GAITASUNAK ANTOLATU! – ITAIA

Bi urte iga­ro dira jada ITAIA ema­ku­me sozia­lis­ten sarea sor­tu genue­ne­tik. Ema­ku­me lan­gi­leon pro­ble­ma­ti­ka pano­ra­ma poli­ti­koan lekua egi­tea zen gure asmoa; jasa­ten ditu­gun zapal­kun­tza feno­meno oro iden­ti­fi­ka­tu eta hauei aurre egi­te­ko pro­po­sa­men poli­ti­koa garatzen ari­tu gara. Momen­tu­ko ger­ta­ka­ri eta auzi poli­ti­ko-teo­ri­koen aurre­ko ana­li­si kri­ti­koa gure lana­ren erdi­gu­nean jarri dugu, hori uler­tzen bai­tu­gu pro­po­sa­men era­gin­ko­rre­na osatze­ko beha­rrez­ko jar­du­na. Egoe­ra eko­no­mi­koak sor­tu­ri­ko tes­tuin­gu­ruak eta horri aurre egi­te­ko mahai gai­ne­ra­tu diren pro­po­sa­me­ne­tan ikus­ten ditu­gun hutsu­neek ordea, anto­la­kun­tza poli­ti­ko­ra­ko sal­toa egi­te­ko urgen­tzia mar­ka­tu digu­te eta ondo­rioz, eskual­dez eskual­de dugun indar mili­tan­tea batze­ko hau­tua egin dugu.

Gaur egun­go tes­tuin­gu­ru eko­no­mi­koa­ri erre­pa­ra­tu­ta, ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza gain­ditze­tik urrun, atze­ral­di eko­no­mi­ko gogor baten aurrean kokatzen gara. Atze­ral­di hau ezin dugu datu kuan­ti­ta­ti­boe­ta­ra muga­tu, kri­sial­di eko­no­mi­koak bera­re­kin daka­rren dimen­tsio oro­ko­rra azter­tu behar bai­tu­gu: gurean, ema­ku­me lan­gi­leon­gan izan­go duen era­gin sozia­lean jarri dugu arreta.

Osa­sun kri­sial­diak atze­ral­di eko­no­mi­koa biz­kor­tzea era­gin du eta horre­kin, ema­ku­me lan­gi­leon bizi bal­din­tzak modu age­ri­koan kal­te­tu dira. Ema­ku­me lan­gi­leon bizi ere­dua­ren ezau­ga­rri da lan-harre­man pre­ka­rioe­na, egun­go tes­tuin­gu­ruan asko eta asko egun bate­tik bes­te­ra, lanik eta diru- sarre­ra­rik gabe gera­tu dire­la­rik. Egoe­ra horrek ema­ku­mea ins­ti­tu­zio bur­ge­se­ki­ko depen­den­tzia eko­no­mi­ko­ra kon­de­natzen du. Modu berean, uni­ta­te fami­lia­rra­ren erre­pro­duk­zioak exijitzen dituen etxe­ko lanak orain­dik ere gure gain iza­ten duten pisua naba­ria da eta lan kar­ga hori gero eta han­dia­goa izan­go da, kri­si kapi­ta­lis­tan jada pena­ga­rriak diren zer­bitzue­tan izan­go den inber­tsioa gero eta murritza­goa izan­go dela­ko. Ezin aipa­tu gabe utzi tra­tu txa­rrak jasa­ten dituz­ten ema­ku­meen egoe­ra: kon­fi­na­men­duak edo iso­la­men­du poli­ti­kek, indar­ke­ria gau­zatze­ko tes­tuin­gu­ruak erraz­ten dituz­te, ema­ku­mea inola­ko irten­bi­de­rik gabe utziz eta bakar­da­de­ra kondenatuz.

Dato­zen urteak ilu­nak izan­go dire­la begi bis­ta­koa da, eta horre­ga­tik, ITAIA­tik anto­la­kun­tza poli­ti­ko sozia­lis­ta­ren hau­tua egin dugu. Nora­bi­de argi bate­kin har­tu dugu era­ba­ki hau, jen­dar­te komu­nis­ta­ren erai­kun­tza­ren eta beraz, zapal­kun­tza­rik gabe­ko gizar­tea­ren erai­kun­tza­ren bidean, ema­ku­me lan­gi­leon aska­pe­na gor­puz­tea. Gaur­da­nik pro­gra­ma sozia­lis­ta­ren bai­tan lan egin­go dugu: guz­tiok bizi bal­din­tza berak izan ditza­gun borro­ka­tu­ko dugu. Hori egin ahal iza­te­ko ema­ku­me lan­gi­leak jasa­ten duen zapal­kun­tza zehatz bakoitza iden­ti­fi­ka­tu eta horrek egi­tu­ra eko­no­mi­ko kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan zein fun­tzio betetzen duen azter­tu behar dugu; modu horre­ta­ra zapal­kun­tza­ri aurre egi­te­ko bitar­te­ko poli­ti­koak garatuz.

ITAIA ema­ku­meon anto­la­kun­de sozia­lis­ta­ri hasie­ra eman nahi dio­gu idatzi honen bitar­tez. Tes­tuin­gu­ru eko­no­mi­ko poli­ti­koa hala­koa iza­nik, eskual­dez eskual­de ema­ku­me lan­gi­leon babe­sa anto­latze­ko era­ba­kia har­tu dugu. Ema­ku­me lan­gi­leon eman­tzi­pa­zio errea­la anto­latze­ko auke­ra baka­rra harre­man ere­du sozia­lis­ta­ren erai­kun­tza izan­go dela argi dugu. Horre­ga­tik Eus­kal Herri­ko hain­bat eta hain­bat txo­ko­tan ITAIA anto­la­kun­de­tik kla­se kon­tzien­tzia garatze­ra begi­ra, ema­ku­me lan­gi­leon bizi bal­din­tza eta bal­din­tza estra­te­gi­koak hobetze­ra begi­ra­ko borro­ka pro­ze­su eta lan ideo­lo­gi­koa abia­ra­zi­ko ditugu.

2020ko urria­ren 20a
ITAIA Ema­ku­meon Anto­la­kun­de Sozialista

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *