#Maiatzak1| Basa­ke­ria kapi­ta­lis­ta­ren aurrean, lan­gi­le anto­la­kun­tza! : Ikas­le Abertzaleak

Gaur maiatza­ren lehe­na dugu, Lan­gi­leon Egu­na. Gaur­ko egu­na, ordea, sal­bues­pen egoe­ran bizi dugu, izan ere, Covid-19a­ren tes­tuin­gu­ruan bur­ge­siak dekre­ta­tu duen alar­mak etxean sar­tze­ra derri­gor­tu gai­tu. Alda­rri­katze­ko era alda­tu behar izan dugu, mamia ez: sozia­lis­moa­ren alda­rriak gaur­ko­ta­sun osoa du egun­go egoeran.

Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta ez da osa­tu 2008ko kri­sial­dia­ren oste­tik eta, gai­ne­ra, adie­raz­le eko­no­mi­ko gehie­nek dio­ten moduan, ate joka den kri­sial­di-depre­sioa gogo­rra­goa izan dai­te­ke. Lan­gi­le­ria­ren bal­din­tza mate­ria­len oker­tzea oro­ko­rra da eta pro­le­ta­ri­za­zio pro­ze­sua sakon batean mur­gil­du­ta gau­de. Alar­ma egoe­ra­re­kin bate­ra ezku­tuan eza­rri­ta­ko sal­bues­pen egoe­rak aska­ta­sun poli­ti­ko uga­ri eten ditu: bil­tze­ko esku­bi­dea, pro­pa­gan­da egi­te­ko auke­ra edo sol­da­ta­pe­ko lana­ren erail­ke­tak salatze­ko auke­ra. Eko­no­mia kapi­ta­lis­ta­ren behe­ra­ka­da­ren ondo­rio gisa uler dai­te­ke hau, hain zuzen, sal­bues­pen egoe­ra­ren bitar­tez goi-bur­ge­sia­ren eskuhar­tze zuze­na eza­rri bai­ta, bitar­te­ka­ritza­rik gabe­koa. Eko­no­mia kapi­ta­lis­ta­ren nora­bi­dea zuzen­tze­ko mugi­men­du beza­la uler deza­ke­gu neu­rri hori, azken batean. Jada naba­ria den behe­ra­ka­dak etor­ki­zun ilu­na ira­ga­rri dio lan­gi­le kla­sea­ri. Izan ere, anto­la­men­du sozial kapi­ta­lis­ta­ren bizi­rau­pe­na­ren zama lan­gi­le kla­sea­ren biz­ka­rrean jau­si­ko da hau kolo­kan ikus­tean, lehen baino pisu gehia­goz jau­si ere, bizi bal­din­tzen oker­tzea eraginez.

Aurre­ko kri­si fasea­ren ajeak dira hez­kun­tzan espai­niar eta fran­tziar esta­tu bur­ge­sek abia­ra­zi­ta­ko erre­for­mak (Hezi­be­rri, LOMCE…), azken urtee­tan hezi­gu­neen fun­tzio ideo­lo­gi­ko-erre­pro­duk­ti­bo bur­ge­sa indar­tzea­ga­tik nabar­men­du dire­nak. Egoe­ra maku­rrean iritsi da beraz ikas­le­ria lan­gi­lea kri­si berri honen ata­ri­ra, bur­ge­siak bere posi­zioak indar­tu­ta. Horre­la, ez du ara­zo­rik izan larrial­diak hez­kun­tza ins­ti­tu­zioei aha­lik eta gutxien era­gi­te­ko hel­bu­rua­re­kin ikas­leon esku­bi­deak murriz­tu eta gai­nean dugun pisua han­ditze­ko. Gizar­te­ko gai­non­tze­ko espa­rrue­tan beza­la­xe, hez­kun­tzan ere hasi gara ikus­ten nork ordain­du­ko duen kri­si hau.

Bis­tan da ikas­le­ria lan­gi­lea­ren gai­ne­ko kon­tro­la area­go­tu dela, eta ezohi­ko­ta­sun aldi hau era­bi­li dute hez­kun­tza­ren gai­ne­ko kon­trol bur­ge­sean sakon­tze­ko: Goo­gle beza­la­ko mul­ti­na­zio­na­len onli­ne pla­ta­for­me­ki­ko men­pe­ko­ta­su­na han­di­tu da ikas­ke­ta tele­ma­ti­koa­ren aitza­ki­pean eta antze­man dai­tez­ke jada zan­tzuak hez­kun­tza­ko mai­la ezber­di­ne­tan patro­na­la­ren par­tai­detza eta era­ba­ki ahal­me­na area­go­tu­ko dire­la pen­tsa­raz­ten dute­nak, izan finan­tzia­zio tru­ke curri­cu­lu­mak bal­din­tza­tuz edo lan indar mer­ke bila ikas­ke­ta prak­ti­kak bul­tza­tuz; lehen ire­ki­ta­ko bidean sakon­duz edo­no­la ere.

Basa­ke­ria kapi­ta­lis­ta­ri aurre egi­tea toka­tu­ko zai­gu dato­zen urtee­tan, hots, ofen­tsi­ba kapi­ta­lis­ta­ren gor­puz­tea neu­tra­li­zatzea toka­tu­ko zai­gu, eta defen­t­sa anto­la­tu behar dugu horre­ta­ra­ko. Hori dela eta, kla­se inde­pen­den­tzian eta kla­se bata­su­nean sakon­tzea dago­ki­gu, eta ez lan­gi­leoi uneo­ro sal­du nahi digu­ten baliz­ko bata­sun inter­kla­sis­tan. Hori­xe bai­ta sozial­de­mo­kra­zia­ren espre­sio ezber­di­nek egin dute­na: gizar­te guz­tia­ren bata­su­na­ren apo­lo­gia eta esta­tu bur­ge­sa­ren zuritzea, kri­sia gain­ditze­ko auke­ra bakar beza­la bata­sun fal­tsu hori aurkeztuz.

Hez­kun­tza-sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan ema­ten ari den olda­rral­dia geratze­ko borro­ka, Eus­kal Esko­la Nazio­na­la eli­katze­ra bide­ra­tu behar dugu, hez­kun­tza­ren gai­ne­ko lan­gi­le­ria­ren kon­trol gai­ta­su­na han­di­tuz. Lan­gi­le kon­tro­la, hez­kun­tza eta ikas­ke­ta pro­ze­sua bur­ge­sia­ren ira­ba­zi dina­mi­ka­re­ki­ko men­pe­ko­ta­su­ne­tik aska­tu eta lan­gi­le­ria­ren intere­sen ara­be­ra anto­la­tu ahal izateko.

Amaitze­ko, mahai­gai­ne­ra­tu behar dugu esze­na­to­ki berri batean bagau­de ere Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­tak ez due­la inon­dik inora zen­tzu­rik gal­du: are gehia­go, kapi­ta­lis­moa­ren mise­ria geroz eta nabar­me­na­goa den hone­tan, sozia­lis­moa­ren alde­ko jar­du­na inoiz baino zere­gin larria­goa dela esan dezakegu.

Ildo berean, eta gaur­ko egu­nak lan­gi­le kla­sea­ren­tzat dau­kan garran­tzia his­to­ri­koa gogo­ra eka­rriz, sozia­lis­moa­ga­tik bizitza eman duen oro­re­ki­ko jus­ti­ziaz eta basa­ke­ria kapi­ta­lis­ta sufritzen dugun guz­tion­ga­tik, erai­ki deza­gun gizar­te sozialista.

Gora ikas­leon borroka!

Gora lan­gi­leon borroka!

Ikas­le Abertzaleak

2020/​05/​01

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *