Lana, pen­tsioak eta bizitza duina

Pren­t­sa Oharra

Hogei bat elkar­tek aur­kez­tu dute aben­dua­ren 1ean, asteaz­ke­nean, Bara­kal­don egin­go den mani­fes­ta­zioa, «Lana, pen­tsioak eta bizitza dui­na» eskatzeko

∙Lan, pen­tsio eta bizitza dui­na eskatze­ko Bara­kal­don aben­dua­ren 1ean, asteaz­ke­na, arratsal­de­ko 7etan egin­go den mani­fes­ta­zioa aur­kez­tu dute Ezke­rral­de­ko kolek­ti­bo sozia­lek, era­gi­le sin­di­ka­lek eta pen­tsio­du­nen plataformek»

∙Lan eta pen­tsio erre­for­mak salatze­ko eki­me­na. Ezke­rral­de­ra­ko eta Meatzal­de­ra­ko «etor­ki­zun eza» des­in­dus­tria­li­za­zioa­ren tes­tuin­gu­ruan. Eskual­de­ra­ko enple­gua­ren eta bizitza dui­na­ren alde­ko mobilizazioa

∙Kale­ratzeek, lan­ga­be­ziak, enple­gu-erre­gu­la­zio­ko espe­dien­teek, enpre­sen itxie­rek, aldi bate­ra­ko lan-erre­gu­la­zioek eta lan­gi­le-murriz­ke­tek pre­ka­rie­ta­te­ra eta pobre­zia­ra kon­de­natzen dute Ezkerraldea

Una vein­te­na de aso­cia­cio­nes pre­sen­tan la mani­fes­ta­ción que se desa­rro­lla­rá en Bara­kal­do este miér­co­les 1 diciem­bre en deman­da de “Tra­ba­jo, pen­sio­nes y vida digna»

Colec­ti­vos socia­les, agen­tes sin­di­ca­les y pla­ta­for­mas de pen­sio­nis­tas de la Mar­gen Izquier­da lla­man a mani­fes­tar­se este miér­co­les 1 de diciem­bre a las 19:00 horas en la Herri­ko Pla­za de Barakaldo

Ini­cia­ti­va en denun­cia de las refor­mas labo­ra­les y de pen­sio­nes. En el con­tex­to de des­in­dus­tria­li­za­ción y “fal­ta de futu­ro” para la comarca

Des­pi­dos, des­em­pleo, ERE’S, cie­rre de empre­sas, ERTE’s, recor­tes de plan­ti­lla que pade­ce y con­de­na a Ezke­rral­dea a la con­ti­nua pre­ca­rie­dad y pobreza

Pro­tes­ta con­tra la des­in­dus­tria­li­za­ción y “por el futu­ro” de la Mar­gen Izquier­da y Zona Mine­ra, y “en defen­sa del empleo y la vida digna”

La movi­li­za­ción con­tra la refor­ma labo­ral y las pen­sio­nes; y en defen­sa del empleo y una vida dig­na para la comar­ca cuen­ta entre sus con­vo­can­tes con los sin­di­ca­tos ELA, LAB, STEILAS, ESK, CNT y CGT; y las orga­ni­za­cio­nes socia­les Berri-Otxoak, Pla­ta­for­ma con­tra la exclu­sión y por los dere­chos socia­les; Aso­cia­cio­nes de Pen­sio­nis­tas de la Mar­gen Izquier­da; Cen­tro Ase­sor de la Mujer Argi­tan; Mari­ma­tra­ka, San­tur­tzi­ko Tal­de Femi­nis­ta; Ernai; Harian; Zain­tza Gune Bara­kal­do; Eguz­ki; Bara­kal­do Natu­ra­la; y Ofi­ci­na de Dere­chos Socia­les de Santurtzi.

Agi­ria

Ezke­rral­de­ko eta Meatzal­de­ko hain­bat era­kun­dek gurea egin ditu­gu hemen plan­te­atzen diren alda­rri­ka­pe­nak, eta elka­rre­kin mobi­li­zatze­ko dina­mi­ka bat hasi dugu hori lor­tze­ko. Euro­par fun­tsak Damo­kle­sen ezpa­ta bila­katzen ari dira, eta hori inola ere ezin dugu onar­tu. Hasie­ra­tik argi gera­tu zen fun­tsen tru­ke gal­de­gin­go ziz­ki­gu­te­la doi­kun­tza sozia­le­ko neu­rriak eta aus­te­ri­ta­tez­ko aurre­kon­tu-poli­ti­kak. Urte bukae­ra­ra­ko har­tu nahi dituz­ten era­ba­kien ara­be­ra­koak izan­go dira etor­ki­zu­ne­ko gure bizi- eta lan-bal­din­tzak. Lan erre­for­ma eta pen­tsioen erre­for­ma ezin­bes­te­ko bal­din­tza dira bel­tzez jan­tzi­ta­ko gizon berriek argi ber­dea eman die­zaio­ten espai­niar Esta­tu­ra­ko fun­tsen trans­fe­ren­tzia­ren biga­rren zatia­ri. Eta ez batean, ez bes­tean, inon­go kasu­tan ez aio eran­tzu­ni­ke­ma­ten Eus­kal Herri­ko mugi­men­du sin­di­kal eta sozia­len eskariei.

Pen­tsioen erre­for­ma­ra­ko lege-proiek­tuan erre­ti­ro aurre­ra­tuan murriz­ke­tak eza­rri nahi dira; ez da inola ere ber­matzen 1.080 euro­ko gutxie­ne­ko pen­tsio­rik, ez eta gene­ro arra­ka­la gain­ditzen ere. Gutxi daki­gu, bai­na daki­gun horren argi­tan aurre­ko urtee­tan eza­rri­ta­ko murriz­ke­tak ez dira indar­ga­be­tu­ko, eta pen­tsio-sis­te­ma publi­koa ere ez da sen­do­tu­ko. Lan erre­for­ma­ren non­dik nora­koak are ilu­na­goak dira, bai­na ez diru­di Eus­kal Herrian gure lan-hitzar­me­nak nego­ziatze­ko esku­bi­dea ber­ma­tu­ko denik, edo­ta indar­ga­be­tu­ko dire­nik aurre­ko erre­for­men fun­tsez­ko pun­tuak, esa­te­ra­ko kale­ratze­ko erraz­ta­su­na. Erre­for­ma hauek bal­din­tza­tu nahi ditu­gu, eta mobi­li­za­zioa da horre­ta­ra­ko hau­ta­tu dugun bidea.

Bes­tal­de, Hego Eus­kal Herri­ko era­kun­deek ez dute ezer jakin nahi ere­dua­ren oina­rriz­ko zuta­beak aldatze­ko auke­raz, esa­te­ra­ko, osa­sun, hez­kun­tza edo zain­tza sis­te­ma publi­koa­ri dago­kio­nez, edo pre­miaz­ko erre­for­ma fis­ka­la­ri eki­teaz, zei­nak zeha­ro gehi­tu­ko dituen enpre­sa- eta kapi­tal-erren­tek ordain­tzen dituz­ten zer­gak, batik bat enpre­sen ete­ki­nek, onda­reak eta for­tu­na han­diek. Con­fe­bas­kek eta CENek era­ba­kitzen dituz­te poli­ti­ka hauek.

Aurre­kon­tu-poli­ti­ka zeke­nen jarrai­pe­nak, zer­bitzu publi­koen pri­ba­ti­za­zioa­ren alde­ko poli­ti­kak eta gizar­te-pres­ta­zioak area­go murriz­tu nahiak (hori­xe da EAE­ko DSBEa­ren erre­for­ma­ren xedea), kri­sian dagoen toki­ko mer­ka­ta­ritza babes­te­ko neu­rri­rik ezak… honek guz­tiak adie­raz­ten du 2008ko kri­sial­dian eta koro­na­bi­ru­sa­ren pan­de­mian zehar ika­si­ta­koa ez dute­la ain­tzat har­tu nahi. Hala­ber, kri­si sani­ta­rioa­ren kudea­ke­tak age­rian utzi du sis­te­ma auto­no­mi­koa zein haus­ko­rra den: Nahi due­nean, Esta­tuak bere iriz­pi­deak inpo­satze­ko ahal­me­na du.

Esan beza­la, guk mobi­li­zatze­ko era­ba­kia har­tu dugu. Deial­di hau bul­tzatzen dugun sin­di­ka­tuok beha­rrez­ko deritzo­gu bat egi­tea­ri, esa­te­ra­ko Eus­kal Herri­ko Pen­tsio­du­nen Mugi­men­duak dei­tu­ta­ko aza­roa­ren 13ko mobi­li­za­zioak babestuz.

Gre­ba oro­kor baten erre­fe­ren­tzia ere aipa­tu izan dugu; honi buruz bakoitzak bere iritzia eman izan du. Gaur kale­ra gatoz esa­te­ko beha­rrez­ko jo dugu­la tes­tuin­gu­ru hone­tan aben­dua­ren 1ean mobi­li­za­zio egun bat deitzea. Egun horre­tan kale­ra irten­go dugu, goi­zean Hego Eus­kal Herri­ko lau hiri­bu­rue­tan eta arratsal­dean eskual­dee­tan, gure alda­rriak defenditzeko:

LAN, PENTSIO ETA BIZI BALDINTZA DUINEN ALDE
LAN ETA PENTSIO ERREFORMEI EZ
BIZI DUIN BATERAKO BURUJABETZA

Horre­ga­tik, Ezke­rral­de­ko eta Meatzal­de­ko gizar­te osoa­ri dei egi­ten dio­gu aben­dua­ren 1eko 19: 00etan BARA­KAL­DO­ko Herri­ko Pla­za­tik abia­tu­ta egin­go den mani­fes­ta­zio­ra joateko.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedintumblrmail

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *