Zelens­ki­ren hitz irain­ga­rriak, Ger­ni­ka­ko bon­bar­da­ke­ta Mariu­pol hiri­ko egoe­ra­re­kin alde­ra­tuz – Eus­kal Herria ★ Don­bass Elkar­ta­sun Komitea

Ezohi­ko gon­bi­da­tua izan da gaur Espai­nia­ko Kon­gre­su­ko bil­ku­ran, Madri­len. Ira­ga­rria zen lehen­dik ere: Ukrai­na­ko pre­si­den­te Volo­di­mir Zelens­kik hitzar­tzea iza­nen zuen gaur, Erru­sia­ren kon­tra­ko gudua hiz­pi­de. Atze­ra­pe­nez, bai­na egin ditu adie­raz­pe­nak Zelens­kik, tele­ma­ti­ko­ki. Espai­nia­ren babe­sa eta lagun­tza erdies­te­ko nahia era­kutsi du pre­si­den­teak, Men­de­bal­de­ko bes­te hain­bat par­la­men­tu­tan egin gisan. Aldi horie­tan balia­tu­ta­ko estra­te­gia bera ibi­li du Madri­len: sarras­kiak izan diren ger­ta­ka­ri his­to­ri­koak zerren­da­tu ditu. Gaur, Don­bas­se­ko Mariu­pol hiri­ko egoe­ra azal­tze­ko Ger­ni­ka­ko bon­bar­da­ke­ta eka­rri du gogora.

«2022ko api­ri­lean gau­de, bai­na honek 1937ko api­ri­la diru­di, mun­du guz­tiak zuen hirie­ta­ko batean ger­ta­tu­ta­koa­ren berri izan zue­ne­ko aldi hura, Ger­ni­ka­koa ger­ta­tu zene­koa. Ima­ji­na eza­zue», azal­du du Zelenskik.

Eus­kal Herria – Don­bass Elkar­ta­sun Komi­tearen­tzat irain­ga­rria iru­ditzen zaiz­ki­gu ukrai­niar pre­si­den­tea­ren adie­raz­pe­nak. Mariu­pol Ger­ni­ka­re­kin alde­ratzea irain­ga­rria da, bai, bes­teak bes­te, Eus­ko Jaur­la­ritzan ez zegoe­la­ko nazi­rik, komu­nis­tak ez zeu­de­la­ko debe­ka­tu­ta, Erru­sia­rrek ez dute­la­ko hiri­rik era­bat txi­ki­tu Ukrai­nan (Ger­ni­ka zen beza­la) eta hegaz­ki­nen era­bi­le­ra oso muga­tua izan delako.

Gerra­re­kin adoz edo kon­tra egon gai­tez­ke bai­na Men­de­bal­de­ko komu­ni­ka­bi­deek eta indar poli­ti­ko gehie­nek egi­ten duten ukrai­niar faxis­moa­ren zuri­ke­ta lotsa­ga­rria da.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *