ne­ratze­ko beha­rra iku­si dugu. Lan­gi­le kla­se­ko ikas­leen defen­tsa­ra­ko pro­gra­ma osa­tu dugu.

Ondo­ren­go lerroe­tan sakon­du­ko ditu­gun alda­rri­ka­pen eta exijen­tziak osatze­ko era­bi­li dugun iriz­pi­de poli­ti­koa lan­gi­le­ria­ren eta bere­zi­ki ikas­le­ria­ren intere­sen defen­t­sa egi­tea da. Bizi dugun sal­bues­pen egoe­ran eta ondo­ren eto­rri­ko den tes­tuin­gu­ru eko­no­mi­ko, sozial eta poli­ti­koan, bes­te behin, kal­te­tu nagu­sia lan­gi­le­ria izan­go bai­ta. Horrek, lehe­na­go­tik ere lehen­ta­su­nez­koa eta urgen­tea zena are pre­miaz­koa­go egin du: lan­gi­leon ikas-bal­din­tzen eta bizi-bal­din­tzen alde­ko alda­rria lehen lerroan koka­tu eta bere defen­t­sa mutu­rre­ra era­man behar dugu. Fun­tsean, sal­bues­pen egoe­rak ikas­le lan­gi­leon ongi­za­tea aha­lik eta gutxien kol­patzea da aur­kez­tu­ta­ko pro­gra­ma­ren eta exijen­tzien hel­bu­rua. Kapi­ta­lis­moa­ren bai­tan, bai­na, ikas­le lan­gi­leon ongi­za­tea muga­tua da: kapi­ta­lis­ten ira­ba­zi dina­mi­ka eli­katze­ko anto­la­tu­ta dagoen ikas­ke­ta pro­ze­suan, ikas­le lan­gi­leon ongi­za­tea hel­bu­ru horre­ta­ra azpi­ra­tu­ta dagoe­la­ko. Beraz, mar­ko kapi­ta­lis­tan ez da kabitzen lan­gi­le­ria­ren intere­sak ase­ko dituen pro­po­sa­men opti­mo­rik, eta erre­for­mak bilatzen dituz­ten pro­gra­ma guz­tiek beza­la, gureak ere zen­tzu horre­tan hutsu­neak dauz­ka. Horre­ga­tik, iraul­tzai­leon­tzat, ikas­le lan­gi­leon intere­se­koa den pro­gra­ma­ren defen­t­sa egi­tea­re­kin bate­ra, hots, lan­gi­le­riak bere biz­ka­rrean aha­lik eta kal­te gutxien asu­mitze­ko alda­rria­re­kin bate­ra, gizar­te anto­la­men­du kapi­ta­lis­ta bere oso­ta­su­nean sei­na­latze­ko momen­tua da, inoiz baino gehia­go izan ere. Hau da, gizar­te anto­la­men­du sozia­lis­ta eta ikas­ke­ta pro­ze­sua­ren gai­ne­ko lan­gi­le kon­tro­la alda­rri­katze­ko momen­tua da, ira­ba­zi eko­no­mi­koen dina­mi­ka­ren logi­ka­tik kan­po jar­dun­go duen hez­kun­tza alda­rri­katze­ko momen­tua, kali­ta­tez­koa, doa­koa eta unibertsala.

Horre­ga­tik guz­tia­ga­tik, ondo­ren­go lerroe­tan bost pun­tu nagu­si­tan bana­tu ditu­gun eta lan­gi­le kla­se­ko ikas­leon intere­sak defen­datzea hel­bu­ru duten exijen­tzia hauek egi­ten diz­kie­gu Espai­nia­ko, EAE­ko eta Nafa­rroa­ko gober­nue­ta­ko agin­ta­ri poli­ti­koei, uni­ber­tsi­ta­tee­ta­ko zuzen­da­ritzei eta ikas­tetxee­ta­ko zuzendaritzei.

1‑Orain arte apli­ka­tu den onli­ne ikas­ke­ta pla­na ber­tan behe­ra utzi eta jar­dun aka­de­mi­koa mugatzea ikas­ke­ta bakoitzean ezin­bes­te­koa den eta horren ikas­ke­ta posi­ble den mate­ria­la­ren lan­ke­ta­ra. Gai­ne­ra, onli­ne kla­seak derri­go­rrez­koak ez iza­tea bai­na edu­kia­ren lan­ke­ta­re­kin jarraitze­ko auke­ra egotea.

Guz­tion­tzat ezohi­koa den egoe­ra hone­tan, gure ustez, agin­ta­ri poli­ti­koak, uni­ber­tsi­ta­te eta ikas­tetxee­ta­ko zuzen­da­ritzak eta hez­kun­tza­ko bes­te hain­bat agen­te ikas­tur­tea “nor­mal­ta­su­nez” jarraitzen tema­tu dira, nahiz eta denok fro­ga­tu dugu­nez hez­kun­tza sis­te­ma, bere oro­kor­ta­su­nean, ez dago horre­ta­ra­ko behar diren balia­bi­de eta gai­ta­sun tek­ni­ko eta tek­no­lo­gi­koz hor­ni­tu­ta. Gai­ne­ra, gero eta nabar­me­na­goa denez, asteak eta asteak etxean eman ondo­ren edu­kiak bar­ne­ra­tu, kon­tzen­tra­tu eta ikas­te­ko gai­ta­su­nak begi-bis­tan egi­ten du behe­ra. Egoe­ra horre­tan, ikas­tur­tea­ri dago­kio­nez ezer ger­ta­tu­ko ez balitz beza­la jar­du­tea­ri utzi eta egoe­rak eskatzen duen mai­lan jar­du­tea dela ego­kie­na uste dugu. Izan ere, orain arte apli­ka­tu den onli­ne ikas­ke­ta dina­mi­kak ez du emaitza onik eman: ezi­nez­koa izan da ira­kas­gaie­ta­ko edu­kia eta tipi­fi­ka­tu­ta­ko ikas­ke­ta pla­na kali­ta­tez eta behar beza­la trans­mi­titzea. Kla­seek jarraitzen badu­te ere, ez dau­ka­gu modu­rik jaso behar­ko genu­keen for­ma­zioa jasotze­ko. Gai­ne­ra, ira­kas­gaia behar beza­la ira­kas­te­ko ezin­ta­su­nak era­gin­da, orain arte beha­rrez­koak ez ziren lanak egi­na­ra­zi zaiz­ki­gu ikas­leoi, kasu gehie­ne­tan ohi­koa baino lan kar­ga han­dia­goa pila­tuz ikas­leon­gan. Gure ustez, onli­ne ikas­ke­ta pro­gra­ma kali­ta­tez gara­tu ahal iza­te­ko ber­me­rik ez dago, eta ez dugu zen­tzuz­koa ikus­ten ikas­le­ria lan gehi­ga­rria­re­kin ego­tea etxean, horrek ikas­ke­ta aka­de­mi­koa ez mol­datze­ko hel­bu­ru baka­rra­ri eran­tzu­ten bai­tio. Lehen­dik hain­bes­te egu­ne­ko kon­fi­na­men­du egoe­rak dakar­tzan ondo­rio psi­ko­lo­gi­koei exijitzen zaiz­ki­gun lanak egi­te­ra iritsi ezin iza­tea­ren estre­sa gehitzea ez da gure osa­su­na­re­ki­ko eran­tzu­ki­zu­nez jar­du­tea. Era berean, orain arte horre­ta­ra­ko for­ma­kun­tza­rik jaso ez duten ira­kas­leak egun bate­tik bes­te­ra ikas­ke­ta pro­gra­ma guz­tia alda­tu eta kla­seak onli­ne ema­te­ra behar­tu­ta, lan guz­tie­ta­ra iritsi ezi­nik dabil­tza, estres kasuak uga­ri­tu eta areagotuz.

Aipa­tu­ta­ko horrek guz­tiak, ezin­bes­te­ko egi­ten du ikas­tur­te aka­de­mi­koa bir­plan­te­atzea. Zen­tzu horre­tan, lehe­nen­go pau­so gisa orain arte apli­ka­tu den onli­ne ikas­ke­ta pla­na bere oso­ta­su­nean ber­tan behe­ra uztea exijitzen dugu. Horren ordez, zen­tzuz­koe­na ikas­ke­ta aka­de­mi­koa soi­lik beha­rrez­koa den mate­ria­la­ren lan­ke­ta­ra mugatzea dela uste dugu betie­re mate­rial hori lan­tze­ko bal­din­tza errea­lak baleu­de, onli­ne kla­seen derri­go­rrez­ko asis­ten­tzia indar­ga­betzea eta edu­kia­ren lan­ke­ta­re­kin aurre­ra jarrai­tu nahi due­na­ren boron­da­tea erres­pe­tatzea. Gai­ne­ra, ikas­leen arte­ko arra­ka­lan aha­lik eta gutxien era­gin­go duen for­man egin behar da.

2- Onli­ne ikas­ke­ta bitar­tez lan­du­ta­ko edu­kia­ren gai­ne­ko eba­lua­zio meka­nis­moen balio aka­de­mi­koa ber­tan behe­ra geratzea eta ira­kas­gaien gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea. Gai­ne­ra, sal­bues­pen egoe­ra aurre­ko ira­kas­gaien erre­ku­pe­ra­zio azter­ke­ten egu­te­gia man­ten­tzea eta azter­ke­ta pre­sen­tzia­la izatea.

Esan beza­la, ohi­ko ikas­ke­ta pro­ze­suak eskain­tzen duen jakin­tza ez da trans­mi­titzen ari onli­ne ikas­ke­ta bitar­tez, beraz, jaso behar­ko geni­tuz­keen ira­kas­gaiak ezin dira eba­lua­tu nor­mal­ta­su­nez lan­du bali­ra beza­la. Hau da, hez­kun­tza sis­te­man lan­tzen den eta ira­kas­gai bakoitzean tipi­fi­ka­tu­ta dagoen curri­cu­lu­ma ezin betetzeak horren eba­lua­zio posi­ble oro ezez­tatzen du auto­ma­ti­ko­ki. Eba­luatze­ko ezin­ta­su­nak bide­gu­rutze batean kokatzen gai­tu: udan edo hurren­go urtean erre­ku­pe­ra­tu gal­du ditu­gun ira­kas­gaiak ala auto­ma­ti­ko­ki aurre­ra egin. Gure ustez, zen­tzuz­koe­na gal­du­ta­ko edu­kiak lan­tzea litza­te­ke: esa­te­ra­ko, medi­ku batek medi­kun­tza aha­lik eta ondoen eta era osoe­nean ikas­te­ko auke­ra iza­tea fun­da­men­ta­la da. Hala ere, ez dugu bidez­koa ikus­ten gal­du ditu­gun hila­be­teak hurren­go urtean erre­pi­ka­tu eta ikas­le guz­tiek kur­tso bat atze­ra egi­tea, eta ezta uda­ko opo­rrak gal­tzea ere, bes­teak bes­te hain­bat ikas­le­ren ikas­tur­tea­ren ber­me eko­no­mi­koa uda­ko lana iza­ten dela­ko. Aipa­tu­ta­ko auke­rek, sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­rioak eta kon­pon­bi­dea­ren eran­tzu­ki­zu­na lan­gi­le kla­sea­ren biz­ka­rrean jar­tzea supo­satzen dute eta ez gau­de horre­kin ados. Izan ere, lan­gi­le­riak, bere oro­kor­ta­su­nean, egoe­ra honen ondo­ren bere gain izan­go duen guz­tia­re­kin, ez da bidez­koa beren seme-ala­bek ikas­tur­te bat gehia­go ikas­ten pasatzea­ren edo des­kan­tsu­ra­ko auke­ra­rik ez iza­tea­ren kar­ga ere bere gain har­tzea, bes­teak bes­te horrek dakar­tzan ondo­rio eko­no­mi­ko guz­tiak kon­tuan izanda.

Horre­ga­tik, auto­ma­ti­ko­ki ira­kas­gaiak gain­di­tutzat ema­tea dela uste dugu ikas­le lan­gi­leon intere­se­ko ate­ra­bi­de posi­ble baka­ra. Sal­bues­pen egoe­rak sor­tu duen eta jada eki­din ezin diren ondo­rioe­ta­ko bat dela uste dugu mila­ka ikas­lek ikas­tur­tea­ren zati bat gal­tzea. Hau da, sal­bues­pen egoe­ra apli­katzeak mai­la glo­ba­lean izan­go dituen ondo­rio zerren­da luze­ko ondo­rio bat beza­la onar­tu behar dugu­la uste dugu. Auto­ma­ti­ko­ki aurre­ra egi­te­ko modu­rik one­na, gure ustez, kali­fi­ka­zio edo nota gabe egi­tea da, batez­bes­te­ko notan eta espe­dien­tean era­gi­nik izan gabe. Horre­kin bate­ra, zen­tzuz­koa ikus­ten dugu gal­du­ta­ko ira­kas­gaia­ren edu­kia jaso nahi duen ikas­lea­ri auke­ra eta erraz­ta­sun guz­tiak ema­tea hori egin ahal iza­te­ko. Auke­ra horrek, ordea, derri­go­rrez­koa ezin due­la izan uler­tzen dugu.

Azke­nik, erre­ku­pe­ra­zioen egu­te­gia erres­pe­tatzea exijitzen dugu, orain arte esan dugun beza­la, egu­te­gia mol­da­tu eta erre­ku­pe­ra­zioak udan zein hurren­go ikas­tur­tean egin behar iza­tea ikas­le lan­gi­leon­tzat kal­te­ga­rria dela­ko. Erre­ku­pe­ra­zio azter­ke­tak for­ma pre­sen­tzia­lean eta osa­sun pro­to­ko­loa erres­pe­ta­tuz burutzea exijitzen dugu, auke­ra ber­din­ta­su­na bermatzeko.

3‑Ohiko selek­ti­bi­ta­te ere­dua ber­tan behe­ra geratzea eta horren ordez ikas­leei erraz­ta­su­nak eman­go diz­kien eba­lua­zio modua apli­katzea: datak aurre­ratzea, ikas­le guz­tiek kla­se pre­sen­tzia­le­tan eman­da­ko edu­kia­re­kin egin ahal iza­tea eta pre­sen­tzia­la izatea.

Orain arte esan dugun moduan, ira­kas­gaie­tan lan­tzen den edu­kia bar­ne­ratzea ez da ber­matzen Inter­net bidez­ko ikas­ke­ta pla­nean, eta beraz, horren eba­lua­zioak ez dau­ka zen­tzu­rik. Selek­ti­bi­ta­tea­ren kasuak, ordea, bere­zi­ta­sun bat du: selek­ti­bi­ta­tea ber­tan behe­ra uzteak era­gin kal­te­ga­rria izan­go luke ikas­le lan­gi­leon sek­to­re pro­le­ta­ri­za­tue­ne­tan. Izan ere, oro har, ikas­tetxe pri­ba­tuek notak puz­ten dituz­te eta, ondo­rioz, selek­ti­bi­ta­tea­ren ordez batxi­ler­go­ko nota apli­katzeak hain­bat eta hain­bat lan­gi­le fami­lia pro­le­ta­ri­za­tu­ta­ko seme-ala­bak ika­si nahi duten gra­du­tik kan­po utzi­ko lituz­ke. Bes­te ikus­pun­tu bate­tik, ordea, selek­ti­bi­ta­tea­ren orain arte­ko for­ma­re­kin jarraitzeak ere era­gin kal­te­ga­rriak dauz­ka ikas­le lan­gi­leon­tzat koiun­tu­ra kon­kre­tu hone­tan, eba­lua­zio modu horren berez­ko ezau­ga­rriak diren lehia­kor­ta­su­nean hez­tea, estre­sa eta bes­te hain­bat ondo­rio kal­te­ga­rriz apar­te, nos­ki: urte­ro selek­ti­bi­ta­tea behar beza­la pres­tatze­ko jasotzen ditu­gun kla­seak ez dira alde­ra­ga­rriak onli­ne kla­see­kin, ez bai­tau­de mai­la berean. Gai­ne­ra, ikas­tetxe pri­ba­tue­ta­ko ikas­leek balia­bi­de tek­no­lo­gi­ko askoz gehia­go dauz­ka­te kon­fi­na­men­du egoe­ran selek­ti­bi­ta­tea hobe­to pres­ta­tu ahal iza­te­ko, beraz, ez dau­de auke­ra ber­din­ta­su­nean. Horre­ga­tik, selek­ti­bi­ta­tea­ren fun­tzioa betetzen duen eba­lua­zioa man­ten­tzea dela uste dugu ego­kie­na ikas­le lan­gi­leon intere­sen­tzat, bai­na horren for­mak nor­ma­lean baino mal­gua­goa izan behar du. Zen­tzu horre­tan, ikas­le guz­tiek kla­seen ete­tea­ren aurre­tik ika­si­ta­koa­re­kin azter­ke­ta egi­te­ko ber­mea exijitzen dugu, horre­ta­ra­ko beha­rrez­koak diren azter­ke­ta ere­du guz­tiak jarriz edo hau­taz­koak diren gal­de­ra sor­ta zaba­la eskai­niz. Gai­ne­ra, azter­ke­ta horrek hala­beha­rrez pre­sen­tzia­la izan behar du ikas­leen auke­ra ber­din­ta­su­na ber­matze­ko, osa­sun iriz­pi­deak jarrai­tuz betie­re. Azke­nik, orain zehaz­tu­ta­ko datak baino lehe­na­go izan behar du azter­ke­tak, ikas­leon opor esku­bi­dea ber­matze­ko eta udan lan egin behar due­nak egin ahal izateko.

4‑Unibertsitateko matri­ku­la­ren biga­rren lauhi­le­ko­ko kre­di­tuen pre­zioa eta Lan­bi­de Hezi­ke­ta zein Biga­rren Hez­kun­tzan ikas­tetxeak itxi­ta egon diren epean ordain­du­ta­koa itzul­tzea, hemen­dik aurre­ra­koa ez ordain­tze­ko neu­rriak apli­katzea­re­kin bate­ra. Gai­ne­ra, ikas­le pisu eta erre­si­den­tzien alo­kai­ruak ber­tan behe­ra geratze­ko neu­rriak aplikatzea.

Esan beza­la, matri­ku­la­tu garen ira­kas­gaien edu­kia ez gara ari jasotzen onli­ne kla­seen bitar­tez. Hori begi-bis­ta­koa da, esa­te­ra­ko, gure arloan tre­batze­ko labo­ra­te­gi­ko prak­ti­kak behar ditu­gu­non edo uni­ber­tsi­ta­te­ko azpie­gi­tu­ra­ren beha­rra dau­ka­gu­non kasuan. Ondo­rioz, for­ma­kun­tza hori jasotze­ko ordain­du dugun kre­di­tuen pre­zioa buel­tatzea da zen­tzu­du­ne­na, ira­kas­gaie­tan matri­ku­la­tu gine­nean agin­du­ta­ko for­ma­kun­tza ez bai­ta jaso. Ildo bere­tik, ikas­le erre­si­den­tzien ordain­ke­ta eta ikas­le pisuen alo­kai­ruak ber­tan behe­ra geratzea exijitzen dugu.

5‑Lanbide Hezi­ke­ta Dua­le­ko ikas­le guz­tiak sol­da­ta jaso deza­ten neu­rriak apli­katzea. Gai­ne­ra, prak­ti­ken egu­te­gia (otsai­la/­martxoa-maiatza/e­kai­na) erres­pe­tatzea, eta sal­bues­pen egoe­ra­ga­tik egu­te­gi horre­kin gutxie­ne­ko ordu kopu­ru­ra hel­tzen ez dire­nei gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea. Ohi­ko egu­te­giz kan­po prak­ti­kal­dia buru­tu nahi duen orok horre­ta­ra­ko auke­ra izatea.

Derri­go­rrez­koak diren prak­ti­kak behar beza­la buru­tu ez iza­tea ez da ikas­le lan­gi­leon eran­tzu­ki­zu­na, eta ondo­rioz, horren ondo­rio aka­de­mi­ko eta eko­no­mi­koak ezin dira lan­gi­le kla­sea­ren gain ero­ri. Horre­ga­tik, prak­ti­kak egi­te­ko ohi­ko egu­te­gia man­ten­tzea exijitzen dugu, hau da, prak­ti­ken egu­te­gia otsai­la eta ekai­na bitar­tean iza­tea, kasuan kasu tipi­fi­ka­tu­ta dagoen beza­la. Ordea, bada­ki­gu egu­te­gi horren apli­ka­zioa kasu asko­tan ez dela nahi­koa izan­go prak­ti­kak gain­ditze­ko beha­rrez­koa den ordu kopu­ru­ra iris­te­ko, lan­te­gi asko itxi­ta dau­de­la­ko. Kasu horre­tan, ondo­rio aka­de­mi­ko­rik ez iza­tea exijitzen dugu, hau da, gutxie­ne­ko ordu kopu­ru­ra iritsi ez diren ikas­leei prak­ti­ken gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea exijitzen dugu, eta inolaz ere ez egu­te­gi hori uda­ra edo hurren­go ikas­tur­te­ra mol­datzea. Opo­rre­ta­ra­ko esku­bi­dea urratzeaz gain, udan sol­da­ta­pean lan egi­tea gala­raz­ten due­la­ko, eta bai­ta ikas­ke­ta pro­ze­sua are eta gehia­go luzatzea ere, horrek dakar­tzan ondo­rio eko­no­mi­ko guz­tie­kin. finean, sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­rioak guk asu­mitzea eka­rri­ko lukee­la­ko ez dugu ontzat ematen.

Lan prak­ti­kek oro har dohai­nik edo oso sol­da­ta baxua­ren tru­ke lan egi­tea esan nahi dute, eta gu, bes­teak bes­te mutu­rre­ko esplo­ta­zio horre­kin amaitze­ko anto­latzen gara. Sal­bues­pen egoe­ra­ren ondo­ren­go tes­tuin­gu­ruan gai­ne­ra, inoiz baino balia­ga­rria­goa izan­go zaio bur­ge­sia­ri auke­ra hori. Bada­ki­gu hale­re, ikas­le lan­gi­le asko­ren­tzat ezin­bes­te­koak dire­la prak­ti­kak, horien bitar­tez lor­tzen bai­tu­gu asko­tan gure bizitzen sos­ten­gu eko­no­mi­koa den sol­da­ta­pe­ko lana. Horre­ga­tik, prak­ti­kak egi­te­ko auke­ra oro ukatzea kal­te­ga­rria da ikas­le lan­gi­leon­tzat. Beraz, horre­la nahi due­nak, prak­ti­kak ohi­ko egu­te­giz kan­po (adi­bi­dez udan) egi­te­ko auke­ra iza­tea exijitzen dugu.

6- Agin­ta­ri poli­ti­koek eta hez­kun­tza ardu­ra­dun ezber­di­nek ikas­le lan­gi­leon anto­la­kun­dee­kin egoe­ra kudeatze­ko elka­rriz­ke­ta mahaiak osatzea.

Aurre­ko pun­tue­tan azal­du­ta­ko nora­bi­dean era­ba­kiak har­tzen dire­la eta era­ba­ki hauek apli­katzen dire­la ber­matze­ko, hots, ikas­le lan­gi­leon ahot­sa entzu­na­ra­zi eta gure exijen­tzien alde egi­te­ko, ezin­bes­te­koa ikus­ten dugu ikas­le lan­gi­leon intere­sen ordez­ka­riek era­ba­ki­gu­nee­tan pre­sen­tzia iza­tea, horre­ta­ra­ko beha­rrez­koak diren mai­la ezber­di­ne­ta­ko elka­rriz­ke­ta mahaiak sor­tuz. Zen­tzu horre­tan, Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­deak bere pres­tu­ta­su­na adie­ra­zi nahi du dagoz­kion agin­ta­ri poli­ti­ko eta hez­kun­tza espa­rru­ko kar­gue­kin bil­du eta elka­rriz­ke­tak abiatzeko.

Aur­kez­tu berri dugun ikas­le lan­gi­leon pro­gra­ma­ren nora­bi­dean garatzen diren borro­ka pro­ze­su, dina­mi­ka eta alda­rri­ka­pen ezber­di­nak begi onez ikus­ten ditu­gu Ikas­le Aber­tza­leok. Are gehia­go, pro­gra­ma­ren apli­ka­zio tota­la lor­tu bitar­tean, nora­bi­de horre­tan borro­ka pro­ze­suak eta dina­mi­kak martxan jar­tze­ko kon­pro­mi­soa har­tzen dugu. Aur­kez­tu berri dugun pro­gra­ma ez bai­ta lana­bes komu­ni­ka­ti­bo edo sozia­li­zatzai­le bat baka­rrik, neu­rri kon­kre­tuak apli­ka­tu ahal iza­te­ko nora­bi­dea zehaz­ten duen tres­na gisa­ra uler­tzen dugu. Zen­tzu horre­tan, ikas­le­ria lan­gi­le­ria­ri zein ikas­le era­gi­le ezber­di­nei dei egi­ten die­gu pro­gra­ma bere egin deza­ten eta nora­bi­de horre­tan bul­tza egin­go duen inda­rra sor­tu deza­gun. Egoe­rak, hala­beha­rrez, borro­ka for­ma berriak sor­tze­ra behar­tzen gai­tu, ez ordea borro­ka alde bate­ra uztea.

Ikas­le Abertzaleak

2020ko api­ri­lak 7

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *