BIZITZA BIOLENTOEN AURREAN, GAITASUN SOZIALISTAK ANTOLATU! – ITAIA

Tabla de contenidos

Indar­ke­ria matxis­ta­ren aur­ka­ko egu­na­ren hari­ra, ITAIA­ren ize­nean bio­len­tzia matxis­ta­ren gai­ne­ko gure ana­li­si poli­ti­koa argi­ta­ra­tu nahi izan dugu. Aur­ten­goan, ezin­bes­te­koa izan dugu pan­de­mia­ren tes­tuin­gu­rua era­bat bal­din­tza­tu duen egoe­ra eko­no­mi­ko eta poli­ti­koa kon­tuan har­tzea. Beraz, beha­rrez­koa iru­ditzen zai­gu indar­ke­riak sis­te­ma kapi­ta­lis­tan betetzen duen fun­tzioa ana­li­zatzeaz gain, gaur gaur­koz zein for­ma har­tzen dituen ere identifikatzea.

Koro­na­bi­ru­sa­ren oste­ko alda­ke­ta kul­tu­ral eta eko­no­mi­koak izu­ga­rriak ari dira iza­ten. Gizar­tean era­gin dituen gale­rak, alda­ke­ta koiun­tu­ra­lak iza­te­tik urrun, ondo­rio sakon eta zorrotzak dira. Covid-19a­ren ondo­rioz jasa­ten ari garen berran­to­latze eko­no­mi­koa, esku­bi­de urra­ke­tak, kon­trol poli­zia­la, bio­len­tzia­ren gora­ka­da… atze­ra buel­ta­rik gabe­koak izan­go dira. Kapi­ta­la pan­de­mia­ren tes­tuin­gu­rua oro­kor­ki gizar­tea eta kon­kre­tu­ki lan-harre­ma­nak berran­to­latze­ko era­bil­tzen ari da, bote­re bur­ge­sa man­ten­tzen dela ber­matze­ko hel­bu­rua­re­kin. Pan­de­miak berak biz­kor­tu duen kri­sial­di eko­no­mi­koa­ren ondo­rioz, ema­ku­me lan­gi­leon lan- eta bizi-bal­din­tzak nabar­men ari dira oker­tzen; horien adi­bi­de dira lan-kale­ratzeak, itxial­dien eta zer­bitzu publi­koek dituz­ten muga eko­no­mi­koen ondo­rioz ema­ku­meoi etxe­ko lanen kar­ga bikoiz­tea, edo­ta indar­ke­ria matxis­ten tes­tuin­gu­ruak erraz­ten eta ezku­tatzen dituen neu­rri poli­ti­koen gorakada.

Bio­len­tzia­ren auzia­ri jarrai­tuz, tes­tuin­gu­ru hone­tan –datu ofi­zia­lek bes­te­la­ko errea­li­ta­te bat era­kutsi nahi digu­ten arre­n¹– era­so matxis­tak for­ma age­ri­koan ari dira egi­ten gora, alde bate­tik kri­sial­diak bera­re­kin daka­rren lan­gi­le-kapa zaba­len pro­le­ta­ri­za­zioak –eze­gon­kor­ta­sun eko­no­mi­ko zein sozia­la– indar­ke­ria tes­tuin­gu­ruak area­go­tu­ko ditue­la­ko eta bes­te­tik, itxial­diak eta iso­la­men­du sozia­la beza­la­ko neu­rri poli­ti­koek indar­ke­ria gau­zatze­ko tes­tuin­gu­ruak erraz­tu eta indar­tzen dituz­te­la­ko. Gizon lan­gi­leak, beraz, ema­ku­mea­re­ki­ko domi­na­zioa gau­zatzen jarraitu(ko) du bio­len­tzia­ren bidez, eta horrek ema­ku­mea sozial­ki gero eta baz­ter­tua­go eta zapal­dua­go iza­tea era­gi­ten du. Ordea, indar­ke­ria matxis­ta­ren gora­ka­da ezin dugu modu iso­la­tuan uler­tu. Izan ere, gizar­tea­ren bera­ren berran­to­la­ke­ta eko­no­mi­ko eta kul­tu­ra­la gau­zatzen ari den momen­tu hone­tan, indar­ke­ria matxis­ta nor­ma­li­zatzen ari da. Eta beraz, indar­ke­ria matxis­ta borro­ka­tu ahal iza­te­ko bio­len­tziak har­tu dituen for­ma berriak iden­ti­fi­katzea eta horien aurre­ko ira­kur­ke­ta ego­kia egi­tea dagokigu.

1. SISTEMA KAPITALISTAREN EZKUTUKO BIOLENTZIA:

Kapi­ta­lak lan­gi­le-kla­sea hain­bat bio­len­tzia for­ma­ren bitar­tez kon­tro­latzen du, zei­nak lan­gi­leok are otza­na­go eta azpi­ra­tua­go bihur­tzen bai­kai­tuz­te. Bio­len­tzia begien bis­ta­koa izan dai­te­ke –tor­tu­rak, kol­peak, atxi­lo­ke­tak, isu­nak… –, eta horien bitar­tez, gizar­tean bel­du­rra nagu­sitzea eta des­ar­ti­ku­la­zio poli­ti­koa sor­tzea ber­ma­tu­ko luke. Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ri, ordea, berez­koa zaio bio­len­tzia, nahiz eta bio­len­tzia bera gure bai­tan hain nor­ma­li­za­tua ego­teak iku­se­zin bihur­tzen duen. Gizar­tea­ren anto­la­ke­ta eta lan­gi­leon iza­tea bera bote­re bur­ge­sak defi­nitzen dituen neu­rrian, lan­gi­leak ez du bere bizitza­ren gai­ne­ko kon­tro­lik, eta guk hori bio­len­tzia beza­la defi­nitzen dugu: egu­ne­ro bes­te baten­tzat lan egin behar iza­tea zor­tzi orduz edo gehia­goz, per­tso­nak mer­kan­ti­li­zatzea –des­hu­ma­ni­za­zioa – , gure iza­tea­ren gai­ne­ko era­ba­ki­me­nik ez iza­tea, etxea edo lana gal­tzea­ren bel­dur bizitzea, etab. bio­len­tzia da, lan­gi­leon egu­ne­ro­ko ogia. Beraz, interes kon­tra­ja­rriak dituz­ten bi kla­se­tan bana­tu­ta­ko gizar­tean, kla­se des­ja­be­tua kon­tro­latze­ko oina­rriz­ko for­ma da biolentzia.

Pan­de­mia­ren era­gin­pean indar­tzen ari den kri­sial­diak eze­gon­kor­ta­sun eko­no­mi­ko zein poli­ti­koa dakar bera­re­kin. Lan­gi­leon bizi bal­din­tzak kas­kar­tzea eta esku­bi­deen gale­ra modu nabar­me­nean ger­tatzen ari da, hala nola etxe­ga­betzee­tan, lan-kale­ratze masi­boe­tan, osa­sun-arre­ta jasotze­ko esku­bi­dea ken­tzean, kali­ta­tez­ko hez­kun­tza jasotze­ko muga gogo­rrak jar­tzean, etab. Alda­kor­ta­sun garai haue­tan bio­len­tzia area­go­tu egi­ten da eta esta­tuak bere indar erre­pre­si­bo zein judi­zia­lak gogor­tu behar ditu, ustez­ko egon­kor­ta­su­na­ri eus­te­ko, eta lan­gi­le­ria geldiarazteko.

Bio­len­tzia lan­gi­le orok jasa­ten badu ere –gure bizitzen gai­ne­ko kon­tro­la ken­tzen digu­ten neu­rrian– sub­jek­tu zapal­du bakoitzak for­ma ezber­di­ne­tan pai­ratzen dugu: ez du bio­len­tzia bera jasa­ten gaz­te batek, ema­ku­me batek edo atze­rri­tar batek, eta beraz eta gure­ra itzu­li­ta, guri ema­ku­me lan­gi­leak bio­len­tzia zein for­ma­tan jasa­ten duen defi­nitzea dago­ki­gu. Egi­tu­raz­ko bio­len­tzia­ren bai­tan, ema­ku­me lan­gi­leon aur­ka­ko bio­len­tziak for­ma zehatza har­tzen du: bio­len­tzia matxis­ta. Kapi­ta­la­ren­tza­ko bitar­te­ko ezin­bes­te­koa da bio­len­tzia matxis­ta, ema­ku­mea sub­jek­tu eko­no­mi­ko deba­lua­tu iza­te­ko eta hori gizar­tean nor­ma kul­tu­ral bila­katze­ko meka­nis­moa bai­ta. Horre­la, ema­ku­mea­ren zapal­du izae­ra ber­matzea lor­tzen du, eta momen­tu bakoitzean intere­satzen zaion iru­di feme­ni­noa sor­tzen du.

2. EMAKUME LANGILEON ZAPALKUNTZA ETA BIOLENTZIA MATXISTA

Kapi­ta­lak, beraz, ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza gaur­ko behar eko­no­mi­ko kapi­ta­lis­te­ta­ra ego­kitzen du, eta horre­la, aha­lik eta ira­ba­zi eko­no­mi­ko han­dia­goak lor­tze­ko, ema­ku­me lan­gi­lea sub­jek­tu deba­lua­tu gisa egon­kor­tzen du. Behin baino gehia­go­tan azal­du izan dugun moduan, ema­ku­me lan­gi­lea­ren zapal­kun­tza sis­te­ma kapi­ta­lis­tan domi­na­zio bur­ge­se­ra azpi­ra­tua dago, hau da, kapi­ta­la­ren oina­rri den abe­ras­ta­sun-meta­ke­ta muga­ga­be­ra subor­di­na­tua dago. Horrek lan­gi­le­ria­ren esplo­ta­zioa du oina­rrian. Aldiz, ezin ahaz­tu gene­za­ke lan-bana­ke­ta sozia­la aurre­tiaz­ko bal­din­tza batzuen gai­nean erai­kia dagoe­la, eta ondo­rioz, kapi­ta­lak bes­te domi­na­zio for­ma batzuk bere­ga­na­tu ditue­la hel­bu­ru hori aha­lik eta mai­la han­die­nean gau­za­tu dezan. Hain jus­tu, horri eran­tzu­ten dio sis­te­ma kapi­ta­lis­tan sozial­ki nor­ma­li­za­tu­ri­ko sub­jek­tu azpi­ra­tuen exis­ten­tziak. Kasu hone­tan ema­ku­me lan­gi­lea­ren zapal­kun­tza azter­tu­ko dugu.

Alde bate­tik, ema­ku­me lan­gi­lea­ren zapal­kun­tza­ren oina­rrian age­ri den fami­liak berak, eta ema­ku­meak ber­tan bete izan duen eta betetzen duen fun­tzioak ema­ku­mea ekoiz­pen sozia­lean modu ten­den­tzia­lean txer­tatzea era­gin du. Bes­te­la esan­da, kapi­ta­lis­moa­ren has­ta­pe­ne­tan ema­ku­mea ekoiz­pen sozia­le­tik “kanpo”² gera­tu bazen ere, haren gara­pe­nak ema­ku­mea lan mun­duan txer­ta­tu du, bai­na fami­lian betetzen zituen fun­tzioak gain­di­tu gabe. Kapi­ta­la­ren kon­trae­san gar­bia da hori, eta age­ri­ko ondo­rioak ditu: ema­ku­mea, lan mun­duan txer­ta­tu da, bai­na etxe-giroan gau­za­tu beha­rre­ko lan-kar­ga ere bere gain jaus­ten da orain­dik. Beraz, ema­ku­me lan­gi­lea lan-harre­man pre­ka­rioe­ne­tan txer­ta­tu da, lan par­tzia­le­tan, behin-behi­ne­ko kon­tra­tue­kin edo lan­ga­be­zian eta ins­ti­tu­zio bur­ge­se­ki­ko depen­den­tzia eko­no­mi­koan. Eta gai­ne­ra, etxe-giro­ko fun­tzioak betetzen jarrai­tu behar du, zei­nak iso­la­men­du sozial eta poli­ti­ko­ra kon­de­natzen baitu.

Bio­len­tzia matxis­ta beraz, etsaia­ren bote­rea man­ten­tze­ko bio­len­tzia sis­te­ma­ti­koa da, ema­ku­me lan­gi­lea­ren lan-inda­rra deba­lua­tua man­ten­tzen du eta bera kul­tu­ral­ki zapal­dua eta poli­ti­ko­ki men­pe­ra­tu­ta­ko sub­jek­tu moduan. Horre­ga­tik, kapi­tal-meta­ke­ta mai­la han­die­nean gau­zatze­ko meka­nis­mo ideo­lo­gi­ko gisa uler­tzen dugu guk. Bio­len­tzia matxis­ta hau egu­ne­ro­ko bizitzan for­ma anitze­tan atze­man gene­za­ke: aitor­tza poli­ti­ko eza, zapal­kun­tza juri­di­ko-kul­tu­ra­la, bio­len­tzia mas­ku­li­noak era­gin­da­ko iso­la­men­dua, kon­tro­la, tra­tu txa­rrak, era­so sexua­lak, bio­len­tzia fisi­koa, psi­ko­lo­gi­koa…
Hori ahal­bi­detze­ko kapi­ta­lak bere bitar­te­ko poli­ti­koak jar­tzen ditu martxan ema­ku­mea­ren sub­jek­tu zapal­du izae­ra eten­ga­be erre­pro­du­zi­tu dadin. Horre­la, esta­tu apa­ra­tu eta bes­te­la­ko meka­nis­moen bitar­tez lor­tzen du ideo­lo­gia matxis­ta nor­ma kul­tu­ral bila­katzea, eta horien artean koka ditza­ke­gu ondo­ren­go adibideak:

– Sis­te­ma judi­zia­len bitar­tez, ema­ku­meon aur­ka­ko era­soak inpu­ni­ta­te osoz gau­zatzea lor­tzen dute. Ez dago inon­go aurre­ka­ri ins­ti­tu­zio­nal- poli­ti­ko­rik era­so matxis­tak gel­dia­raz­tea eka­rri due­nik. Horren adi­bi­de argia dugu aurre­ko astean ate­ra zen albis­tea: “moz­kor­tu­ta ego­tea sal­bues­le gisa har­tu du Nafa­rroa­ko Auzi­te­giak bortxa­ke­ta kasu batean”. Beraz, edo­zein aitza­kia da zile­gi era­so bat gau­zatze­ko, ema­ku­me bat behin eta berriz zapal­tze­ko. Sis­te­ma judi­zia­len indar­ke­ria matxis­ta­ren aurrean har­tzen duten era­ba­kien gogor­ta­su­na edo arin­ta­su­na momen­tu­ko tes­tuin­gu­ru sozial poli­ti­koa­ren ara­be­ra­koa izan­go da. Tokia­ren eta momen­tua­ren ara­be­ra har­tu­ta­ko era­ba­kiak izan­go dira, eta inoiz ez dira egon­go era­so­tua izan den ema­ku­mea­ren mesedetara.

– Komu­ni­ka­bi­deek zen­bait bitar­te­ko tek­ni­ko-poli­ti­ko jar­tzen dituz­te martxan ideo­lo­gia matxis­ta­ren gara­pe­na sus­tatze­ko. Alde bate­tik, iru­di­te­ria feme­ni­noa indar­tzen dute: janz­te­ko modua, gor­putz esti­loa, eta bizi ohi­tu­ren eta bes­te­la­ko feno­meno batzuen isla­pe­na gau­zatzen du. Kapi­ta­la­ri momen­tu bakoitzean intere­satzen zaion ema­ku­me iru­dia sor­tze­ko baliatzen dute: garai batean “ama per­fek­tua­ren” iru­dia erre­pro­du­zi­tu behar zuen eta gaur egun ema­ku­me inde­pen­den­te eta moder­noen iru­diak sozia­li­za­tuz dabil­tza. Eta bes­te­tik, albis­teak mani­pu­latzen dituz­te; momen­tu bakoitzean esta­tua­ren­tzat beha­rrez­koak diren albis­teak egi­ten dituz­te publi­ko, eta horre­ta­ra­ko, albis­teok haiei intere­satzen zaien beza­la kon­tatzen dituz­te: indar­ke­ria matxis­ta kasu baten epai­ke­tan zabal­du nahi den ikus­pe­gia hela­raz­ten dute, lanean borro­kan dabil­tzan gar­bitzai­leen mezuak isi­la­raz­ten dituz­te, pan­de­mia garaian ema­ku­me lan­gi­leen errea­li­ta­tea eten­ga­be ezku­tatzen dute, etab.

– Hez­kun­tza-sis­te­mak –beraz ikas­ke­ta zen­troek– etor­ki­zu­ne­ko lan­gi­leak erre­pro­du­zitzea­ren fun­tzioa betetzen du. Hori horre­la iza­nik, etor­ki­zu­nean beha­rrez­koak izan­go diren lan­gi­leen izae­ra eta nola­ko­ta­su­na defi­ni­tuz, gero­ko ager­to­ki­ra­ko pres­tatzen dituz­te ikas­leak; horren adi­bi­deak dira ira­kas­leen jarre­ra auto­ri­ta­rioak, gelan ego­te­ko moduak, trans­mi­titzen diren edu­kiak, ikas­leen artean sus­tatzen diren harre­ma­nak, etab. Garai batean horren adi­bi­de nabar­me­na zen nes­kek eta muti­lek ez zute­la hez­kun­tza bera jasotzen (zuze­nean edu­ki ezber­di­na jasotzen zuten). Egun, nes­ka eta muti­len aurrean har­tzen diren era­ba­kie­tan age­ri­ko bereiz­ke­ta­rik ez bada­go ere, argi dago nes­ka eta muti­len bereiz­ke­ta sozia­le­ra­ko lehen urratsak hez­kun­tzan ema­ten dire­la. Horren adi­bi­de izan dai­tez­ke hez­ki­detza pro­gra­mak, zei­nak, ideo­lo­gia matxis­ta­ri aurre egi­te­ko bitar­te­ko mate­ria­lak jar­tze­tik urrun, ara­zoen gai­ne­ko aza­le­ko irten­bi­deak ema­te­ko fun­tzioa baitute.

– Sexu-mer­ka­tuak eran­tzu­ki­zun zuze­na du indar­ke­ria matxis­ta­ren nor­ma­li­za­zioan eta horren eran­tzu­le nagu­siak kapi­ta­la eta bere esta­tu apa­ra­tuak dira. Sexu-indar­ke­ria giza­kiak jasa­ten duen indar­ke­ria bor­titze­ne­ta­koa iza­teak eta horrek gene­ro-kutsu nabar­me­na iza­teak zeri­ku­sia du gizar­te honen sorre­ra­re­kin. Kapi­ta­lis­moa aurre­ti­ko for­ma sozia­len gai­nean erai­ki zen; kapi­ta­lak erro­tik alda­tu zituen aurre­ko harre­man sozia­lak, bai­na, aldi berean, indar­tu egin zituen horie­ta­ko batzuk. Ber­tan sar gene­za­ke ema­ku­mea­ren sexua­li­za­zioa bera, hain zuzen, kapi­ta­lak ira­ba­zi han­dia­goak lor­tu ahal iza­te­ko eta ideo­lo­gia matxis­ta bera sozia­li­zatze­ko duen ins­ti­tu­zio garran­tzitsue­ne­ta­koa. Gor­putzen mer­kan­ti­li­za­zioak, eta zehatza­go, ema­ku­meon sexua­ren mer­kan­ti­li­za­zioak, ondo­rio gor­di­nak era­gi­ten ditu ema­ku­meon­ga­na­ko bio­len­tzian. Sexua­ren mer­kan­ti­li­za­zioak per­tso­nak eta gor­putzak objek­tu bila­katzen ditu, ezer­ta­ra­ko gai ez diren objek­tu zaur­ga­rri. Orde­na kapi­ta­lis­tan dena eros eta sal dai­te­ke: per­tso­nak eta objek­tuak balio­ki­de bihur­tzen gai­tu. Gizar­te hone­tan, arro­pa eros deza­ke­zun neu­rri berean kon­tsu­mi­tu deza­ke­zu zu baino ahu­la­goa den baten gor­putza. Esan deza­ke­gu dirua­ren tru­ke era­so eta bio­len­tzia guz­tiak ezku­tatzen ditue­la kapi­ta­lak, eta horrek egu­ne­ro­ko bizitzan jasa­ten dugun indar­ke­ria oro zile­giz­tatzen eta nor­ma­li­zatzen due­la. Beraz, kapi­ta­lak eta esta­tuak, pros­ti­tu­zioa beza­la­ko ins­ti­tu­zioen bitar­tez, era­so matxis­ta oro zile­giz­tatzen dute: ema­ku­mea­ren gor­putza kon­tsu­mitzea nor­ma kul­tu­ral matxis­ta­ren par­te bihur­tzen dute.

Horiek eta gehia­go dira ideo­lo­gia matxis­ta zabal­tze­ko eta ema­ku­mea­ren figu­ra zapal­dua irau­na­raz­te­ko kapi­ta­lak bere kon­trol­pean dituen apa­ra­tuak. Bitar­te­ko ins­ti­tu­zio­nal bur­ge­sen bitar­tez, ema­ku­me lan­gi­leok jasa­ten ditu­gun egu­ne­ro­ko indar­ke­ria kasu guz­tiak zile­giz­tatzea lor­tzen du, eta beraz, kapi­ta­lak ema­ku­me lan­gi­leon lan-inda­rra­re­kin eta bizia­re­kin nahi due­na egi­te­ko legi­ti­mi­ta­tea lor­tzen du; horrek behin eta berriz erre­pro­du­zitzen ditu indar­ke­rian oina­rri­tu­ri­ko harremanak.

Hala ere, bio­len­tzia matxis­ta egu­ne­ro­ko ogia da ema­ku­meon­tzat. Ema­ku­me lan­gi­lea bere etxean ere bada jipoi­tua, kalean desero­so ibil­tze­ra kon­de­na­tua dago, tal­de han­dian isi­la­ra­zi eta ezku­ta­tu egi­ten dute, eta horre­la­ko bes­te mila adi­bi­de aur­ki ditza­ke­gu ema­ku­meok gure egu­ne­ro­koan jasan behar iza­ten ditu­gun bio­len­tzia matxis­ta kasuak adie­raz­te­ko. Bio­len­tzia matxis­ta kasu asko eta asko­tan gizon lan­gi­leek gau­zatzen dituz­te; senar auto­ri­ta­rioek, lane­ko enkar­ga­tu edo nagu­siek edo bortxatzai­leek, bes­teak bes­te. Beraz, esan deza­ke­gu figu­ra dizi­pli­na­rioek (ema­ku­me lan­gi­lea­ren aur­ka­ko bio­len­tzia matxis­ta gau­zatzen duen lan­gi­le-kla­se­ko kideek), ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza eta men­de­ra­kun­tza­ra­ko fun­tzio zuze­na betetzen dute­la; etsaia­re­kin kola­bo­ra­tuz, etsaia­ren bote­rea indar­tzen dute. Horre­kin adie­ra­zi nahi dugu, indar­ke­ria matxis­ta, ausaz­koa iza­te­tik urrun, interes eko­no­mi­ko poli­ti­koei azpi­ra­tu­ri­ko bio­len­tzia-for­ma dela. Domi­na­zio kapi­ta­lis­tak, elkar­ta­su­ne­ra­ko for­mak baino gehia­go, eten­ga­be­ko lehia eta ondo­rioz, bio­len­tzia­ra­ko for­mak sor­tzen ditu. Kasu hone­tan, matxis­moak, ideo­lo­gia oro­kor gisa, nor­ma kul­tu­ral bila­ka­tu du gizo­na ema­ku­mea­ri gai­len­tzea, eta bide horre­tan gizo­nak ema­ku­mea­ren gai­ne­ko domi­na­zio-harre­ma­na garatzen du.

Guk argi dugu, beraz, kla­se bote­re­du­na­ri bio­len­tzia matxis­tak onu­ra eko­no­mi­ko eta poli­ti­koak era­gi­ten diz­kio­la, bio­len­tzia matxis­ta­ren ondo­rioz, alde bate­tik, aipa­tu beza­la bur­ge­siak ema­ku­me lan­gi­lea­ren kon­tu­ra ahal­men eko­no­mi­koa area­gotzen due­la­ko, eta bes­te­tik, lan­gi­leon anto­la­kun­tza­ra­ko dugun auke­ra oro deu­sez­tatzen due­la­ko. Ema­ku­me lan­gi­leok, egu­ne­ro-egu­ne­ro jasa­ten ditu­gun era­soen ondo­rioz, sub­jek­tu poli­ti­ko ez-gai­tu iza­te­ra kon­de­natzen gai­tuz­te, eta anto­la­kun­tza poli­ti­ko­ra batze­ko ditu­gun gai­ta­sun poli­ti­ko eta sozial oro des­age­rra­raz­ten. Horrek ez dio nor­ba­na­ko indi­bi­dua­la­ri soi­lik era­gi­ten; anto­la­kun­tza pro­le­ta­rio osoa ozto­patzen du, lan­gi­leon gai­ta­su­nak erdi­ra jais­ten bai­ti­ra modu horre­ta­ra. Ezin­bes­te­ko pre­mi­sa dugu ema­ku­me lan­gi­lea mili­tan­te akti­boa iza­tea, eta horre­ta­ra­ko, era­so matxis­ta gau­zatze­ko tes­tuin­gu­ruen aurrean pro­to­ko­lo era­gin­ko­rrak akti­batzea eta era­soa gau­zatzen duten figu­ra dizi­pli­na­rioei aurre egi­tea dagokigu.

Indar­ke­ria matxis­ta­ren aurrean beraz, esta­tua­ri eta bere apa­ra­tu ins­ti­tu­zio­na­lei bio­len­tzia matxis­ta gel­dia­raz­te­ko meka­nis­mo poli­ti­koak jar ditza­ten modu oro­kor eta abs­trak­tu batean eskatzeak muga estruk­tu­ra­lak ditu, haiek bai­ti­ra bio­len­tzia matxis­ta irau­na­raz­tea­ren ardu­ra­dun poli­ti­koak. Esta­tuek bio­len­tzia ezku­ta deza­ke­te, bai­na ezi­nez­ko dute hura des­age­rra­raz­tea harre­man kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan. Auzia ez bai­ta gober­nuan dagoe­na­ren interes edo boron­da­te poli­ti­ko­ra mugatzen; esta­tua men­de­ratzen duen logi­ka eko­no­mi­koan jarri behar dugu arre­ta. Esta­tua­ren noran­tza poli­ti­koa interes eko­no­mi­ko kapi­ta­lis­ten ara­be­ra disei­natzen da (bote­re bur­ge­sa­ren indar­tzea hel­bu­ru), eta gober­nu esta­ta­la neu­rri horien kudea­ke­ta nazio­na­le­ra mugatzen da. Esta­tuak ez du inoiz orde­na kapi­ta­lis­ta han­kaz gora bota­ko duen inon­go neu­rri­rik har­tu­ko, eta ez du, beraz, ema­ku­me lan­gi­leon aur­ka­ko bio­len­tzia­re­kin amaitze­ko bitar­te­ko poli­ti­ko­rik jarriko.

3. ANTOLAKUNTZAREN BEHARRAZ:

Indar­ke­ria matxis­ta­ri aurre egi­te­ko anto­la­kun­tza sozia­lis­ta­ren egin­behar nagu­sia zein da beraz?

Nora­bi­de estra­te­gi­koa defi­ni­tuz, ara­zoa iden­ti­fi­ka­tuz eta bere ana­li­si ego­kia gauzatuz:

Indar­ke­ria matxis­tak sis­te­ma kapi­ta­lis­tan betetzen duen fun­tzioa iden­ti­fi­ka­tu eta uler­ta­raz­tea dago­ki­gu, aha­lik eta era kon­kre­tue­nean eta zorrotze­nean, modu horre­tan indar­ke­ria matxis­ta­ren aur­ka­ko nora­bi­de estra­te­gi­ko era­gin­ko­rra zehaz­te­ko. Borro­ka-pro­ze­suak momen­tu­ko bio­len­tzia kasuek betetzen duten fun­tzio eta bio­len­tzia kasuen nola­ko­ta­su­na­ren azter­ke­ta zorrotze­tik abia­ra­zi behar ditu­gu, bio­len­tzia kasuak ezin bai­ti­tu­gu modu iso­la­tu eta alda­ke­ta­rik gabeak beza­la defi­ni­tu. Horrez gain, borro­ka-pro­ze­suek noran­tza estra­te­gi­ko zehatza izan behar dute: lan­gi­leon aur­ka­ko egi­tu­raz­ko bio­len­tzia­re­kin amaitzea.

Indar­ke­ria matxis­ta­re­kin amaitze­ko harre­man ere­du kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan dagoen ezin­ta­su­na azpimarratuz:

Gure nora­bi­de estra­te­gi­koa lan­gi­leon aur­ka­ko egi­tu­raz­ko bio­len­tzia­re­kin amaitzea da, bai­na horre­taz gain, guk jar­dun urgen­te modu­ra defi­nitzen dugu indar­ke­ria matxis­ta­ri aurre egi­te­ko borro­ka pro­ze­suak martxan ipin­tzea. Borro­ka-pro­ze­suen nora­bi­de estra­te­gi­koa gal ez deza­gun, garran­tzitsu deritzo­gu indar­ke­ria matxis­ta irau­na­raz­ten esta­tuak betetzen duen fun­tzio poli­ti­koa azpi­ma­rratzea­ri. Izan ere, aurre­tik aipa­tu dugun beza­la, jakin bada­ki­gu ins­ti­tu­zio neu­tra­lak iza­te­tik urrun, kapi­ta­la­ren behar eko­no­mi­ko eta poli­ti­koe­ta­ra subor­di­na­tua dau­de­la. Hor­taz, esta­tuak apli­katzen dituen neu­rri poli­ti­ko eta ges­tio mise­ra­bleak, euren boron­da­te poli­ti­ko eza­ren baino egi­tu­raz­ko gai­ta­sun eza­ren ondo­rio dira.

Horrek ez du esan nahi Esta­tua­ren ardu­ra­ga­be­ke­ria sala­tu behar ez dugu­nik; kon­tra­ra, indar­ke­ria matxis­ta­ren indar­tzean duen eran­tzu­ki­zun oro sala­tu behar dugu. Beraz, auzi kon­kre­tu baten aurrean esta­tua bera­ri alda­rri­ka­pen zehatzak exijitzen bazaiz­kio ere, horrek bera­re­kin eka­rri behar du harre­man kapi­ta­lis­ten bai­tan ema­ku­me lan­gi­leok kali­ta­tez­ko bizi-bal­din­tzak esku­ratze­ko egi­tu­raz­ko mugak ditu­gu­la adie­raz­tea. Guz­tiok bizi-bal­din­tza berak izan ditza­gun, eta beraz, indar­ke­ria matxis­ta­re­kin amai­tu deza­gun, ezin­bes­te­ko jar­du­na izan­go dugu ins­ti­tu­zio pro­le­ta­rioen erai­kun­tza: bide horre­tan nora­bi­de­tu behar ditu­gu indar­ke­ria matxis­ta­ren aur­ka­ko borro­ka pro­ze­su taktikoak.

Gure gai­ta­sun poli­ti­koak kon­tuan iza­nik, indar­ke­ria matxis­ta­ri eran­tzu­te­ko meka­nis­mo pro­pioak sor­tu, hau da gai­ta­sun sozia­lis­tak antolatuz:

Indar­ke­ria matxis­tak gaur­ko egu­nean har­tzen dituen for­ma ezber­di­nak defi­ni­tu eta horiei aurre egi­te­ko gure gai­ta­sun poli­ti­koak gor­puz­tu behar ditu­gu. Borro­ka-pro­ze­su kon­kre­tuen bitar­tez ema­ku­mea­ren bizi-bal­din­tza eta bal­din­tza estra­te­gi­koak aldatzeak izan behar du gure egin­beha­rra. Esa­te­ra­ko, ema­ku­meok izan deza­ke­gun depen­den­tzia eko­no­mi­koa­ren aurrean, behar mate­rial eta fisi­koa asetze­ko bitar­te­ko poli­ti­koak osa­tu behar ditu­gu, ema­ku­me lan­gi­lea­ren depen­den­tzia egoe­ra horie­ta­tik ate­ra ahal iza­te­ko ber­meak garatze­ko. Bes­te­la esan­da, ema­ku­meak kla­se-borro­ka­ra batze­ko bal­din­tzak sor­tu behar ditugu.

Era berean, ema­ku­me lan­gi­leok sub­jek­tu poli­ti­ko bila­ka­tu behar dugu. Horre­ta­ra­ko, lehe­nik gai­ta­sun teo­ri­ko eta poli­ti­koak eskai­ni behar ditu­gu, modu horre­ta­ra errea­li­ta­tea­ren gai­ne­ko ana­li­sia egi­te­ko gai­ta­su­nak esku­ra ditza­gun. Eta biga­rre­nik, aurre­ko pun­tua­re­kin lotu­ta, lehen lerroan izan behar dugu ema­ku­mea aitor­pen eta gai­ta­sun poli­ti­ko­rik gabe­ko sub­jek­tu gisa erai­kitzen eta man­ten­tzen duten meka­nis­mo eta figu­ren aur­ka borroka.

Beraz, indar­ke­ria matxis­ta­re­kin amaitze­ko nora­bi­de estra­te­gi­koa argi izan behar dugu: pro­ze­su sozia­lis­ta eli­katzea, hori bai­ta ema­ku­me lan­gi­leok indar­ke­ria matxis­ta­re­kin amai­tu eta kali­ta­tez­ko bizi bal­din­tzak esku­ratze­ko ber­me baka­rra. Guz­tiok bizi-bal­din­tza berak edu­kitzea­ren alda­rrian kokatzen dugu ema­ku­me lan­gi­leok lan-harre­man pre­ka­rioak ez iza­tea, kale­tik ibil­tze­ra­koan bel­dur ez iza­tea, etxe­ra sar­tze­ra­koan sena­rrak joko gai­tuen bel­dur ez bizitzea, etxe­ko lan guz­tiak gure biz­kar har­tu behar ez iza­tea, etab. Hori lor­tu ahal iza­te­ko, ordea, gure bote­re pro­pioa erai­kitzea­ri ekin behar dio­gu, lan­gi­leon kon­tro­la­ren bitar­tez egin behar dio­gu aurre indar­ke­ria matxis­ta kasu bakoitzari.

Hau guz­tia nola abia­ra­zi­ko dugu gaurdanik?

Itaia­ren apus­tu poli­ti­koa hona­ko da: ema­ku­mea kla­se-borro­ka­ra batze­ko gai­ta­sun sozia­lis­tak anto­latzea. Horre­ta­ra­ko, alde bate­tik, ema­ku­meok egu­ne­ro­ko bizitzan jasa­ten ditu­gun indar­ke­ria kasu bakoitza­ri –lan­to­kian, etxean, kalean, ins­ti­tu­zio bur­ge­se­tan…– aurre egi­te­ko bitar­te­ko poli­ti­koak gara­tu behar ditu­gu (pre­ben­tzio meka­nis­moak gara­tuz eta era­soen aurre­ko eran­tzun era­gin­ko­rrak gau­za­tuz) eta bes­te­tik, nor­ma kul­tu­ral matxis­tak betetzen duen fun­tzioa zehaz­tu eta hura erro­tik des­age­rra­ra­zi behar dugu (bio­len­tzia matxis­ta­ren leku eza sei­na­la­tuz eta nor­ma kul­tu­ra­la des­age­rra­ra­ziz). Hau da, ema­ku­meok akti­bo mili­tan­te iza­te­ko bal­din­tza poli­ti­koak sor­tu behar ditu­gu eta horrek bi egin­ki­zun nagu­si ditu; bate­tik, ema­ku­meon gai­ta­sun poli­ti­koak garatzea, mili­tan­tzia poli­ti­ko­ra­ko auke­rak izan ditza­ten eta ez dai­te­zen iso­la­men­du sozial eta poli­ti­koan gera­tu; eta bes­te­tik, pro­le­tal­goa­ren bai­tan figu­ra kola­bo­ratzai­leen fun­tzioa zein den eten­ga­be lan­du eta eure­kin amaitze­ko bitar­te­ko poli­ti­koak egi­ka­ritzea, horre­ta­ra­ko anto­la­kun­tza komu­nis­ta­ren bai­tan ez dute­la leku­rik sei­na­la­tuz eta horrek iraul­tza pro­ze­suan daka­rren eten­ga­be­ko atze­ra pau­sua azpimarratuz.


¹Kon­fi­na­men­dua­ri buruz eman diren datuek eten­ga­be adie­ra­zi nahi dute, era­so matxis­ten sala­ke­ten kopu­rua aurre­ko urtee­ta­koa baino baxua­goa izan dela. Aldiz, gure uste­tan ana­li­si horre­tan hain­bat dira kon­tuan izan beha­rre­ko auziak; alde bate­tik, ema­ku­me horiek kon­fi­na­men­duan sala­ke­ta­ra­ko izan duten auke­ra muga­tua edo auke­ra eza; eta bes­te­tik, ohi­ko sala­ke­te­tan behe­ra­ka­da egon bada ere, bes­te zer­bitzu batzuk, esa­te­ra­ko, tele­fono bidez­ko arre­ta, gehia­go era­bi­li iza­na. Azke­nik, bada­ki­gu datu errea­len eta ofi­zia­len artean beti egon­go dela sal­to naba­ria: beti ezku­ta­tu­ko digu egia.

²Ga­rran­tzitsua iru­ditzen zai­gu adie­raz­tea oro­ko­rrean kapi­ta­la­ren has­ta­pe­nek gizo­nen asa­la­ri­za­zio masi­bo­ra­ko oina­rriak jarri bazi­tuz­ten ere, oso errea­li­ta­te ezber­di­nak bizi zire­la fami­lia diru­du­nen eta fami­lia pro­le­ta­rioe­tan. Esan beha­rrik ez dago ema­ku­me pro­le­ta­rioek beti egin izan dute­la lan, ez agian gizo­nen mai­la ber­di­nean edo erre­ko­no­zi­men­du bera­re­kin. Horrek ez du esan nahi ema­ku­me horiek inon­dik inora etxean zuten fun­tzioe­kin amai­tu zute­nik; kon­tra­ra, lan kar­ga bikoitza izan dute.

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *