1646380880_Ucrania-Rusia-ultima-hora-de-la-guerra-1536x864-1.webp.webp

Erru­siak era­soa «bereha­la» ete­tea eskai­ni du, Ukrai­nak bere kons­ti­tu­zioa aldatzen badu neu­tral­ta­su­na ziur­tatze­ko, eta Kri­mea­ren ane­xioa eta Donets­ke­ko eta Luhans­ke­ko herri erre­pu­bli­ken inde­pen­den­tzia onar­tzen baditu

Krem­li­nek Kri­mea­ren ane­xioa eta Donets­ke­ko eta Luhans­ke­ko herri erre­pu­bli­ken inde­pen­den­tzia onar­tze­ko gal­de­gin dio Kie­vi. Bi aldee­ta­ko ordez­ka­riak bil­du­ta dau­de Bres­ten, Bie­lo­rru­sian, gerra piz­tu zene­tik hirugarrenez.

*Uxue Rey Gorraiz eta Mikel O. Iri­bar /​BERRIA

Erru­siak Ukrai­na­ren aur­ka­ko era­soal­dia «bereha­la» ete­te­ko jarri dituen bal­din­tzak orain arte entzun diren zehatze­nak dira. Erru­sia­ko Gober­nu­ko boze­ra­mai­le Dmi­tri Pes­ko­vek Reuters agen­tzia­ri adie­ra­zi dio­nez, Erru­sia «prest» dago Ukrai­na­ren aur­ka­ko era­soal­dia gel­ditze­ko, bal­din eta Ukrai­nak bere kons­ti­tu­zioa aldatzen badu neu­tral­ta­su­na ziur­tatze­ko, eta Kri­mea­ren ane­xioa eta Donets­ke­ko eta Luhans­ke­ko herri erre­pu­bli­ken inde­pen­den­tzia onar­tzen baditu.

Pes­ko­vek ira­ga­rri due­nez, lehen urrat­sa da Ukrai­na­ko erre­sis­ten­tzia arma­tua­ri amaie­ra ema­tea. «Ukrai­na­ren des­mi­li­ta­ri­za­zioa bukatzen ari gara. Lor­tu­ko dugu». Horre­ta­ra­ko, Krem­li­nek Kie­vi eska­tu dio Kri­mea­ko ane­xioa eta Don­bass­ko herri erre­pu­bli­ken inde­pen­den­tzia aitor­tze­ko. «Ez diz­kio­gu Luhans­ke­ko eta Donets­ke­ko Ukrai­na­ri ken­tzen», gogo­ra­ra­zi du, bai­na zehaz­tu Donets­kek eta Luhans­kek ez dute­la Ukrai­na­ren par­te iza­tea nahi. «Hale­re, horrek ez du esan nahi sun­tsi­tu behar dire­nik». Azken urrat­sa Ukrai­na­ko kons­ti­tu­zio alda­ke­ta bat litza­te­ke, herrial­dea­ren neu­tral­ta­su­na blin­datzen due­na. «Ukrai­na esta­tu inde­pen­den­tea da, nahi duen eran bizi­ko dena, bai­na neu­tral­ta­sun bal­din­tze­tan», zehaz­tu zuen.

Pes­ko­ven hitzak Erru­sia­ren eta Ukrai­na­ren arte­ko nego­zia­zioen hiru­ga­rren txan­da hasi baino lehen iritsi dira. Bi aldeak Bres­ten batzar­tu dira, Bie­lo­rru­sian. Erru­sia­ko eta Ukrai­na­ko gober­nuen ordez­ka­ritzek zibi­lak eba­kuatze­ko korri­do­re huma­ni­ta­rioak sor­tzea era­ba­ki zuten ira­gan asteaz­ke­nean. Bada, gaur goi­zean, Erru­sia­ko Indar Arma­tuek isil­ta­sun erre­gi­me­na eza­rri eta korri­do­re huma­ni­ta­rioak zabal­du dituz­te Kie­ven, Khar­ki­ven, Sumin eta Mariu­po­len, hiri horie­tan egoe­ra larria­gotzen ari dela­ko, Erru­sia­ko tro­pek argi­ta­ra­tu­ta­ko oha­rra­ren ara­be­ra. Mos­kuk Gurutze Gorria­ri, NBE Nazio Batuen era­kun­dea­ri eta ESLA Euro­pa­ko Segur­ta­sun Lan­ki­detza­ko Anto­la­kun­dea­ri eman die asmoa­ren berri. Zehaz­tu due­nez, Eus­kal Herrian 08:00ak jotzea­re­kin bate­ra zabal­du­ko dituz­te bideak zibi­len­tzat, Mos­ku­ren esanetan.

Bide guz­tiek Erru­sian eta Bie­lo­rru­sian dute hel­mu­ga. Hiri­bu­ruan, Kie­ven, korri­do­reak Hos­to­mel hiri­rai­no­ko bidea egi­nen du aurre­na. Ondo­tik, Txer­noby­le­tik pasa­tu­ko da, eta Bie­lo­rru­sia­ra­ko muga zehar­ka­tu­ko du gero. Gde­nen eta Home­len buka­tu­ko dute bidea; Khar­ki­ven ire­ki­ko duten kana­lak Bel­go­ro­den (Erru­sia) izan­go du amaie­ra; Sumi­ne­ko korri­do­rea Pol­ta­va­tik (Ukrai­na) iga­ro­ko da, eta Bel­go­ro­den buka­tu­ko da; eta, azke­nik, Mariu­po­len ire­ki­ko duten bideak Zapo­rizhia zehar­ka­tu­ko du, eta Ros­tov-on-Donen (Erru­sia) izan­go du hel­mu­ga. «Ukrai­na­ri eskatzen dio­gu zerren­da­tu­ta­ko ere­mue­tan korri­do­re huma­ni­ta­rioak sor­tze­ko, bal­din­tza guz­tiak zorrotz betetze­ko, eta zibi­lak eta atze­rri­ta­rrak modu anto­la­tuan erre­ti­ra­tu­ko dire­la ber­matze­ko», adie­ra­zi du Erru­sia­ko arma­dak, Inter­fax Erru­sia­ko albis­te agen­tziak jaso duenez.

Ukrai­na­ko Gober­nuak, ordea, «onar­te­zin­tzat» jo du Mos­kuk Ukrai­na­ko lau hiri horie­ta­ko zibi­lak eba­kuatze­ko era­tu duen pla­na. «Erru­sia­rrek birri­tan blo­kea­tu zuten korri­do­re huma­ni­ta­rioen ire­kie­ra, kon­boien ibil­bi­dea bon­bar­da­tuz. Orain, berriz, erru­sia­rrek dio­te korri­do­reak ire­ki ditza­ke­te­la, bai­na zibi­lak Erru­sia­ra joa­tea nahi dute, eta hori zen­tzu­ga­bea, zini­koa eta onar­te­zi­na da», idatzi du Ukrai­na­ko lehen minis­tror­de Iri­na Verextxu­kek bere Tele­gram kon­tuan. Adie­ra­zi due­nez, «mun­du zibi­li­za­tuak pre­sioa egin behar dio Erru­sia­ri», Ukrai­nak korri­do­reak «pre­miaz» sor­tu behar bai­ti­tu Erru­siak misi­lez eta arti­lle­riaz setia­tu­ta­ko hirie­ta­tik biz­tan­le­ria zibi­la ate­ratze­ko. «Zibi­lei, ukrai­na­rrei zein atze­rri­ta­rrei alde egi­ten utzi behar die­gu», gai­ne­ra­tu du Verextxu­kek, eta herri­ta­rrei eska­tu die Ukrai­na­ko agin­ta­rien infor­ma­zio ofi­zia­la «sines­te­ko». «Horiek baka­rrik izan dai­tez­ke Ukrai­na­ko lurral­de­ko korri­do­re huma­ni­ta­rioen oina­rri egiaz­koak eta legi­ti­moak», adie­ra­zi du.

Gerra hotsek, ordea, ez dute ete­nik, eta Erru­siak era­so egi­ten jarraitzen du Ukrai­na­ko ere­mue­tan, bes­teak bes­te Ode­san, hegoal­dean. Unian Ukrai­na­ko agen­tzia­ren ara­be­ra, Erru­sia­ko arma­dak misi­lak jaur­ti ditu Itsa­so Bel­tze­tik Tus­la herri­ra, eta kal­te mate­rial han­diak era­gin ditu; orain­goz ez da bik­ti­ma­rik egon. Kie­ven ingu­ruan ere Erru­sia­ko tro­pen eta Ukrai­na­ko mili­zien arte­ko borro­kak area­go­tu egin dira azken ordue­tan, Vita­li Klitx­ko Ukrai­na­ko hiri­bu­ru­ko alka­teak jaki­na­ra­zi due­nez. «Hos­to­mel, Bucha, Vor­zel herriak har­tze­ko aha­le­gi­nean ari da Erru­sia». Gai­ne­ra, Klitx­kok ziur­ta­tu due­nez, Hos­to­mel­go alka­te Yiu­ri Pri­lip­ko «hil egin dute», ogia eta sen­da­gaiak banatzen ari zela.

Egu­ne­tik egu­ne­ra, Ukrai­na­tik ihes egin­da­ko erre­fu­xia­tu kopu­rua han­ditzen ari da: 1,73 mili­oi herri­tar dira jada, UNHCR Ihes­la­rien­tza­ko Nazio Batuen Goi Man­da­ta­ria­ren ara­be­ra. Donets­ke­ko Herri Erre­pu­bli­ka­ko agin­ta­riek, bes­tal­de, ira­ga­rri dute gaur hasi­ko dire­la Hor­liv­ka hiri­ko 200.000 zibil eba­kuatzen, Ukrai­na­ren era­soak «area­go­tu» egin dire­la eta. Hiri horre­ta­ko alka­te Ivan Prikhod­ko­ren esa­ne­tan, ema­ku­me, haur eta adi­ne­koen eba­kua­zio zen­tra­li­za­tua anto­la­tu dute, herri­ta­rrak Erru­sia­ko lurral­de segu­rue­ta­ra era­ma­te­ko. Gerra piz­tu zene­tik, 181.000 per­tso­na ingu­ruk ihes egin dute Donets­ke­ko eta Luhans­ke­ko herri erre­pu­bli­ke­ta­tik, bes­teak bes­te 48.000 hau­rrek, Tass agen­tziak eman­da­ko datuen arabera.

Erru­sia ez da aur­kez­tu Nazioar­te­ko Jus­ti­zia Auzi­te­gi­ra, Haga­ra, Ukrai­nak Mos­ku auzi­ta­ra era­man bai­tu, otsai­la­ren 24an hasi­ta­ko inba­sioan ustez Geno­zi­dio Deli­tua Pre­be­nitze­ko eta Zigor­tze­ko Kon­ben­tzioa urratzea­ga­tik. «Epai­mahaiak dei­to­ra­tu egi­ten du Erru­sia ahoz­ko ikus­tal­di­ra ager­tu ez iza­na», esan du Nazioar­te­ko Juz­ti­zia Auzi­te­gi­ko epai­le nagu­si Joan Donoghuek.

Hun­ga­ria­ko lehen minis­tro Vik­tor Orba­nek, berriz, armak eta eki­pa­men­du «hil­ga­rriak» herrial­de­tik Ukrai­na­ra iga­rotzea debe­ka­tu du dekre­tu baten bidez. Era berean, NATO Ipar Atlan­ti­ko­ko Itu­na­ren Era­kun­de­ko inda­rrak Hun­ga­rian ber­tan apar­katze­ko eta beren lurral­de­tik soi­lik iga­rotze­ko bai­me­na eman du. Hun­ga­ria­ko Gober­nua NATO­ko kide da, eta behin baino gehia­go­tan adie­ra­zi du ez zue­la arma­rik bida­li­ko Ukrai­na­ra, herrial­deak gerran par­te har ez dezan. Buda­pes­tek ere ez dio lagun­tza­rik eska­tu NATO­ri bere mugak defen­datze­ko, itun mili­ta­rre­ko bes­te kide askok egin duten moduan.

Horrez gain, Dani­mar­ka­ko lehen minis­tro Met­te Fre­de­rik­se­nek ira­ga­rri du ekai­na­ren 1ean Dani­mar­ka­ko herri­ta­rrek erre­fe­ren­du­mean era­ba­ki­ko dute­la herrial­deak Euro­pa­ko Bata­su­na­ren pro­gra­ma mili­ta­rre­tan par­te har­tu behar duen ala ez. «Une his­to­ri­koek era­ba­ki his­to­ri­koak behar dituz­te», azal­du du Fre­de­rik­se­nek, Erru­siak Ukrai­nan egin berri duen inba­sioa­ri erre­fe­ren­tzia egi­nez. Bitar­tean, Ukrai­na, Mol­da­via eta Geor­gia onar­tze­ko pro­ze­sua ire­kitzea era­ba­ki du EBk. Bata­su­ne­ko kideek hiru herrial­de horien EBko blo­kean sar­tzea­ri buruz­ko iriz­pe­na eskatzea ados­tu dute, joan den astean Ukrai­nak, Mol­da­viak eta Geor­giak bida­li­ta­ko eskae­ren ostean. EBko buru­za­giek gai hori Ver­sai­lle­sen (Fran­tzia) egin­go den goi bile­ra infor­ma­lean ezta­bai­da­tu­ko dute oste­gu­nean, Euro­pa­ko Kon­tsei­lu­ko pre­si­den­te Char­les Miche­lek baiez­ta­tu due­nez, Ukrai­na­ko agin­ta­ri Volo­di­mir Zelens­ki­re­kin tele­fo­noz min­tza­tu ondoren.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *