Babes sozia­la ema­ten duen sis­te­ma sen­do baten alde | BERRI OTXOAK

BABES SOZIALA EMATEKO SISTEMA SENDO BATEK GIZARTEA BIDEZKOAGO EGINGO DU

Pobre­zia des­age­rra­raz­te­ko Mun­du­ko Egu­nak 1987ko urria­ren 17an dau­ka jato­rria. Egun horre­tan, ehun mila per­tso­na baino gehia­go elkar­tu ziren Tro­ca­de­ro pla­zan, Pari­sen, ber­tan sina­tu baitzen 1948an Giza Esku­bi­deen Adie­raz­pen Uni­ber­tsa­la. Topa­ke­ta horren bidez, pobre­zia, indar­ke­ria eta gosea jasa­ten duten per­tso­nak gogoan har­tu nahi izan zituzten.

Ber­tan bil­du­ta­koek adie­ra­zi zuten pobre­zia giza esku­bi­deen urra­ke­ta bat dela eta per­tso­na horie­ki­ko erres­pe­tua ber­matze­ko aha­le­gi­nak bil­du beha­rra alda­rri­ka­tu zuten. Pobre­zia sor­tzen duten egi­tu­ren ordez­ko auke­rak eta kon­pon­bi­deak aur­kitzea eta per­tso­na pobre­tuen par­te-har­tzea sus­tatzea lehen­ta­su­nez­ko neu­rriak izan behar dira poli­ti­ka eta estra­te­gien barruan, bere­zi­ki beren bizitza eta komu­ni­ta­teei dagoz­kien era­ba­kie­tan, etor­ki­zun iraun­ko­rra iza­te­ko. Horre­la iza­nik, ber­ma­tu deza­ke­gu gure pla­ne­tak eta gure egun­go eta etor­ki­zu­ne­ko gizar­teek per­tso­na guz­tien beha­rri­zan eta nahiei eran­tzun­go die­te­la, ez soi­lik pribilegiatuenei.

Mun­du­ko pobre­zia-tasak oso kez­ka­ga­rriak dira orain­dik ere: ere­mu pobre­tue­ta­ko hamar per­tso­na­tik bat egu­ne­ko 1,90 dolar baino gutxia­go­re­kin bizi da. Euro­pa­ko pobre­zia-zifrek gora egi­ten jarraitzen dute. Horre­kin bate­ra, mili­oi­ka per­tso­na dau­de kez­ka­tu­ta beren seni­deen osa­su­na­ga­tik, beren lanen etor­ki­zu­na­ga­tik, edo, bes­te­rik gabe, ez daki­te­la­ko nola hel­du­ko diren hila­be­te amaierara.

Eta gau­za bera ger­tatzen da Eus­ka­din, izan ere, COVID-19a­ren kri­sia­ren aurre­tik bage­ni­tuen pobre­zia eta baz­ter­ke­ria-tasa kez­ka­ga­rriak; Eus­ka­di­ko Pobre­zia eta Des­ber­din­ta­sun Sozia­len azken Inkes­ta­ren ara­be­ra (EPDS 2018):

-Ema­ku­meak ziren pobre­zia errea­la­ren kasuen % 55.

-Ema­ku­mea buru duten gura­so baka­rre­ko fami­liek pobre­zia­ren % 30a jaso zuten.

-172.307 per­tso­na (herri­ta­rren % 8) bizi ziren pobre­zia egoe­ra larrian (541,27 euro­tik behe­ra hilean).

-484.571 per­tso­na (herri­ta­rren % 22,4) bizi zen ongi­za­te­rik gabe ego­te­ko arris­kuan (hilean 811,90 euro baino gutxiagorekin).

-2.000 per­tso­nak ez zeu­ka­ten etxerik.

Gai­ne­ra, COVID-19a­ren kri­sia gogor era­gi­ten ari da haur, nera­be eta fami­lien bizitze­tan, batez ere babes­ga­be­ta­sun han­die­nean bizi ziren horien­gan. Beraz, hau­rren esku­bi­dee­tan oina­rri­tu­ta­ko estra­te­giak era­bi­li behar dira eran­tzun bat ema­te­ko. Pan­de­mia egoe­rak pobre­zia eta des­ber­din­ta­sun sozia­lak area­gotze­ko arris­kua dau­ka. Lite­kee­na da 2008ko kri­siak baino ondo­rio latza­goak izatea.

Azken urtee­tan, eta bere­zi­ki kon­fi­na­men­duan eta kon­fi­na­men­du ostean, Eus­ka­di­ko babes sozia­le­ko sis­te­mak duen garran­tziaz ohar­tu gara. Due­la gutxi bizi­ta­ko ziur­ga­be­ta­sun unee­tan, gizar­te zer­bitzuak FUNTSEZKO bihur­tzen dira. Bai­na 2018an EPDS inkes­tak iku­sa­ra­zi zue­na ere argia­go gera­tu da; izan ere, pobre­zia egoe­ran dagoen biz­tan­le­ria­ren zati han­di batek ez dau­ka sis­te­ma­ra­ko sar­bi­de­rik, arra­zoi des­ber­di­nen­ga­tik (ez ditu bal­din­tzak betetzen, ez dau­ka infor­ma­zio­rik, edo bes­te­la­ko arra­zoiak); 60.618 ziren guz­ti­ra 2018an (arris­kuan dau­den etxeen % 30,7 guztira).

Gizar­te mugi­men­du, era­kun­de, sare eta bes­te­la­ko era­kun­de sinatzai­leok uste dugu EUSKADIN POBREZIA DESAGERRARAZTEA AUKERA POLITIKOA dela. Hori dela eta, eus­kal era­kun­de eta alder­di poli­ti­koei eska­tu nahi die­gu ados jar­tze­ko eta herri­tar guz­tion ize­nean jar­du­te­ko, bai­ta babes­ga­bee­nen ize­nean ere. Hori horre­la iza­nik, ekin­tza poli­ti­koak eta erre­for­mak abian jar­tze­ko eska­tu nahi die­gu, denon­tza­ko fun­tsez­ko zer­bitzuak ber­matze­ko, babes-sis­te­ma sen­dotze­ko eta gure lurral­dean pobre­zia eta gizar­te-baz­ter­ke­ria desagerrarazteko.

POBREZIAREN AURKA BORROKA EGITEKO POLITIKA ADOSTUA, BABES SOZIALAK ETA GUTXIENEKO ERRENTEK BERMATUTAKO SISTEMA SENDO BATEKIN, GURE GIZARTEA BIDEZKOAGOA IZANGO DA.

DEITZEN DUTENAK.
GIZARTE KOLEKTIBOAK:
Argi­lan-ESK, Argi­tan (Bara­kal­do­ko Ema­ku­meen­tza­ko Ahol­ku Etxea), Biz­kaia­ko Etxe­ko Lan­gi­leen Elkar­tea, Berri-Otxoak (Bara­kal­do), Danok Lan (Gal­da­kao), Iskan­bi­la, La Posa­da de los Abra­zos-Besar­ka­tuz, Mun­du­ko Ema­ku­meak, Por­tu­ga­le­te­ko Esku­bi­de Sozia­len Bule­goa, PAH Kale­ratze­rik EZ-PAH Biz­kaia, Pun­to de Infor­ma­ción sobre RGI (San­tur­tzi), Tra­ba­ja­do­ras No Domesticadas.

SINDIKATUAK:
CCOO, UGT, LSB-USO, STEILAS, ESK eta CGT-LKN.

HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO SAREAK:
EAPN EUSKADI (Pobre­zia eta gizar­te-baz­ter­ke­ria­ren aur­ka­ko Euro­pa­ko Sarea).

BILBOKO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOA

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *