Selek­ti­bi­ta­tea­ri ez! : Ikas­le Abertzaleak

Ezohi­ko­ta­su­na nagu­si den unean dator uni­ber­tsi­ta­te­ra­ko sar­bi­de pro­ba. Aur­ten, Ipar Eus­kal Herrian, Baxoa ber­tan behe­ra gera­tu da, eta ikas­le­ria­ren arra­ka­la area­gotze­ko auke­ra ahal­bi­de­tu­ko du horrek. Selek­ti­bi­ta­tea­ren ohi­ko deial­dia, berriz, ekai­na­ren 23, 24, 25 eta 26an egin­go da Nafa­rroan eta, 6, 7 eta 8an EAEn. Data horiek ikas­leon opo­rrak labur­tzen dituz­te kasu­rik one­nean eta beha­rrez­koa zai­gun lan epeal­dia moz­ten ikas­le lan­gi­le uga­ri­ren kasuan. Horrez gain, ikas­leon etor­ki­zun aka­de­mi­ko eta per­tso­na­la bal­din­tzatzen dituen pro­ba da hau, ikas­le­ria­ren­gan ezi­ne­gon eta estres han­dia sorra­raz­ten ditue­na. Ani­mo eta babe­sik han­die­na azter­ke­ta­ri aurre egin­go dion ikas­le orori!

Selek­ti­bi­ta­teak ordu­ra arte­ko ikas­ke­ta pro­ze­su osoa eba­luatzen du, eta horrek, aipa­tu moduan, ikas­le­ria­ren­gan urdu­ri­ta­su­nak eta ezi­ne­go­nak bider­katzea era­gi­ten du. Gai­ne­ra, uni­ber­tsi­ta­te­ra­ko sar­bi­de pro­bak ikas­leon gara­pen kog­ni­ti­boa eba­lua­tu baino, sis­te­ma kapi­ta­lis­tak behar duen ikas­le ere­dua sus­tatze­ko fun­tzioa du. Azken horren bai­tan egi­tu­ratzen da ikas­ke­ta mode­lo osoa; balio lehia­ko­rrak edu­ki­ko dituen eta memo­rian oina­rri­tu­ko den ikas­le pro­to­ti­pi­koak ekoiz­tean datza hez­kun­tza sis­te­ma kapi­ta­lis­ta, eta selek­ti­bi­ta­tea horren era­kus­lea bes­te­rik ez dela uler­tzen dugu.

Bes­tal­de, garran­tzitsua deritzo­gu pro­ba horri esleitzen zaion fun­tzio sozia­la argi­ta­ra ate­ratzea­ri: fil­tro sozia­la­ren fun­tzioa da hori. Balio bur­ge­sen eta edu­ki tek­ni­ko jakin baten bar­ne­ratze mai­la­ren ara­be­ra eta gai­ta­sun kog­ni­ti­bo murritz batzuk kon­tuan izan­da ikas­le lan­gi­lea pro­ze­su pro­duk­ti­bo kapi­ta­lis­tan bete­ko duen toki­ra bide­ratze­ko tres­na era­gin­ko­rra dira hez­kun­tza oro­ko­rrean eta Selek­ti­bi­ta­tea kon­kre­tu­ki. Hala ere, Selek­ti­bi­ta­tea egin ordez zen­tro bakoitzak edu­ki­ko balu nota jar­tze­ko esku­me­na, are gehia­go area­go­tu­ko litza­te­ke kla­se arte­ko bana­ke­ta, izan ere, jaki­na da ins­ti­tu­tu pri­ba­tu eta kon­tzer­ta­tu batzuek ospe ona man­ten­tze­ko notak puz­ten dituz­te­la. Irten­bi­dea, hor­taz, ez da Selek­ti­bi­ta­te hau egin edo pro­ba ber­tan behe­ra utzi auke­ratzea, ikas­le lan­gi­leon mese­de­ta­ra ego­ki­tu­ko den azter­ke­ta ere­dua ezar­tzea baizik.

For­ma­re­kin hautsi behar dela argi gera­tu da honez­ke­ro. Oste­ra, horre­ta­ra mugatzea akats larria litza­te­ke, Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko Esta­tu bur­ge­sek inda­rrez ezar­tzen duten pro­gra­ma aka­de­mi­ko ideo­lo­gi­zatzai­lea onar­tzea bai­litza­te­ke. Ideo­lo­gi­za­zio pro­ze­su bur­ge­sak erre­pro­du­zitzen duen edu­kiak, bes­teak bes­te, nazioa­ren ikus­pe­gi inpe­ria­lis­ta lan­tzen du, eta errea­li­ta­tea­ren kon­tzep­zio kapi­ta­lis­tan oina­rritzen den ikus­pe­gia da his­to­ria, eko­no­mia eta aba­rren oina­rri. Finean, ikas­lea­ren sub­jek­ti­bi­ta­te bur­ge­sa eli­katzen duen edu­kia eba­luatze­ko pro­ba da Selektibitatea.

Labur­bil­duz eta amaitze­ko, kapi­ta­lis­moa erre­pro­du­zi­tu eta indar­tzea due­la­ko xede eta ikas­leon­gan era­gi­ten dituen estres, urdu­ri­ta­sun eta ezi­ne­gon guz­tien­ga­tik, Selek­ti­bi­ta­te ere­du bur­ge­sa­ri ezetz esan­go dio­gu ekai­na­ren 23an Iru­ñean, eta uztai­la­ren 6an Gas­tei­ze­ko, Donos­tia­ko, Leioa­ko eta Bil­bo­ko uni­ber­tsi­ta­tee­tan. Hez­kun­tza­ren gai­ne­ko lan­gi­le kon­tro­lean oina­rri­tu­ko den hez­kun­tza ere­dua ‑Eus­kal Esko­la Nazio­na­la- erai­kitzea izan­go da bal­din­tza ikas­le­ria lan­gi­lea­ren eza­gutza sus­ta­tu eta gara­pen kog­ni­ti­bo errea­la lor­tze­ko auke­ra egon dadin eta horre­ta­ra­ko behar diren eba­lua­zio-peda­go­gia sis­te­mak eza­rri daitezen.

2020/​06/​21

Ikas­le Abertzaleak

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *