ZAINTZA ETA GARBIKETA SEKTOREKO EMAKUMEOK BORROKARA! – ITAIA

Zain­tza eta gar­bi­ke­ta sek­to­rea­ren egoe­ra azter­tu eta haren ingu­ru­ko ezta­bai­da eman ostean, ezin­bes­te­koa iku­si dugu honi aurre egi­te­ko zen­bait alda­rri­ka­pen pla­za­ratzea. Esa­te­ra­ko, sol­da­tak igotzea, ratioak jeis­tea edo ta lan bal­din­tzak oker­tzen dituz­ten enple­gu agen­tzia zein azpi­kon­tra­te­kin amaitzea.

Sek­to­re­ko lan bal­din­tza pena­ga­rriak beha­rrez­koak zaiz­kie patro­nal eta enpre­sa sareei urtean mili­oi­ka euro­ko ira­ba­zia iza­te­ko eta ins­ti­tu­zio zein alder­di poli­ti­koe­ta­tik guretzat limos­na edo aitor­tza sozia­la pro­po­satzen badu­te ere, ez dio­te egoe­ra honi ate­ra­bi­de errea­lik ematen.

Egoe­ra honi aurre egi­te­ko borro­kak uga­riak badi­ra ere, oso modu iso­la­tuan eta babes sozial zein media­ti­ko urria­re­kin ari dira ema­ten. Hor­taz, beha­rrez­koa da borro­ka hauek lehen lerroan koka­tu eta borro­ken bata­su­na­ren bitar­tez gai­ta­su­nak han­ditzea­ri ekitea.

Ara­zo hauei aurre egi­te­ko borro­kek anto­la­kun­tza poli­ti­koan aurre­ra pau­suak ema­te­ko balio behar digu­te, hau da, oso­ta­sun kapi­ta­lis­ta gain­ditze­ko nora­bi­dean koka­tu behar ditu­gu. Beraz, ema­ku­meon bata­sun poli­ti­koa indar­tuz eta egu­ne­ro­koan bizi ditu­gun pro­ble­ma­ti­kei aurre egi­nez, gizar­te sozia­lis­ta baten erai­kun­tza­ra­ko bal­din­tza poli­ti­koak garatzen jarrai­tu­ko dugu. Eta guar­da­nik hasi­ta, zain­tza eta gar­bi­ke­ta sek­to­re­ko bal­din­tzak hobetze­ko anto­la­kun­tza­ra­ko eta borro­ka­ra­ko deia egi­ten dugu!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *