Salbuespen egoera dela eta Ikasle Abertzaleon oharra : Ikasle Abertzaleak

Sal­bues­pen egoe­ra dela eta Ikas­le Aber­tza­leon oha­rra : Ikas­le Abertzaleak

Tabla de contenidos

Ikas­le Aber­tza­leok bat egi­ten dugu Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ren kan­pai­na poli­ti­koa­re­kin eta egoe­raz egi­ten duen ana­li­sia­re­kin. Mun­du mai­la­ko osa­sun larrial­dia­re­kin bate­ra ema­ten ari den bur­ge­sia­ren ofen­tsi­ba poli­ti­koa­ri aurre egi­te­ko kon­pro­mi­so osoa adie­ra­zi nahi dugu Ikas­le Abertzaleok.

Alar­ma egoe­ra hau osa­sun larrial­dia­ri aha­lik eta era era­gin­ko­rre­nean aurre egi­te­ko tres­na neu­troa baino sal­bues­pen egoe­ra bat dela uste dugu. Sor­tu den kri­sian, goi-bur­ge­sia­ri bere intere­sak aha­lik eta era era­gin­ko­rre­nean babes­te­ko eta lan­gi­le­ria­ren gai­ne­ko ofen­tsi­ban sakon­tze­ko auke­ra eman dion sal­bues­pen egoe­ra da hau, enpre­sa han­dien eta ban­ketxeen esku-har­tze zuze­na ahal­bi­de­tu due­na kri­sia­ren kudea­ke­tan, ohi­ko bitar­te­ka­ritza eta itxu­ra­ke­ria­rik gabe.

Pro­duk­zioa ete­tea saihes­tu nahian ari da bate­tik, plus­ba­lioa­ren erauz­ke­ta­ren erre­pro­duk­zioa eten ez dadin, lan­gi­le­ria­ren osa­su­na­ren eta bizitzen biz­kar bada ere. Bes­te­tik, ofen­tsi­ba honi aurre egi­te­ko anto­la­ke­ta poli­ti­ko oro ezi­nez­koa egin du itxial­dia­ren neu­rria­re­kin eta indar poli­zial eta mili­ta­rrak horren ber­me gisa kalea har­tu dutelarik.

Hez­kun­tza espa­rruan nabar­me­na izan da honen era­gi­na. Oro har, plus­ba­lioa­ren erauz­ke­ta­ra­ko espa­rru garran­tzitsua ez denez, neu­rri hauek era­gin dio­ten lehe­nen­go espa­rrue­ta­ko bat izan da, dagoe­ne­ko bi aste iga­ro bai­ti­ra Ara­ba­ko cam­pu­sa eta Gas­teiz­ko ikas­tetxeak itxi zire­ne­tik, ondo­ren Eus­kal Herri­ko hezi­gu­ne guz­tie­ta­ra zabal­du­ko zen neurria.

Ikas­ke­ta pro­ze­sua­re­kin jarraitze­ko zail­ta­su­nak naba­riak dira uni­ber­tsi­ta­tean nahiz biga­rren hez­kun­tzan aurrez aurre­ko dozen­tzia ber­tan behe­ra utzi eta ikas­te­ko mate­ria­la gor­detzen duten libu­ru­te­giak itxi­ta. Inter­net bidez­ko ira­kas­kun­tza martxan jar­tzen saia­tu diren arren, begi-bis­ta­koak dira horrek dituen berez­ko mugak, ikas­le sek­to­re pro­le­ta­ri­za­tue­nek sufritzen duten arra­ka­la digi­ta­lak area­gotzen ditue­nak, bes­tal­de. Gai­ne­ra, infor­ma­zio fal­tak nor­be­re ikas­ke­ta pro­ze­sua­ren anto­la­ke­ta asko zail­tzea dakar, gaur-gaur­koz ez bai­ta­ki­gu ez noiz, ez nola egin­go diren uni­ber­tsi­ta­tean azter­ke­tak, eta eba­luatze­ko iriz­pi­deak eten­ga­be aldatzen ari dira egoe­ra berri­ra mol­da­tu asmoz, horrek sor­tzen duen ziur­ga­be­ta­su­na­re­kin. Antze­koa da Lan­bi­de Hezi­ke­ta­ko ikas­leen egoe­ra ere: prak­ti­kal­diak ber­tan behe­ra utzi ostean ez daki­gu erre­pi­ka­tu egin behar­ko dituz­ten edo bale­kotzat joko diren orain eten­da­koak kalifikaziorako.

Selek­ti­bi­ta­te­ko pro­ba atze­ra­tu iza­na ere aipatze­koa da, eta Baxoa atze­ratze­ko era­ba­kia orain­dik har­tu ez bada ere, pen­tsatze­koa da beran­du baino lehen atze­ra­tu­ko dela hau ere. Uni­ber­tsi­ta­te­ra­ko sar­bi­de pro­bek beti era­gi­ten dituz­ten urdu­ri­ta­sun eta ezi­ne­go­na­ri aur­ten egoe­ra zail hau gehi­tu behar­ko zaio, izan ere, uda bete-betean izan­go da aur­ten, uztai­la­ren 6 – 8 bitar­tean EAEn.

Azke­nik, ikas­tur­tea­ren baliz­ko luzatzeak eta azter­ke­tak uda garaian egi­teak zuze­nean era­gin­go die beren ikas­ke­tak ordain­tze­ko udan lan egin behar duten ikas­le guz­tiei, ikas­le­ria lan­gi­le­ria­ren sek­to­re pro­le­ta­ri­za­tue­nei bere­zi­ki, bes­te behin.

Argi dago, beraz, alar­ma egoe­rak sor­tu­ta­ko zail­ta­sun guz­tiei egin behar­ko die­la aurre ikas­le­ria lan­gi­leak lan indar kua­li­fi­ka­tua­ren ekoiz­pe­na eten ez dadin.

Bes­tal­de, esan beza­la, bur­ge­sia­ren ofen­tsi­ba poli­ti­koa­ri aurre egi­te­ko anto­la­ke­ta poli­ti­ko oro ezi­nez­koa egi­tea da sal­bues­pen egoe­ra honen hel­bu­ru­ta­ko bat. Hala, esan­gu­ratsua da EHU­ko gar­bitzai­leen kasua: gre­ba ber­tan behe­ra uzte­ra behar­tuak izan ziren gar­bitzai­leak biru­sa­ren aitza­kia­pean. Kasu hauek alar­ma egoe­ra­ren albo ondo­rio iza­te­tik urrun, sal­bues­pen egoe­ra­ren bera­ren hel­bu­ru dira, kri­si garaian bur­ge­sia­ren posi­zio eko­no­mi­ko eta poli­ti­koak hobetze­ko esku-har­tze zuze­nean bai­tatza sal­bues­pen egoe­ra hori.

Amaitze­ko, zera exijitzen dugu: 1) osa­sun larrial­dia­ri dago­kion infor­ma­zio­rik ez ezku­ta­tu eta egia osoa azal­tzeaz gain, airean dau­den eba­lua­zio iriz­pi­de eta data guz­tiak lehen­bai­lehen fin­katzea, 2) uni­ber­tsi­ta­teek, ikas­tetxeek eta gober­nuek egoe­ra hone­tan ikas­le lan­gi­leen ikas bal­din­tzak oker­tu ez dai­te­zen beha­rrez­koak diren neu­rri guz­tiak har­tzea eta 3) hez­kun­tza espa­rruan har­tzen diren era­ba­ki guz­tie­tan ikas­le­ria lan­gi­lea­ren intere­sen ordez­ka­ritza ber­matzea bere anto­la­kun­deen bitartez.

Azke­nik, dei egi­ten die­gu hez­kun­tza komu­ni­ta­te­ko era­gi­leei Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta­ren kan­pai­na poli­ti­koa­re­kin eta gure alda­rri­ka­pe­ne­kin bat egin eta par­te har­tu dezaten.

Ikas­le Abertzaleak

2020/​03/​25

Sour­ce link 

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *