Josep-Borrell-EFE.jpg

Zen­tsu­ra, herri­tar inozoon­tzat – Eus­kal Herria ★ Don­bass Elkar­ta­sun Komitea

*Axier Lopez /​ARGIA astekaria

Infor­ma­zioa­ren kali­ta­te eta aniz­ta­sun eza dira sin­to­mak, ondo­ren “gerra­ren lehen bik­ti­ma egia da” esal­dia erraz­ten dute­nak. Egu­no­tan abia­du­ra bizian ari gara ikus­ten sin­to­ma horien heda­pe­na, pen­tsae­zi­nak ziren neu­rriak jus­ti­fi­katzen dituen gerra baten erdian. Ice­ber­ga­ren pun­ta Euro­pa­ko esta­tuen ope­ra­zio poli­ti­koa izan da Euro­pa osoan bi komu­ni­ka­bi­de­ren emi­sioak zen­tsu­ratze­ko: Rus­sia Today eta Sput­nik. Horre­ta­ra­ko, AEBe­ta­ko bi mul­ti­na­zio­nal nagu­si­ren lagun­tza apar­ta izan dute: Meta (Face­book, Ins­ta­gram, WhatsApp eta bes­te) eta Alpha­bet (Goo­gle­ren asko­ta­ri­ko pla­ta­for­men eta You­tu­be­ren jabea, asko­ren artean).

Zein da neu­rri gogor eta ezohi­koa ezar­tze­ko haien argu­dioa? “Gerran gau­de eta bi komu­ni­ka­bi­de horiek etsaia­ren alde­koak dira”. Eta ez zaie arra­zoi­rik fal­ta; heda­bi­dee­ta­ko zuzen­da­ritzek, sal­bues­pe­nik gabe, ordain­tzen die­na­ri kasu gehia­go egi­te­ko joe­ra “bitxia” eta oso zabal­dua bai­tu­te. Horre­ga­tik, adi­bi­dez, eus­kal herri­tar gehie­nok RT eta Sput­ni­ken aur­ka­ko zen­tsu­ra­ren albis­tea­ren berri izan dugu %100ean ban­kue­nak edo mul­ti­na­zio­na­le­nak diren edo alder­di politikoek/​gobernuek kon­tro­la­tu­ta­ko heda­bi­deen bitar­tez. Euro­pak sor­tu­ta­ko luba­ki­tik infor­matzen duten komu­ni­ka­bi­de horiek ez dute ildo edi­to­ria­la ezku­tatzen, ira­kur­lea diko­to­mia sin­plis­ta bai­na efek­tis­ta baten aurrean jarriz: zuri ala beltz, nire­kin ala bes­tea­re­kin, demo­kra­zien heda­bi­deak ala Errusiakoak.

Herri­ta­rrak inozotzat har­tu­ta, zer iku­si, ira­ku­rri edo entzu­te­ko iriz­pi­de­rik gabe­ko sub­jek­tu gisa, infor­ma­zioa kon­tras­tatze­ko, aur­ka egi­te­ko edo jarre­ra pro­pio bat sor­tze­ko gai­ta­sun kri­ti­ko­rik gabe utzi dute biz­tan­le­ria. Denon “hobe beha­rrez” zen­tsu­ra­tu dute.

Euro­par Bata­su­na­ren eki­me­na izan da, Euro­par Bata­su­ne­ko herri­ta­rrei zuzen­du­ta­koa, Euro­par Bata­su­nak Euro­pa­ko balio gisa alda­rri­katzen dituen aska­ta­su­nen espa­rrua murriz­tu due­na. Bide batez, Ukrai­na euro­par­za­leak beretzat nahi duen aska­ta­sun ere­mua. “Aska­ta­su­na” lor­tze­ko, aska­ta­su­nak murriz­tu behar, omen. Hard power Josep Borrell nazio­na­lis­ta espai­nia­rrak eta GALe­ko tor­tu­ratzai­leen lagu­nak esa­na, orain Euro­par Bata­su­ne­ko mam­po­rre­ro lanak egi­ten ditue­na Euro­pa­ko Atze­rri eta Segur­ta­sun Poli­ti­ka­ra­ko ordezkaritzatik.

Euro­pa­ko bote­re ere­muek, Inter­ne­te­ko mul­ti­na­zio­na­len ezin­bes­te­ko lagun­tza­re­kin eta taber­na­ko mcCarth­yis­ten era­ra, “erru­sia­za­le”, “pro­pa­gan­da” eta “des­in­for­ma­zio” eti­ke­tak jar­tzea­ri ekin dio­te. Erraz­ta­sun osoz ari dira, eta kri­ti­ka sozial han­di­rik jaso gabe. Heda­bi­deen, kaze­ta­rien eta sare sozia­len era­bil­tzai­leen aur­ka­ko zen­tsu­rak –bai­ta kon­tu zatar haue­tan his­to­rial luzea duen Puti­nen gober­nuak egin­da­koak ere– disi­den­tzia­ren jazar­pe­na legi­ti­matzen du, mun­duan barre­na “terro­ris­mo” kon­tzep­tua­ren ater­ki­pean egin dute­na­ren antze­ra. Eus­kal Herrian horre­taz zer­bait badakigu.

RT eta Sput­ni­ken zen­tsu­ra aurre­ka­ri arris­kutsua da adie­raz­pen-aska­ta­su­na­ren eta infor­ma­zio­ra­ko esku­bi­dea­ren arloan. Des­in­for­ma­zioa­ri, gezu­rrei eta pro­pa­gan­da­ri ezin zaio debe­kuen bitar­tez aurre egin. Agin­ta­riek heda­bi­deak gerra­ren kul­tu­ra sus­tatze­ko era­bil­tzen badi­tuz­te, zir­ku­lu gaiz­to horren par­te izan nahi ez dugun komu­ni­ka­bi­deon zere­gi­nak guz­tiz kon­tra­koa behar­ko luke izan: gal­de­ra berriak sor­tu eta herri­ta­rren artean kri­ti­ko­ta­su­na lantzea.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *