Ikas­tetxee­ta­ra itzul­tze­ko pla­na­ren aurrean ikas­leok gre­ba : Ikas­le Abertzaleak

Ikas­tur­tea­ren amaie­ra, gain­ditze auto­ma­ti­koa eta opo­rrak erres­pe­tatzea exijitzen dugu

Azken berrien ara­be­ra, maiatza­ren 25etik aurre­ra hain­bat eta hain­bat ikas­le gure ikas­tetxe­ra itzu­li behar­ko gara, gure ikas­tetxe­ko zuzen­da­ritzak horre­la era­ba­kitzen badu behin­tzat. Eus­ko Jaur­la­ritza egun bate­tik bes­te­ra aldatzen ari da era­ba­kiak, hez­kun­tza komu­ni­ta­tea­ren par­te garen mila­ka per­tso­na­ren etor­ki­zun eta ongi­za­tea­re­kin ardu­ra­ga­be­ke­riaz joka­tuz. Horren aurrean, Biga­rren Hez­kun­tzan eta Lan­bi­de Hezi­ke­tan, EAEn, Ikas­le Gre­ba muga­ga­bea deitzen dugu maiatza­ren 25etik aurrera.

Api­ri­lean aur­kez­tu genuen Sal­bues­pen Egoe­ra­ra­ko Pro­gra­ma Poli­ti­koan berretsiz eta bizitzen ari garen egoe­ra­ren ondo­rioak ez ditzan lan­gi­le kla­seak ordain­du, maiatza­ren 25eko gre­ba deial­dia­ren arra­zoia eta hel­bu­rua ondo­ren­goa da:

  • Kla­se pre­sen­tzia­len itzu­le­ra pla­na ber­tan behe­ra uztea exijitze­ko egin­go dugu gre­ba. Horren ordez, ikas­tur­te aka­de­mi­koa amai­tutzat ema­tea eta hiru­ga­rren eba­lua­zio­ko ira­kas­gaien gain­di­pen auto­ma­ti­koa apli­katzea eta opo­rren ohi­ko irau­pe­na erres­pe­tatzea exijitzen dugu, kla­se tele­ma­ti­koe­ta­ko edu­kia eba­luatze­ko ber­me­rik ez dagoe­la­ko eta kla­see­ta­ra itzul­tzea lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­koa dela­ko. Ala­bai­na, Selek­ti­bi­ta­tea pres­tatze­ko urte­ro­ko boron­da­tez­ko kla­seak zein Lan­bi­de Hezi­ke­te­ta­ko azter­ke­tak dituz­ten ikas­leek erre­for­tzu­ko kla­se pre­sen­tzia­lak iza­tea posi­ti­boa da, betie­re segur­ta­sun neu­rri apro­po­sak apli­katzen badi­ra eta asis­ten­tzia ez bada derri­go­rrez­koa. Bada­ki­gu Selek­ti­bi­ta­tea­ren izae­ra kla­sis­ta eta arrotza dela, bai­na bada­ki­gu bes­te­rik gabe ber­tan behe­ra uzteak ikas­le lan­gi­leon­gan era­gin nega­ti­boa izan­go due­la ere. Beraz, ohi­ko Selek­ti­bi­ta­te­ren ordez ikas­leoi erraz­ta­su­nak eman­go diz­ki­gun bes­te eba­lua­zio modu pre­sen­tzial bat ezar­tzea alda­rri­katzen dugu, osa­sun neu­rri guztiekin.

Ikas­ge­le­ta­ra itzul­tze­ko pla­na dato­rren ikas­tur­tean apli­katzea aurrei­kus­ten duten nor­ma­li­ta­te berria­ren pro­ba-espe­ri­men­tu gisa­ra uler­tzen dugu. Nor­ma­li­ta­te berria dela­koak bada­ki­gu bera­re­kin zer daka­rren ordea:

  • Ikas­ke­ten kali­ta­tea­ren gale­ra oro­ko­rra. Gizar­te­ko espa­rru guz­tie­tan era­gin­go duen pro­le­ta­ri­za­zioa­ren inten­tsi­fi­ka­zioak hez­kun­tza­ren kali­ta­tea are gehia­go kol­pa­tu­ko du: lan- eta ikas-bal­din­tzen pre­ka­ri­za­zioa, ikas­ke­ta kos­tuen han­ditzea, arra­ka­la digi­ta­la, segre­ga­zioa eta abar luze bat.
  • Hez­kun­tza­ren infor­ma­ti­za­zioan eta ikas­leon kon­trol sozia­lean sakon­tzea. Ikas­ke­ta pro­ze­sua geroz eta men­pe­koa­goa da Goo­gle beza­la­ko kor­po­ra­zio han­die­ki­ko, azken horiek hez­kun­tzan duten inter­ben­tzio gai­ta­su­na han­di­tuz. Era berean, kon­trol sozia­le­ra­ko tek­no­lo­gien pisua han­ditzea da aurrei­kus­ten dugu­na, Inika eta Ale­xia beza­la­ko apli­ka­zioen bitar­tez, esaterako.

Horri guz­tia­ri aurre egi­te­ko, hez­kun­tza­ren gai­ne­ko lan­gi­le kon­tro­la­ren beha­rrez­ko­ta­su­na nabar­men­du nahi dugu, ikas­le lan­gi­leon defen­tsa­ra­ko ber­me baka­rra bai­ta, kali­ta­tez­koa eta uni­ber­tsa­la izan­go den hez­kun­tza­ra­ko ezin­bes­te­koa. Ez dugu bat egi­ten Ikas­le Sin­di­ka­tua­ren gre­ba deial­di­re­kin; izan ere, gober­nuen neu­rrie­kin kon­fron­tatze­ko boron­da­tea izan ordez, eta ikas­le mugi­men­du akti­bo bat eratze­ko kon­pro­mi­so­tik urrun, “kol­pe media­ti­ko” bat era­gin nahi izan dute enega­rre­nez. Bote­re egi­tu­re­ta­tik (komu­ni­ka­bi­de nagu­siak, gober­nua­ren zuze­ne­ko infor­ma­zio itu­rriak…) erraz­ta­su­nak jasotzen dituen sin­di­ka­tu bat da Ikas­le Sin­di­ka­tua, eta betetzen duen fun­tzioa ondo­ren­goa da: gober­nuei eki­din ezi­na zaien kon­fron­ta­zioa kon­tro­latzen eta leun­tzen du, horre­ta­ra­ko oina­rri errea­lik ez duen sin­di­ka­tu itxu­ra­ko “apa­ra­tu media­ti­ko” bat erabilita.

Hez­kun­tza komu­ni­ta­te­ko kide orok bal­din­tza onar­ga­rriak edu­ki arte gre­ba deial­dia luza­tu­ko dugu, eta bal­din­tzak alda­tu ezean, hurren­go ikas­tur­tean gre­ba deial­dia hez­kun­tza­ko gai­non­tze­ko espa­rrue­ta­ra zabal­tze­ko auke­ra mahai-gai­ne­ratzen dugu.

Gora ikas­leon borroka!

Gora lan­gi­leon borroka!

M25 Gre­ba­ra!

Ikas­le Abertzaleak

2020/​05/​14

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *